Descartesen Metodoa: Intuizioa, Dedukzioa, Analisia eta Sintesia

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,71 KB

Descartesen Metodoa

Descartesen metodoaren azalpena, bere obra nagusia den "Metodoaren Diskurtsoa" oinarri hartuta. Bertan, ezagutza lortzeko prozesua eta egiaren bilaketa jorratzen ditu.

Descartesen Desengainua eta Metodo Berriaren Premia

Descartesi ikasketek desengainua eragin zioten. Ikasitako guztiak ez zuela ezertarako balio uste zuen, matematikak izan ezik. Honek bere filosofia propioa sortzeko lehen urratsa izatera bultzatu zuen. Descartesek, beste filosofo batzuekin batera, metodo ziur baten falta zegoela uste zuen. Arazo nagusia, Aristotelesek azaldu eta Erdi Aroan erabilitako silogismoa ordezkatuko zuen metodo berri bat aurkitzea zen.

Silogismoa egia orokor batean oinarritzen den arrazoibide deduktiboa da. Erdi Aroan horrelako arrazoibideak erabili ziren ezagutzak lortzeko. Silogismoak zerbait ezaguna azaltzeko balio du, baina ez egia berriak ikertzeko. Hori dela eta, silogismoan erabili zen metodo deduktiboa desegin zenean, metodo berri bat aurkitzea beharrezkoa iruditu zitzaion Descartesi.

"Metodoaren diskurtsoan" honakoa dio: "Metodoaz ulertzen dudana hau da: zenbait arau ziur eta erraz. Erregela horiei zehazki jarraitzen diotenak ez dute faltsua dena egiatzat hartuko." Descartes matematikaz baliatzen da egiaren irizpidea bilatzeko.

Metodo Kartesiarraren Lau Arauak

Descartesek dio metodoa huts ez egiteko bermea dela. "Metodoaren Diskurtsoa" lanaren bigarren atalean, metodo kartesiarraren arauak lau puntutan laburbiltzen dira:

  • Nabaritasuna (Ebazidentzia): Grinek, aurreiritziek eta urduritasunak arrazoia nahas dezakete. Horri aurre egiteko, matematika-ereduetan inspiratutako metodoaren lehenengo arauak nabaritasuna (ebidentzia) egiaren funtsezko irizpidetzat hartzen du: gauza bat egiazkotzat hartuko da bakarrik nabaritasun osoz horrelakoa dela jakinez gero. Intuizio zuzenez atzematen ditu ideia horiek. Intuizioa adimenak ezagutzarako duen oinarrizko eragiketa-prozedura da, hots, giza gogoan argiro, zuzenean eta berehala sortzen den ezaguera.
  • Analisia: Problema bat aztertzeko beharrezkoa da problema bera ahalik eta gehien zatitzea. Analisiaren helburua lehenengo ideia argiak, bereiziak eta sinplifikaezinak aurkitzea da. Horiek dira, azken finean, analisiaren bidez adimenak nabaritasun osoz atzematen dituenak, funtsezkotasun hori konposiziotik bereizten duelako.
  • Sintesia: Intuizioz aurkitutako ideia sinpleetatik abiatuz, beste ideia konplexuagoen ezagutzara pasatzea. Descartesek matematikan egiten den dedukzio-sintesi ordenatuaren prozedura planteatzen du.
  • Zenbaketa eta berrikuspena: Ziurtatu prozesu osoan zehar ez dela akatsik edo hutsunerik egon.