Gerra Zibila Euskadin: Laburpena eta Ondorioak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,82 KB
Gerra Zibila Euskadin
Testuingurua
1936ko uztailaren 18an, Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, euskal lurraldea bi eremutan banatu zen: Araba eta Nafarroa, alde nazionalean; eta Bizkaia eta Gipuzkoa, Errepublikaren alde.
Gerraren Hasiera
Araba eta Nafarroa azkar bereganatu zituzten nazionalek, agintari militarren eta eskuineko alderdien laguntzarekin. Gipuzkoan altxamendu bat egon zen, baina ezkerreko indarrek eta Guardia Zibilak zapuztu zuten. Bizkaian, ordea, ez zen borrokarik izan hasieran.
Gipuzkoako Defentsa Batzarra
Gerra hasi zenean, Gipuzkoako Defentsa Batzarra sortu zen (CNT, EAJ eta Fronte Popularra osatua). Hala ere, talde hauen arteko desberdintasunek gatazka gogorrak eragin zituzten.
Irun eta Donostiaren Galera
Abuztuaren amaieran, Mola jeneralak, nafar boluntarioen eta Gipuzkoako iheslarien laguntzarekin, Irun hartu zuen. Irailaren 13an, Donostia ere bereganatu zuten nazionalek. Gipuzkoa, horrela, haien esku geratu zen.
Bizkaiko Frontea
Eusko Gudarostea
Eusko Jaurlaritzak armada autonomo bat antolatu zuen, Eusko Gudarostea izenekoa. Otxandioko inguruetan eta Gorbeia mendian defentsa posizioak ezarri zituzten.
Ofentsiba eta Porrota
Azarotik abendura, frankisten aurkako ofentsiba bat abiarazi zuten, Gasteizaino iristeko helburuarekin. Baina Euskal tropak ez zeuden ondo prestatuta eta ez ziren ondo koordinatu. Gainera, aurkariek erresistentzia gogorra egin zuten. Ondorioz, porrot egin zuten.
Bizkaiaren Konkista
Mola jeneralak Bizkaia konkistatzea erabaki zuen, nafarren, italiarren eta Condor Legioaren laguntzarekin. Gernika bonbardatu zuten, eta Mola jenerala hegazkin istripu batean hil zen. Dávila jeneralak hartu zuen haren lekua, eta Bilbo inguratzea lortu zuen. 1937ko ekainaren 19an, Bilbo erori zen, eta laster Bizkaia osoa.
Santoñako Hitzarmena
Eusko Jaurlaritzak Santoñara ihes egin zuen, eta tropa nazionalistak errenditu egin ziren. Santoñako Hitzarmena sinatu zuten (1937ko abuztua), eta italiar boluntarioen esku utzi zituzten armak.
Gerraren Ondorioak
Gerra Zibilak gutxi iraun zuen Euskal Herrian, eta Errepublikaren porrota garbia izan zen.
Ondorio nagusiak:
- Errepublikaren legeria, erakundeak, gobernu autonomoak eta erreformak desegin zituzten.
- Alderdi eta sindikatuak debekatu zituzten.
- Militanteen fusilamenduak ugariak izan ziren.
- Hezkuntza eta administrazioan garbiketa sakona egin zuten.
- Gipuzkoa eta Bizkaiko Kontzertu Ekonomikoak indargabetu zituzten, probintzia "traidoreak" izateagatik. Autonomia fiskala galdu zuten.
- Araba eta Nafarroa (probintzia "leialak") sarituak izan ziren eta Kontzertu Ekonomikoak mantendu zituzten.