Euskal Olerkigintza Modernoa: Unibertsaltasunaren Haustura eta Idazle Nagusiak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,45 KB

UNIBERTSALISMOAREN HAUSTURA ETA ZIBILIZAZIOA

UNIBERTSALISMOAREN HAUSTURATIK abiatuta, XX. mendeko zibilizazioa, Euskal Herria barne, ezin da ulertu kulturaren bi adar nagusi hauek kontuan hartu gabe:

  • Tradizio Klasikoa (Grezia-Erroma)
  • Tradizio Biblikoa (Elizaren eskutik)

Bi adarrek porrot egin zuten, bai arrazonamenduaren arloan, bai sinesmenaren arloan, giza arazo guztiei erantzuteko asmoetan. XVI. mendean, Lutherrek Erreforma jarri zuenetik, krak egin zuen Mendebaldea batzen zuen lotura nagusiak: Eliza Katolikoa eta gizarte fededunari erlijioak eskaintzen zion unibertsaltasuna. Tradizio Klasikoari berdintsu gertatu zitzaion, Antzinaro klasikoaren ezaugarri ziren arrazoimen, argitasun eta giza balioen aldezpena egin arren.

MITOLOGIA BERRIAREN BILA LITERATURAN

Literaturan eta lirikan planteatzen den arazoa gizakiak berak bezain zaharra da, eta plazaratzen diren gaiak antzekoak dira: gizakiak bere barnean bizi dituen lorpen apurrak, ezinak eta larritasunak.

Adibidez, J. Milton-ek Paradisu Galdua idatzi zuen. Fededunen aukera paradisua erlijioen bidez berreskuratzea izan da. Protagonistak giza gogoaren sabai eta barne sakonak dira.

EUSKAL OLERGINTZA ETA ERROMANTIZISMOA

Olerkiak garai hartako kezka eta beharrek markatuta zeuden. Erromantizismoaren ezaugarriak honako hauek ziren: herri eta hizkuntza txikietako historiak eta gaitasun bereziak azpimarratzea.

Erakunde popularrak:

  • Euzko Ikaskuntza
  • Euskaltzaindia

AITZOL (JOSE ARIZTIZABAL): EUSKALTZALEAK

Aitzol
1927an Euskaltzaleak elkartea sortu eta buru izan zen. Idazleak kritikatu zituen, kritika zorrotzen bidez kalitate hobea lortzeko. Lanak ezagutzeko ekitaldiak egin zituen. 1930-1936 bitartean, Olerki Egunetan zenbait lan aurkeztu ziren urtero. 1933an Yakintza aldizkaria kritikatu zuen. Orixe eta Lizardi bezalako idazleak bultzatu zituen.
Helburua
Sinbolismo lirikotik epikara igarotzea, herritarrek errazago uler zezaten. Manieristak kritikatu zituen, ilunak eta ulertezinak zirelakoan. Herrian eragitea zen helburua. Itxura modernoa eta nazionala zuen kultura bultzatuz, gizarte-egoera berriei erreparatu zien, betiere erro tradizionalak eta eskualdekoak kontuan hartuta.

XABIER LIZARDI: ESTETIKA ETA HIZKERA BERRIA

Xabier Lizardik Bihotz-begietan eta Umezurtz Olerkiak idatzi zituen. Kazetari eta antzerki lanak ere egin zituen, eta politikan jardun zuen.

Izaera eta Ezaugarri Nagusiak (IK)
  • Olerki pertsonalak eta estetikan hezurmamituak dira; zaila da inoren eraginik antzematea.
  • Hizkera poetiko berria sortzeko hizkuntza-aukerak baliatzen ditu.
  • Hizkuntzaren erabilera malgutasunez egiten du (paralelismoa, zangalatraua, etab.), musikaltasuna sortuz.
  • Erromantizismoaren sustraiak ditu.
  • Euskal Herriaren egoera islatzen zuten metaforak eta irudiak erabili zituen.
  • Alfabeto berria sortu zuen, berea zuen mitologia eratuz.
  • Pertsonifikazioaz baliatuz, pertsonaren, herriaren eta naturaren harremanak bizitzaren, heriotzaren eta berpizkundearen ardatzean bildu zituen.

LAUAXETA (ESTEBAN URKIAGA): BIZKAIERA ETA SINBOLISMOA

Lauaxetak kazetaritza, saiakera eta antzerkia landu zituen.

  • Bide Barrijak: Erabateko eta benetako errealitatea defendatzen du. Idealista eta sinbolista da (Errealitatea gozatzeko modurik onena). Erromantikoa eta modernoa.
  • Arrats Beran: Bide Barrijak baino errazagoa, erromantze erako olerki epiko eta narratiboak ditu. Modernoa eta neopopulista.
Izaera eta Ezaugarri Nagusiak (IK)

Bizkaieraz idatzi zuen, garbizaleen eraginez. Gaiak batzuetan ulertzeko zailak dira. Adjektibo aberatsak eta sinestesiak erabiltzen ditu, irakurketa lasaia eta arretatsua eskatuz.

ORIXE (NICOLAS ORMAETXEA): EUSKALDUNAK ETA GARBIZALETASUNA

Orixek Euskaldunak idatzi zuen, Euskaltzaleak elkarteak eskatuta. Euskal Herriaren barne historia izan nahi zuen. Barne-muinetan gai erlijiosoko bilduma intimista da.

Izaera eta Ezaugarri Nagusiak (IK)

Euskara ezagutza sakona zuen. Euskara oparo eta ederraren erakusleiho da. Sentimendu adierazpena lantzen du. Oinarri modernoa du, jarrera bigun eta erromantikoen aurka.