Platonen Filosofia: Zoriona, Estatua, Ideiak eta Arima
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,38 KB
1. Platonen Filosofiaren Oinarriak
1.1 Pasartearen Laburpena
Laburtu pasartea. Legeak Estatu osoaren zoriona lortzeko daude, ez bakarrik pertsona baten zoriona. Horretarako, bizikidetza bilatzen da, bakoitzak ahal duen moduan laguntza emanez.
1.2 Terminoen Azalpena
Azaldu azpimarratutako terminoak:
Zoriontasuna: Platonen iritziz, gizakiaren azken helburua zoriona lortzea da, arimaren ezaugarriekin jokatuz. Jakinduriaren eta plazeraren nahasketa orekatua izan behar da. Alde batetik, arima bakoitzak gaitasun bat bultzatzen du, eta arimaren multzoa era egokian erabiliz, arima osasuntsua egongo da. Bestetik, jakinduriarekin bertuteak eta onbideak bat datoz. Izan ere, inork ez du maltzurki jokatzen nahita; aukerek ekarriko dituzten ondorioak ez ezagutzeak jokabide okerrak aukeratzera bultzatzen gaitu. Beraz, zoriontasuna bertutearen ondorioa da.
Estatuaren Batasuna: Hiru talde bereizten dira, hiru arimen arabera. Arima irrikatzaileentzat oinarrizko ondasunak ekoiztea izango zen haien lana, eta neurritasuna haien bertutea. Hiria zaintzea zaintzaileen lana da, eta sendotasuna dute bertute. Azkenik, arima arrazionala, estatuaren interes orokorra bilatuko du, eta bertutea zuhurtasuna izango litzateke, heziketa prozesu luze baten ostean.
2. Platonen Teoria Garrantzitsuak
2.1 Ideien Teoria
Platonen ideien teoria: Platonen ideia egia absolutua zen. Zentzumenek ez dute benetako mundua erakusten. Ideia garrantzitsuenak, estetikoak eta moralak, benetako ezagutzaren ezagugaiak dira. Ideia moralak, estetikoak, matematikoak eta gauzen ideiak batzen dituen ideia nagusia Ongia da. Ideiek hainbat ezaugarri dituzte: betierekoak, bakarrak, aldaezinak, arrazoiaren ezaugarriak, gauzen ezagutza, objektuen kausak.
2.2 Dualismo Antropologikoa
Platonek gizakiak bi osagai dituela esaten du, gorputza eta arima. Gorputza hilkorra da, arima hilezina da eta hiru zati ditu:
Arrazionala: gizakiaren goi-mailako gaitasuna da. Buruan kokatzen da, eta gurdi gidariak ordezkatzen du.
Suminezkoa: mendekua, ausardia edo koldarkeria gisako sentimenduetatik sortzen den gogoa bideratzen du.
Irrikatzailea: irauteko sena, otorduen plazerra. Sabelean kokatzen da eta zaldi beltza da haren ordezkaria.