Gerra Hotza: ezaugarriak, gatazkak eta ondorioak

Clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,81 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak Gerra Hotzaren ezaugarri nagusiak azaltzen ditu: sistema bipolarra, armamentu-norgehiagoka, propaganda eta espioitza. Gero, Berlingo Blokeoa, Yom Kippur Gerra, Vietnamgo Gerra eta 1977-1985 arteko tentsioaren berpiztea aztertzen ditu. Ikaslea gatazka bakoitzaren kausak, garapena eta ondorioak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Gerra Hotzan bi bloke nagusi egon ziren: AEB eta SESB, eta mundu osoa haien arteko lehian sartu zen.
  • Armamentu-norgehiagokan armamentu atomikoa, hidrogenozko bonbak, kontinentearteko misilak eta arma kimikoak garatu ziren.
  • Berlingo Blokeoa (1948-1949) Stalinek Berlin lurrez blokeatzeagatik gertatu zen, eta 1949an Alemania bi estatutan banatu zen.
  • Yom Kippur Gerrak (1973) Egipto eta Siria Israelen aurka jarri zituen, eta petrolio-blokeoak krisi ekonomiko larria eragin zuen.
  • Vietnamgo Gerran (1954-1975) Estatu Batuek 1964an tropak bidali zituzten, baina ezin izan zuten Vietcong garaitu.
  • Vietnamgo Gerran bi milioi pertsona hil ziren, eta 1976an Vietnam batu eta errepublika sozialista bihurtu zen.
  • 1977-1985 bitartean armamentu-norgehiagoka areagotu zen, eta 1985etik aurrera bloke komunista krisian murgildu zen Gerra Hotzaren amaiera ekarriz.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Gerra Hotzaren Ezaugarri Nagusiak

  • Sistema bipolarra: Mundu osoan eragina izan zuen bi blokeren arteko lehia (AEB eta SESB).
  • Eragin-eremua: Helburuak ezarri, disidentzia deuseztatu, eta abar.
  • Armamentu-norgehiagoka: Blokeek armamentu atomikoa, hidrogenozko bonbak, irismen handiko kontinentearteko misilak eta arma kimikoak garatu zituzten.
  • Propaganda: Beren eragin-eremuak sendotzeko eta aurkariaren ideologia deabrutzeko erabili zen.
  • Gerra pizteko beldurraren politika: Tentsio handiko uneak eta une lasaiagoak tartekatu ziren.
  • Intentsitate txikiko gatazkak: Hainbat gatazka periferiko sortu ziren.
  • Espioitza eta zerbitzu sekretuak: CIA (AEB) eta KGB (SESB) erakundeek garrantzi handia izan zuten.

Berlingo Blokeoa (1948-1949)

Potsdamgo Konferentzian (1945), Aliatuek Alemania eta Berlin lau zatitan banatu zituzten. Londresko Konferentzian (1948), Mendebaldeko aliatuek Alemania estatu bakar batean bateratzea adostu zuten. Stalinek, erantzun gisa, Berlin lurrez blokeatu zuen, hiria Alemaniako mendebaldeko eremuetatik isolatuz. 1949an blokeoa amaitu zen. 1949an, Alemania bi estatutan banatu zen:

  • Alemaniako Errepublika Federala (AEF): Mendebaldeko blokearen eragina zuen, sistema politiko demokratikoarekin.
  • Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED): Ekialdeko blokearen eragina zuen, SESBek zuzendua eta erregimen komunistarekin.

Ekialde Hurbileko Gatazkak: Yom Kippur Gerra (1973)

1973an, Yom Kippur Gerra piztu zen: Egiptok eta Siriak Israeli eraso egin zioten. Estatubatuarrek israeldarrei eman zieten babesa, eta sobietarrek arabiarrei. Petrolio-ekoizleak ziren herrialde arabiarrek petrolio-salmenta blokeatu eta ekoizpena gutxitu zuten, Mendebaldeko blokea Israelekin ez aliatzeko. Horrek ekonomia-krisi larri bat piztu zuen nazioartean.

Vietnamgo Gerra (1954-1975)

1954ra arte, Vietnam Indotxina kolonia frantziarraren parte zen. Frantzia erretiratu egin zen eta eskualdea bitan zatitu zen: Ipar Vietnam (erregimen komunista, Ho Chi Minh buru zuela) eta Hego Vietnam (erregimen diktatoriala, baina Estatu Batuen aldekoa). Hego Vietnamen gerrilla komunista bat sortu zen, Vietcong izenekoa.

Estatu Batuak, komunismoaren hedapenaren beldur eta meatze-aberastasunen kontrola galdu nahi ez zutenez, 1964an tropak bidali zituen. Nahiz eta nagusitasun teknologikoa izan, arma kimikoak erabili eta bonbardaketa masiboak egin, ezin izan zuten Vietcong garaitu, gerrillari-taktikak erabiltzen baitzituzten.

Mendebalde osoan, eta baita Estatu Batuetan ere, gerraren aurkako jarrera zabaldu zen, gerrako irudi izugarriak zirela eta. Richard Nixonek, 1973an, su-eten akordio bat lortu zuen, eta Estatu Batuek tropak erretiratu zituzten. Hala ere, gerrak 1975era arte iraun zuen. 1976an, Vietnam batu eta Vietnamgo Errepublika Sozialista sortu zen, bloke komunistan sartuz. Vietnamgo Gerran bi milioi pertsona hil ziren, eta milioika zauritu geratu ziren.

Tentsioaren berpiztea (1977-1985)

1977 eta 1985 urteen artean, armamentu-norgehiagoka areagotu egin zen. Ronald Reagan presidenteak, 1983an, Estatu Batuetako erdi-mailako irismeneko ehunka misil ezarri zituen Mendebaldeko Europan, SESBen lurraldea jotzeko gai zirenak. Gainera, Defentsa Estrategikoko Ekimena (galaxietako gerra) jarri zuen martxan, espazioko ezkutu bat sortzeko helburuarekin, eraso nuklear baten kasuan misil sobietarrak suntsitzeko. SESBek ezin izan zion erronka horri erantzun.

1977az geroztik, superpotentzien arteko harremanak hoztu egin ziren. 1985az geroztik, bloke komunista krisi larri batean murgildu zen, eta banaketa-prozesu bati ekin zion. Horrek Gerra Hotzaren amaiera ekarri zuen.

Preguntas frecuentes

Zer izan zen Berlingo Blokeoa?

1948an Stalinek Berlin lurrez blokeatu zuen, Mendebaldeko aliatuek Alemania bateratzea adostu ondoren. Blokeoa 1949an amaitu zen, eta urte horretan Alemania bi estatutan banatu zen.

Zergatik izan zen Yom Kippur Gerra garrantzitsua ekonomiarentzat?

Herrialde arabiarrek petrolio-salmenta blokeatu eta ekoizpena gutxitu zuten, Mendebaldeko blokea Israelekin ez aliatzeko. Horrek ekonomia-krisi larri bat piztu zuen nazioartean.

Nola amaitu zen Vietnamgo Gerra?

Richard Nixonek 1973an su-eten akordioa lortu zuen eta AEBek tropak erretiratu zituzten. Gerra 1975era arte iraun zuen, eta 1976an Vietnam batu eta Vietnamgo Errepublika Sozialista sortu zen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein bi bloke nagusi izan ziren Gerra Hotzan?
2. Noiz banatu zen Alemania bi estatutan?
3. Zein gatazkatan eragin zuen petrolio-blokeoak krisi ekonomikoa?
4. Zer izan zen Vietcong?
5. Zer izan zen Defentsa Estrategikoko Ekimena?
6. Nork lortu zuen su-eten akordioa Vietnamgo Gerran 1973an?
7. Zer izan zen 1948ko Londresko Konferentziaren erabakia?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.