Aro Moderno eta Garaikideko Etika: Utilitarismoa eta Kant

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,45 KB

Aro Modernoa eta Aro Garaikidea: Filosofia eta Etika

Hedonismo Soziala eta Utilitarismoa

Mundu anglosaxoian sortu zen gizarte-hedonismo mota bat da, zeinaren arabera gizakiok gizarte-sentimenduak ditugun. Horietako bat sinpatia da: edonoren tokian jartzeko gaitasuna, pertsona hori sufritzen ari denean harekin batera sufritzeko, edo pozten denean harekin batera pozteko.

Moralaren helburua ahalik eta izaki gehienentzat ahalik eta zoriontasun handiena lortzea da. Erabaki arrazionalak hartzeko irizpidea da.

Jeremy Benthamek plazeren aritmetika gehitu zion utilitarismoari, bi hipotesitan oinarrituz:

  1. Plazera neurgarria da, eta nolakotasunari dagokionez berdinak direla.
  2. Bi plazer alderatu daitezke, gehienezko plazer osoa lortu ahal izateko.

Millen iritziz, plazeren arteko desberdintasuna ez datza kantitatean, kalitatean baizik. Horrela, goi-mailako eta behe-mailako plazerrak bereizten zituen. Askoren ustez, Millen utilitarismoa idealista da.

Utilitarismoaren barruan, bereizketa bat ikus daiteke:

  • Ekintzaren utilitarismoa: ekintzen zuzentasuna haien ondorioen bidez aztertzen dela dio.
  • Arauaren utilitarismoa.

Kant (1724-1804): Arrazoimen Praktikoaren Kritika

Kanten ekarpen nagusia moralaren arlokoa izan zen, eta abiapuntua gizaki guztien kontzientzia morala da. Arrazoimena erabiliko da jokabide onak eta txarrak zeintzuk diren jakiteko.

Kantek «Zer ezagut dezaket?» galderari erantzuten dio: esperientziaren bidez jaso dezakeguna. Baina gizakia ez da ezagutza hutsa; jardun egiten du, ekintzak sortu eta garatu. Horregatik, «Zer egin behar dut?» ere galdetzen dio bere buruari.

Arrazoimen teorikoa ezagutzaz arduratzen da. Jarrerak erregulatzeaz arduratzen denean, arrazoimen praktikoa da. Arrazoi berak bi funtzio ditu: gauzak nolakoak diren ezagutzea eta gizakiaren jarrera nolakoa izan behar duen zehaztea. Bigarrenaz arduratzen den zientzia etika da.

Lehentasuna ematen zaio arrazoimenaren erabilera praktikoari. Etika ez da zientzia deskriptiboa, matematika edo fisika bezala. Ez du gauzen izatea deskribatzen, jarrerak eta ohiturak nolakoak izan behar duten baizik.

Ordura arteko etikak kritikatu zituen, berak etika bakar eta unibertsalean sinesten baitzuen. Bere ustez, etika ezin da materiala izan, formala izan behar du.

Kantek Etika Materialistei Egindako Kritikak

Kantek bilatzen zuen etikak ezin zuen esan zer-nolako bizimodu zehatza eraman behar den, gizaki guztiak ez baikara beti egoera berdinetan aurkitzen. Hauek dira eragozpen nagusiak:

  1. Enpirikoak dira: edukia eta aginduak esperientzian oinarritzen dira, helburuak eta bideak bizimodua behatuz ezartzen dituzte. Kantek ez ditu horrelako etikak onartzen, bere iritziz etiken oinarriak unibertsalak izan behar baitira, eta ez esperientzia partikularrak, hau da, a priorizkoak.
  2. Hipotetikoak dira: ez dira modu absolutuan adierazten, baldintzapean baizik. Bidea aurkezten dute.
  3. Heteronomoak dira: arrazoimenaren autonomiaren kontrakoak dira. Aginduak eta arauak norberaren arrazoimenaren kanpotik datoz.

Etika Formalaren Proposamenak

Kantek etika materialak baztertu eta etika formala proposatu zuen. Irekia da, norberak bete behar du, ez kanpotik etorritako edo agindutako edukiz. Ez du esaten zer egin behar den.

Kanten etika formalaren ezaugarriak:

  1. A priorizkoa da, ez enpirikoa. Unibertsala da, gizaki guztiontzat baliozkoa.
  2. Kategorikoa da, ez hipotetikoa; aginduak baldintzagabeak dira.
  3. Autonomoa da, ez heteronomoa. Pertsona berak erabakiko du.

Kanten inperatibo kategorikoaren adibide nagusia honako hau da: «Joka ezazu ekintzara bultzatzen zaituen printzipioa lege orokor bihurtzea nahi bazenu bezala».

Legearekiko errespetua da etikaren oinarria. Errespetu horretan, lege hori betetzeko betebeharrean datza bertutea.

Kantek hiru ekintza mota bereizi zituen:

  1. Betebeharren aurkako ekintzak: Gehiegizko prezioak kobratzea, adibidez.
  2. Betebeharraren araberako ekintzak: Gehiegi ez kobratzea, erosleak ez galtzeko asmoz.
  3. Betebeharragatik egindako ekintzak: Gehiegi ez kobratzea, bere betebeharra delako.

Bere ustez, honela jokatuz gero, zoriontasuna lortuko da.