Langile mugimenduak XIX. mendean: marxismoa, anarkismoa eta sindikalismoa
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 7,82 KB
Actualizado el
Resumen
Testuak XIX. mendeko langile mugimenduaren bilakaera azaltzen du, lehen protesta espontaneoetatik 1868ko antolaketara eta gero. Marxismoaren, anarkismoaren eta sindikalismo katolikoaren oinarriak, helburuak eta ezaugarriak aztertzen dira, PSOE eta UGT bezalako erakundeak barne. Ikasleak ideologia horien arteko ezberdintasunak eta Espainiako langile afiliazioaren ezaugarriak ulertuko ditu.
Puntos clave
- Lehen gizarte-mugimenduak protesta espontaneoak izan ziren, ekintza luditak eta lehen greba (1855) barne.
- 1833an Erreforma Sozialen Batzordea sortu zen langileen bizi-baldintzak hobetzeko.
- Marxismoak klase-borroka proposatzen zuen eta proletarioen diktadura eta gizarte komunista helburu zituen.
- Anarkismoak estatua eta jabetza pribatua kendu nahi zituen; Espainian marxismoa baino azkarrago hedatu zen.
- Pablo Iglesiasek PSOE sortu zuen, eta Elkarteen Legeak askatasun sindikala aitortu ondoren UGT sortu zen.
- Sindikalismo katolikoak gizarte-desberdintasunak onartzen zituen eta harreman paternalista bultzatzen zuen.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Lehen gizarte-mugimenduak
XIX. mendearen azken herenera arte, langileen borroka protesta-mugimendu espontaneoen bidez azeleratu zen, zenbait herri, hiri edo eskualdetan. Aurreneko langile-elkarteak Katalunian sortu ziren. Bilbon eta Asturiasen ere langile asko zegoen. Ekintza luditak, makinismoaren kontrako borrokak iruteko makinak suntsitzera eraman zituen. 1855eko udan Espainiako historiako lehen greba egin zen. Landa eremuan, nekazarien haserreak matxinadak eta zalapartak eragin zituen.
Langile mugimenduaren sorrera
Bizi- eta lan-baldintzak oso gogorrak baziren ere, langile-mugimendua ez zen ongi antolatu 1868. urtera arte. 1833an Erreforma sozialen Batzordea sortu zen langile-klasearen bizi-baldintzak aldatzeko; izan ere, langileen higiene- eta segurtasun-baldintzak oso eskasak ziren, gaixotasun profesionalak zituzten eta gaizki elikatzen ziren. Lan-baldintzak oso gogorrak ziren: lanaldia 12 eta 14 ordu artekoa zen. Maiatzaren lehenari (1902), igandeko atsedenari (1904) eta zortzi orduko lanaldiari (1919) aldatu ziren erreforma eta gero.
Liberalismo kapitalistaren kontrako ideologiak
Alderdi progresistek eta demokratek langileen eskaerak babestu zituzten, baina batez ere errepublikanoekin egin zuten bat, 1874ra arte. Handik aurrera, langileek desengainu handia hartu zuten politika tradizionalarekin (burgesiaren zerbitzura zegoen tresnatzat hartzen zuten) eta ideia iraultzaile anarkista eta sozialistetarantz jo zuten.
MARXISMOA = SOZIALISMOA
Teoria sozialista garrantzitsuena.
Karl Marxetik datorkio izena, alemaniarra, bera Fiedrich Engelsekin sortu baitzuen teoria marxista
Teoria honen arabera, gizarte industrialetan klase-borroka bat dago burgesiaren (jabeak) eta langileen artean.
Marxen arabera, langileek iraultza egin behar zuten kapitalismoa suntsitzeko eta boterea eskuratzeko→ Hau da, iraultza bat egin, proletarioen diktadura ezartzeko eta gizarte komunista heltzeko.
Hauentzat arazoa ekonomian dago, jabetza-pribatuan.
1.2- ANARKISMOA:
Estatuaren aurka zeuden→ Pertsonen arteko borondatezko elkarteren batekin ordezkatu nahi zuten
Politika eta alderdi politikoak baztertzen zituzten, eta hauteskundeetan parte hartzearen aurka zeuden.
Hauek ere jabetza-pribatuarekin amaitu nahi zuten.
Hauentzat arazoa estatuak sortutakoa da, horregatik estatu liberala kendu nahi dute.
Anarkismoa marxismoa baino azkarrago eta indar handiagoz hedatu zen Espainian, errepublikanismo federalaren ideologiarekin bat zetorrelako. Herri-subiranotasuna, antiklerikalismoa, ateismoa, eta aurrerapenarekiko nahiz zientziarekiko fedea ziren bere ezaugarriak.
Langileen antolamendua Berrezarkuntzan
Berrezarkuntzaren garaian, anarkismoarekin batera, langile-erakunde sozialistak sortu ziren.
Pablo Iglesiasek Espainiako Langile Alderdi Sozialista sortu zuen (PSOE).
Elkarteen Legeak askatasun sindikala aitortu zuen eta Langileen Batasun Orokorra (UGT) erakunde sindikal sozialista sortu zen.
PSOE-ren HELBURUAK hurrengoak ziren:
Gizartea iraultzaren bidez aldatzea
Langile-klaseak boterea lortzea
Jabetza pribatua ezabatzea eta jabetza sozial bihurtzea.
Ideia anarkisten hedapenak arrakasta handiagoa izan zuen, Katalunian eta Andaluzian zabalduz.
Hiru joera bereizi ziren:
1) Korronte anarkosindikalista: langile-borroka antolatzeko taktikak erabiltzen zituen (erresistentzia-kutxak, lanbideen federazioak, grebaren erabilera…)
2) Korronte iraultzaile matxinatua: anarkismo garbia. Funtsean indarkeria terrorista.
3)Korronte anarko-komunista: Ekoizpen-bitartekoak jabetza sozial bihurtzearen alde zegoen, eta lanaren emaitzak pertsona guztien artean banatzearen alde.
Espainian, ideia anarkistak, prentsaren, liburuen eta bilera libertarioen sorreraren (bilera batzuk non langileek eztabaidak izaten zituzten eta prestakuntza jasotzen zuten) bidez zabaldu ziren.
Langile afiliazioaren bilakaera
Egia esan, langile-mugimenduak afiliatu gutxi izan zituen, Espainia ez zegoelako herrialde industrializatua. Afiliatu kopuru txiki horrek erakusten duenez, langileak oso sakabanaturik zeuden sindikatuak azaldu aurretik.
Sindikalismo katolikoa
Elizaren doktrina sozialean oinarritzen zen.
Mugimendu honentzat (sindikalismo katolikoarentzat) gizarte-desberdintasunak ukaezinak ziren eta, beraz, ezin ziren ezabatu.
Bere HELBURUAK hurrengoak ziren:
Langabeziaren eta greben ondorioak arintzea
Langileen lan-balditzak hobetzea
Hau guztia ugazabaren (jabea, burgesa) eta langileen arteko harreman paternalista bultzatuz [ugazabak langileak babesteko] lortu nahi zuten.
Preguntas frecuentes
Zein da marxismoaren oinarrizko ideia?
Marxismoaren arabera gizarte industrialetan burgesiaren eta langileen arteko klase-borroka dago. Langileek iraultza egin behar dute kapitalismoa suntsitzeko eta gizarte komunista ezartzeko.
Zein ezberdintasun dago anarkismoaren eta marxismoaren artean?
Anarkismoak estatua baztertzen zuen eta hauteskundeetan parte hartzearen aurka zegoen, marxismoak ordea iraultza bidez proletarioen diktadura proposatzen zuen. Biek jabetza pribatuarekin amaitu nahi zuten.
Noiz sortu zen PSOE?
Testuaren arabera, PSOE Pablo Iglesiasek sortu zuen Berrezarkuntzaren garaian, Elkarteen Legeak askatasun sindikala aitortu ondoren.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.