Clara Campoamorren hitzaldia Gorte Konstituziogileetan: emakumeen boto-eskubidea (1931)

Clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,9 KB
Actualizado el

Resumen

Testuak Clara Campoamor diputatuak 1931ko irailaren 1ean Gorte Konstituziogileetan emandako hitzaldia eta emakumeen sufragioaren inguruko eztabaida aurkezten ditu. Bigarren Errepublikako Konstituzioaren berdintasun-printzipioak eta 34. artikuluaren onarpena azaltzen ditu. Ikasleak Errepublikako lehen legebiltzarreko eztabaida, bere testuingurua eta emakumeen boto-eskubidearen historia ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Clara Campoamorrek emakumeen sufragioa defendatu zuen Gorte Konstituziogileetan, 1931ko irailaren 1ean.
  • Campoamorrek argudiatu zuen gizakiak zirenez, emakumeek gizonen eskubide berberak zituztela, eta Konstituzioak berdintasuna bermatu behar zuela.
  • 34. artikulua 161 boto alde eta 121 kontra onartu zen, 23 urtetik gorako herritar guztientzat hauteskunde-eskubide berdinak ezarriz.
  • Gorteetan bi emakume bakarrik zeuden 465 diputatuen artean: Clara Campoamor eta Victoria Kent.
  • Emakumeek 1933an egin zituzten lehen hauteskundeak.
  • Boto-eskubidea Frankismoaren ezarpenarekin bertan behera utzi zen 1939an, eta 40 urte geroago berreskuratu zen.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

CLARA CAMPOAMOR DIPUTATUAK GORTE KONSTITUZIOGILEETAN EMANDAKO HITZALDIA (1931-09-01)

1. AURKEZPENA / SAILKAPENA
Aurrean dugun testua, forma aldetik narratiboa da eta edukiaren aldetik, soziala. Jatorria kontuan hartuta, historikoa, lehen mailakoa, zuzena eta garaikidea da.
Egilea Clara Campoamor da. Emakume politiko espainiarra, militantzia feministaren aitzindarietakoa (Madril, 1888 - Lausana, 1972). Bigarren Errepublikaren hasierarekin (1931) diputatu eserlekua lortu zuen Madrildik, Alderdi Errepublikano Erradikalaren zerrenden bidez. Batzorde konstituzionalaren kide izan zen eta 36. artikulua onartzeko eztabaidetan nabarmendu zen. Artikulu horrek onartzen zuen lehen aldiz emakumeen boto-eskubidea.
Kolektibo bati zuzenduta dago eta helburu publikoa du. Gorteen Jauregian egindako hitzaldia da, 1931ko irailaren 1ean. Emakumeen eskubideen erreibindikazioa da gaia.

2. IDEIA NAGUSIAK
Testuak Clara Campoamorren Diputatuen Kongresuko parte-hartze bateko zati batzuk aurkezten dizkigu. Lehen paragrafoan zenbait printzipioren aurkako argudioak ematen ditu (“Aristotelesen printzipio zaharkitua”). Haiek gizon eta emakumeen arteko ezberdintasuna bermatzen zuten. Clararen ustez, gizakiak zirenez, gizonen eskubide berberak zituzten emakumeek. Horregatik, Konstituzioak (“zuzenbide konstituziogilea, arau juridiko gisa”) berdintasuna bermatu behar du.
Bigarren paragrafoan emakumeen sufragioa onartzera animatzen ditu parlamentarioak eta Konstituzioaren testuan sartzen. Horretarako goraipatzen ditu, alde batetik, Behin-behineko Gobernuak hartutako erabaki batzuk (“Errepublika ezarri eta hamabost egunera justizia handiagoa egin zion emakumeari Monarkiak hogei mendetan baino”) eta, bestetik, Konstituzioak izan ditzakeen alde onak (“izango da bere garaiko eta bere izaerako onena mundu zibilizatuan”). Dei batekin amaitzen du zati hau: “ez utzi, jaun-legegileok, beste nazio latindar bat izan gaitezen, aurrea hartu digutena emakumearen askatasunaren arloan”.

3. INTERPRETAZIOA / TESTUINGURUA
1931ko apirilean Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu eta Alfontso XIII.a erregea atzerrira joan zen. Behin-behineko Gobernua osatu zen “Donostiako Hitzarmenean” (1930eko abuztua) sinatutako alderdietako buruzagiez osatua. Zeregin nagusia Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeak deitzea (1931ko ekaina) izan zen. Hauteskunde Orokor horietan emakumeak hautatuak izan zitezkeen, Behin-behineko Gobernuak onartutako erreforma bati esker. Hauteskundeetatik errepublikano eta sozialistez osatutako koalizioa atera zen garaile. Konstituzio berriaren idazketan hasiko dira lehen aldiz. Legebiltzarreko batzorde batek –Luis Jiménez de Asúa legegizon sozialista buru zela– eztabaidarako aurreproiektua aurkeztu zuen. Eztabaidak goroak izan ziren, bereziki “erlijio-auziari” zegokionean. Aipamen berezia merezi du –iruzkineko testua dela eta– gizon eta emakumeen arteko eskubide-berdintasunarenak, hau da, sufragioari buruzkoak.
Gorteetan, bi emakume bakarrik zeuden 465 diputatuen artean: Clara Campoamor (Alderdi Erradikal Sozialistatik) eta Victoria Kent (Ezker Errepublikanotik). 1931ko amaieran sartu zen Margarita Nelken (Alderdi Sozialistakoa). Hiruretatik, Clara Campoamor, abokatua, izan zen gehien inplikatu zena emakumeen eskubideen defentsan, eta berak jokatu zuen indartsu emakumeen sufragioaren gaineko eztabaidan. Bere parte-hartzeari esker lortu zen 25. artikuluak honakoa esatea: “Ezin izango dira pribilegio juridikoen oinarri: natura, jatorria, sexua, klase soziala, aberastasuna, ideia politikoak eta sinesmen erlijiosoak”.
Emakumeen botoaren inguruan, aurreproiektuak soilik emakume ezkongabe eta alargunei ematen zien ahalmena. Proposamen hori A. Ossorio Gallardok defendatu zuen, honakoa argudiatuz: senarrak bizitza politikorako prestatuta egon arte, emakumeen sufragioa etxeko istiluen iturri izan zitekeela. Eztabaida luzeen ondoren (Clara Campoamorrek emakumeen sufragioa defendatu zuen eta Victoria Kentek kontra egin zion “ez emakumeen gaitasunagatik, baizik eta Errepublikaren aukeragatik”), 34. artikulua onartu zen, 161 boto alde eta 121 kontra. Artikulu horrek hauteskunde-eskubide berdinak ezartzen zituen 23 urtetik gorako herritar guztientzat, sexu bateko zein besteko izan.
1931ko irailetik abenduaren 9ra bitartean, hiru emendakin aurkeztu ziren Kongresuan emakumeen botoa geroagorako uzteko:

  • José Terrero diputatuak ohitura politikoak lortu arte mailakatu nahi zuen emakumeen botoa. Uste zuen 8 urte beharko zirela emakume ezkonduen kasuan. Beste kasuetan –alargun eta ezkongabeak–, ez zuten atzerapenik behar.
  • Udal hauteskundeetan parte hartu arte, boto-eskubidea mailakatzea. Gero, hauteskunde orokorretan botoa ematea.

XX. mendearen hasieran, Zeelanda Berrian, Australian eta Finlandian bakarrik zegoen emakumeen sufragio-eskubidea onartuta. Gizarteak, orokorrean, ez zuen horren beharrik ikusten. Emakumeek parte hartu zuten lehen hauteskundeak 1933koak izan ziren eta, nola ez, eskuinak irabazi izana leporatu zitzaien.

4. TESTUAREN GARRANTZIA
Legebiltzarreko eztabaidetako bat herritarren eskubideen berdintasunaren puntuan zentratu zen, eta, haien artean, emakumeen boto-eskubidean. Proposamenak hauteskunde-eskubide berdintasuna defendatzen zuen hogeita hiru urtetik gorako gizon eta emakumeentzat, eta, azkenean, 161 boto alde eta 121 kontra izanik, onartu zen.
Boto-eskubidea, dibortzioarena bezala, Errepublikaren Biurteko erreformistan lortu zituzten emakumeek, baina Errepublikarekin bertan amaitu ziren. Gerra Zibilak eta frankistek ezarritako estatuak, garaipen militarraren ostean, lortutakoa bertan behera utzi zuten 1939ko apirilaren 1etik aurrera. Frankismo garaiko erreferendumetan, gizon eta emakumeek izan zuten boto-eskubidea. 40 urte geroago lortuko zituzten emakumeek hauteskunde-eskubide guztiak berriro, gizonekin batera.

Preguntas frecuentes

Zer defendatu zuen Clara Campoamorrek Gorte Konstituziogileetan?

Emakumeen sufragioa defendatu zuen, gizonen eta emakumeen eskubide berdinak Konstituzioan bermatzeko. Hitzaldian, Errepublikak emakumeei aitortzen zizkien eskubideak goraipatu zituen eta Espainia beste nazio latindarren atzetik ez uzteko eskatu zuen.

Zein artikulu onartu zen emakumeen boto-eskubidearekin lotuta?

34. artikulua onartu zen 161 boto alde eta 121 kontra. Artikulu horrek 23 urtetik gorako herritar guztientzat hauteskunde-eskubide berdinak ezartzen zituen, sexua kontuan hartu gabe.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz eman zuen Clara Campoamorrek hitzaldia Gorte Konstituziogileetan?
2. Zein izan zen 34. artikuluaren botazio-emaitza?
3. Zein bi emakume zeuden Gorteetan 1931ko hasieran?
4. Zein argudio erabili zuen Campoamorrek emakumeen eskubideen alde?
5. Noiz utzi zituzten frankistek emakumeen boto-eskubidea bertan behera?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.