Egiaren eta Errealitatearen Azterketa Filosofikoa: Jatorria, Teoriak eta Definizioak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,66 KB

Egiaren Jatorria eta Esanahia

Egia hitzaren jatorria aztertzean, hiru hizkuntza nagusitara jo behar dugu:

  • Grekoz: "Aletheia" hitza erabiltzen da, "ezkutatuta ez dagoena" esan nahi duena, hau da, agerian dagoena. Beraz, egia, gauzen aurkikuntza da grekoz.
  • Latinez: "Veritas" hitzak, esatearen zehaztasuna adierazten du.
  • Hebreeraz: "Emunah" hitzak konfiantza zentzuan adierazten du egia. Hau da, espero duguna beteko denaren konfiantza.

Egia: Ezagutzaren Helburua

Ezagutzaren helburua egiazko emaitzak lortzea da. Hala ere, egia bereiztea zaila izan daiteke.

Egiarekiko Ziurtasun Egoerak

Hainbat ziurtasun egoera daude egiarekiko:

  • Ezjakintasuna: Adimenak gai berri bati buruz ezer ez dakiela adierazten du.
  • Zalantza: Aldeko eta kontrako arrazoiak antzekoak direnez, adimenak ez daki egia ala gezurra den.
  • Ziurtasun subjektiboa: Adimenak uste duena egia dela pentsatzen du, eta gezurra ezinezkotzat jotzen du.

Egiaren Teoriak

Historian zehar, egia definitzeko, azaltzeko eta ulertzeko hainbat saiakera egin dira. Hauek dira teoria nagusiak:

Egia Elkarrekikotasun edo Egokitasun gisa

Aristotelesen arabera, "ez denari buruz badela esatea edo badenari buruz ez dela esatea gezurra da; badenari buruz badela esatea eta ez denari buruz ez dela, egia da". Hau da, objektuaren (badena) eta subjektuaren (esatea) arteko bat-etortze harremana dago, egokitasuna deiturikoa.

Egia Koherentzia gisa

Teoria honek proposizio baten koherentzia du egia-irizpidetzat. Proposizio bat egiazkoa izango da, baldin eta proposizio multzo batekin bat egiten badu. Ezagutza sistematik abiatuz egin behar da. Ezer ez da egiazkoa edo faltsua bakarka; ezagutza bakoitza dagokion jakintza-sistemari lotuta dago. Hegelek zioen egia historikoki irabazten dela. Jakintzaren egia adierazten duen osotasuna historikoa da, eta historiaren amaieran baino ez da agertzen bere zentzu osoan.

Egiaren Teoria Pragmatista

Azalpenen baliagarritasuna hartzen du kontuan, arazoak konpontzeko. Azalpen bat egiazkoa izango da, baldin eta arazoak konpontzeko eta beharrak asetzeko tresna eraginkorra bada. Egiaren ikuspuntu dinamikoa da, ez betirako lotuta dagoen ezaugarria, prozesu baten ondorioa baizik. Baliagarritasuna arazoak konpontzeko eraginkortasuna esan nahi du, ondorio onuragarriak izanik.

Egiaren Adostasunaren Teoria

Peirce, Apel eta Habermas dira teoria honen defendatzaile nagusiak. Teoria honen arabera, elkarrizketa-ingurune egoki bat beharrezkoa da. Egia-grina duten pertsonak prest daude besteekin hitz egiteko, egiazkotzat dutenari buruz adostasuna sorraraz dezaketen arrazoiak emanez eta entzunez. Adostasuna ez da, berez, egia-irizpidea, solaskideak oker egon baitaitezke. Egia zientifiko guztiak berraztergarriak dira beti.

Errealitatearen Azterketa

Errealitatea izan da filosofiak gehien kezkatu duen arloa.

Errealitate Hitzaren Jatorria

"Realitas" hitza ez da oso jatorri onekoa. "Res" hitz polisemikoa da, gauza asko esan nahi zituena. Errealitate hitza Erdi Aroan hasi zen filosofian erabiltzen. Duns Eskotok erabili zuen lehen aldiz. Baina XIX. mendean hasi zen errealitate hitza gaur egun bezala erabiltzen.

Errealitate Hitzaren Adierak

Erreala definitzeko bi modu daude: positiboa eta negatiboa.

  • Definizio negatiboa: Errealitatea itxuraren eta posibilitatearen aurkakoa da. Definizio hau ez da oso emankorra.
  • Definizio positiboa: Zailagoa da, eta hainbat kontzeptu aztertu behar dira:
    • Kontingentea: Errealitatea orain bada, baina agian ez izana gerta zitekeen.
    • Beharrezkoa: Erabat erreala den zerbait, izan bada eta ezinezkoa dena ez izatea edo beste modu batekoa izatea.
    • Hautemangarria: Zentzumenen bidez jasotzen duguna erreala dela esaten dugu.
    • Psikikoa: Gure pentsamenduen, irudipenen, nahien, ideien... errealitatea. Bakarkakoak dira, buru barnekoak.
    • Alegiazkoa: Oinarri teknikoa duen pertzepzio eta sentsazio multzoari esaten zaio.

Itxura eta Errealitatea

Askotan, dena eta dirudiena nahastu egiten ditugu. Itxura hiru modutan uler daiteke:

  • Gauzen izate erreal gisa: Gauzak eta beraien itxura berdintzat jotzen dira.
  • Gauzen izatea ezkutatze gisa: Izate hori gauzek diruditenetik harago baitago.
  • Gauzen izate erreala aurkitu edo ezagutzeko bide gisa: Beraien itxuraren bidez bakarrik ezagutu dezakegu gauzen benetako izatea.