Euskal Foruen Desagertzea: 1876ko Legea

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,18 KB

Euskal Foruak Ezeztatzen Dituen Legea

Testu Historikoa, Juridikoa eta Politikoa

Data: 1876ko uztailaren 21ean, Madrilen.

Egilea Intelektuala: Cánovas del Castillo.

Hartzailea: Espainiar guztiak, batez ere Euskal Herria (EH).

Une Historikoa: Bigarren Karlistaldiaren amaiera.

Ideia Nagusia

  • Euskal Foruen deuseztapena.

Beste Ideiak

  • Espainiako betebeharrak ezarri zaizkie Euskal Herriko biztanleei.
  • Probintziak behartuta daude soldadu kupo bat ematera.
  • Gorteek gobernuari baimena ematen diote foruetan erreformak egiteko, justifikatuta badaude.

Iruzkina

Aintzinatik Erdi Aroa: Zetorren foru sistemaren azalpen laburra. Liberalismoarekin talka.

Foruen Bilakaera:

  1. Lehenengo Karlistaldia.
  2. Bergarako Hitzarmena (1839): Foruak berretsi, baina Nafarroak foruak ezabatu eta autonomia finantzaria lortu (1839ko legea).
  3. Hiru euskal probintzietan ezabapen partziala.
  4. Bigarren Karlistaldia. Seiruteko iraultzailea, errege berria (Amadeo). Egoera erradikalizatu.
  5. Euskal probintzietako foruen ebazpena 1876an: Prozesuaren bukaera.

Protestak: Karlistak eta liberal foruzaleak. Gobernuak negoziazioa: Kontzertu Ekonomikoa (1878ko konklusioa).

Ondorioa: XIX. mendearen bukaeran euskal nazionalismoa sortu zen, foruen ebazpena eta kontzertu ekonomikoa oinarri hartuta.


1839ko Legea: Foruak Berrezartzen Dituena

Testu Juridiko, Politiko, Historiko eta Ekonomikoa

Data: 1839ko urriaren 5ean.

Egilea: Maria Cristina Erregina.

Hartzailea: Espainiar guztiak, batez ere EH.

Une Historikoa: Lehenengo Gerra Karlistaren amaiera.

Ideia Nagusia

Lege honekin, alde batetik, Euskal Probintzietako eta Nafarroako foruak berrestea, eta bestetik, foruak gobernuarekin komunean ipini beharko zirela. Honek gero egongo diren bilera eta negoziazioak ahalbidetzen ditu. Foruak. Batasun Konstituzionala.

Iruzkina

Lehen Gerra Karlista: Zergatik karlistek defendatzen dituzten. Gerraren amaiera. Hasieran itun militarra, baina gero erreginak legea sinatu zuen.

Espartero Jenerala: Negoziazioak. Nafarroak Lege Hitzartua sinatu eta foruak galdu zituen.

EAEn: Altxamenduak honen kontra eta 1841ko urrian dekretu berria: Foru baimena eta foru erakundeak ezabatu.

Gero liberal moderatuak. Pedro Egañari esker euskal probintziek aginpide gehiago izatea lortu, baina ez pozik.

Bigarren Karlistaldia: Euskal foruen defentsa aurreko gerran baino argiago eta indartsuago zegoen. Liberalak irabazi, eta 1876an foruak ezabatu.

Ondorioa

Foruak berretsi baina baldintzekin. Azkenean foruek gainbehera egin zuten.