Euskal Literatura: Bertsolaritza, Poesia eta Ipuingintza
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,77 KB
Bertsolaritza
Bertsolaritza: Sorkuntza Prozesua
Bertsolariak, segundo gutxian pentsatu eta kantatu behar izaten du bertsoa, neurria eta errima ahalik zehatzena erabiliz. Horretarako, teknika bat erabiltzen dute:
- Lehendabizi, bukaeran zer esango duen pentsatzen du.
- Gero, gainerako puntuak osatu eta josten ditu.
Poesia
Poesia: Originaltasuna eta Sormena
Ez da existitzen originaltasun hutsa. Poeta bakoitzak bere ahots poetikoa bilatu behar du, eta besteen lanak sormen-iturri izan liteke. XX. mendeko poesia...
Xabier Lizardi: Naturaren Poeta
Lizardi naturaren poeta da; euskal paisaia eta euskal lurra dira poemen kanta-gaiak. Izadiko koloreak, hotsak eta irudiak agertzen ditu. Natura erreala erabiltzen du. Poesia subjektiboa da, barneko sentimendu, kezka eta gogoetak agertzen baititu. Bere hizkuntza poetikoa sinboloz, irudiz eta esamolde berriz beteta dago.
Gabriel Aresti: Poesia Sozialaren Aitzindaria
Hirurogeiko hamarkadan iraganarekin hautsi eta poesia eraberritu zuen belaunaldiaren aitzindaria eta maisua izan zen. 1964tik aurrera poesia sozialaren bidetik joan zen. Hizkuntza argia, herritarra eta egunerokoa, eta bertso librea erabili zituen poesia sozialean. Eragin handia izan zuen garaiko euskal kultura-mugimenduan, eta baita euskara batuaren sormenean ere.
Ipuingintza
Herri Ipuinak: Ezaugarriak eta Aniztasuna
Herri ipuinak herriak mendez mende eta ahoz aho transmititu dituen kontakizunak dira. Mota askotakoak daude:
- Luzeak eta laburrak
- Umoretsuak eta krudelak
- Errealistak eta fantastikoak
Kulturatik sortuak izateak nolabaiteko ahaidetasuna ematen die, bai edukietan eta bai forman.
Ipuin Herrikoiak: Transmisioa eta Egungo Egoera
Baserri giroan kontatzen ziren, gaur egun liburutegi edo kultura-aretoetan ikusten dira ipuin-kontaketa saioen iragarkiak, betiko ipuinak edo gaurkoak izan.
Gaur Egungo Ipuina: Bilakaera eta Askatasuna
Ipuinak ahozko literaturan du jatorria. Ipuin idatzia, ahozko ipuinen ereduetatik urrundu eta antzaldatuz joan da historiak aurrera egin ahala. Ipuin literario modernoak gure garaiko gizabanakoaren kezkak eta bizipenak islatzen ditu. Gaur egun, molde askotako ipuinak daude, askatasun handiz jokatzen baitute ipuin-idazleek bai narrazio-teknikei eta bai hizkuntzari dagokienez.
Euskal Ipuingintza: Ahozkoa eta Idatzia
Ahozko ipuingintza oso ugaria izan da Euskal Herriko herri literaturan. Idatzizko ipuingintzak XX. mendearen lehen hamarkadetan hartu zuen indarra. Hainbat kontakizun argitaratu ziren urte haietan, euskarazko aldizkari eta kazetetan. Baina ipuin horietariko asko umorezko kontakizun arinak ziren, edo tradiziozko bizimoduak islatzen zituzten ohiturazko narrazioak.