Erromantizismoaren eta XIX. Mendeko Euskal Olerkarien Ezaugarriak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,26 KB

Erromantizismoaren Ezaugarriak

  • Ilustratuek arrazoimenean jarritako konfiantza sendoa eten egiten da. Erromantikoek ez dute uste ongizatea arrazoimenean eta jakintzan oinarritu daitekeenik. Ordura arteko ordena, lasaitasuna... baztertuz, subjektibotasuna, gizabanakoaren garrantzia... hobesten dira.
  • Mundua ezagutzeko ez dira eredu aproposak ez geometria ez matematika. Poetaren intuizioa da bidea. Bakoitza da norberaren munduaren sortzaile.
  • Honako hauek dira balio berriak:
    • Ideala.
    • Urruti-mina, bai denboran bai lekuan.
    • Sinbolismoa da muga lauso horietara iristeko bidea.
    • Norbanako sortzaileari guztizko autonomia aitortzen zaio, herrian erroturik bizi den sortzaileak hurbiltzen baikaitu ezagupen sakonetara. Hortik folklore, historia eta hizkuntza propioaren estimua.
  • Artearen helburua artistak askatasunez lortzen duen edertasuna da.
  • Benetako bizitza ez dago hemen. Maitasuna heriotzarekin lotuta agertzen da.

Literatura Erromantikoaren Ezaugarriak

  • Subjektibotasuna, hau da, nitasunaren obsesioa. Arazo pertsonalak dira gai nagusi: maitasuna, heriotza... Baina kasu gehienetan, urrutiko eta aldietara egiten den txangoa bihurtzen da poetaren jarduna.
  • Paisaiek eta eguraldiak askotan bat egiten dute idazlearen barne-egoerarekin.
  • Neoklasizismoaren estetikaren aurka, arauak hausteko joera dago.
  • Gaur egun ez dira ezaugarri horiek arrotz gaur egungo literaturan ere.

XIX. Mendeko Euskal Olerkariak

Oraindik erabat alfabetatu gabeko gizartea poliki hasi zen idatziaz gozatzen literatura. Estilo berri bat sortzen da, horretara, ahozkoaren eta idatziaren artekoa, bietako ezaugarriak dituena: erdi-ahozkotasunaren estiloa.

  • Mundu egonkor baten lekuko edo adierazle dira. Gizarte hierarkizatu tradizionalaren testigantza dakarte. Ideologia-mailako desorekarik ez da ageri.
  • Elizaren eta kristau-fedearen itzala sumatzen da.
  • Garaiko gatazka politikoaren isla: foruen galera eta euskararen ardura.
  • Euskal berezitasuna nabarmentzea.
  • Baserri-munduko ikuspegia da nagusi. Naturaren mistizismoa.
  • Bertsolarien ohiko moldeetan idazten dute, lehen aipatu ditugun erdi-ahozkotasunaren abantailak eskuratuz.