1876ko Espainiako Konstituzioa: Berrezarkuntza sistema politikoaren oinarri juridikoa
Clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 7,19 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak 1876ko Espainiako Konstituzioaren edukia aztertzen du: egitura, artikulu nagusiak (erlijioa, askatasunak, subiranotasuna, Gorteen egitura, sufragioa eta foruen abolizioa) eta bere garrantzia Alfontso XII.aren erregealdiko Berrezarkuntza sistema politikoan. Testuinguru historikoa ere azaltzen du, Canovas del Castillo eta Sagastaren alderdien txandaketa eta sistemaren krisia.
Puntos clave
- 1876ko Konstituzioa Berrezarkuntza sistema politikoaren oinarri juridikoa izan zen, egonkortasun politikoa lortzeko idatzia.
- Erlijio katolikoa ofiziala zen, beste kultuak eremu pribatuetara mugatuta onartzen ziren (11. art.).
- Gorteak bi ganberatan zatituta zeuden: Senatua (zati hautatu eta zati izendatua) eta Diputatuen Kongresua (sufragio bidez hautatua).
- Botere betearazlea Erregearen esku zegoen, eta hark izendatzen zuen gobernuburua (50. art.).
- Alderdi Kontserbadorea eta Alderdi Fusionistaren arteko txandaketa negoziazioan eta hauteskundeen manipulazioan oinarritzen zen, kazikismoaren bidez.
- Sufragioa 1890etik aurrera gizonezkoen sufragio unibertsala izan zen.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
TESTUAREN SAILKAPEN/KOKAPENA
Lehen mailakoa. Testu mota: juridikoa (konstituzioa). Gaia: politikoa. Egilea: kolektiboa, Gorteak + Alfontso XII. (botere legegilea zuten bi erakundeak + Erregeak legeak berretsi behar). Izaera: publikoa. Hartzailea: Espainiako herria. Helburua: Espainian egonkortasun eta ordena politikoa ezartzeko marko juridiko berri bat sortzea. Kokapena: Berrezarkuntza borbonikoaren hasieran kokatua, Alfontso XII.aren erregealdian (1874-1885), Canovas del Castilloren sistemaren oinarriak ezarri zirenean.
ANALISIA/IDEIA NAGUSIAK
Egitura: sarrera + 8 artikulu. Sarrera: testua burutu duten pertsonaien aurkezpena egiten Alfontso XII.a (“Jainkoaren graziaz Espainiako errege konstituzionala”) + Gorteak (botere legegilea, Erregearekin partekatua).
11. art: Espainiako erlijio ofiziala Katoliko, Apostoliko eta Erromatarra izango da, baina beste kultu batzuk onartzen dira baldin eta eremu pribatuetara mugatzen badira. Hemen bi alderdien arteko akordioa ikus daiteke kontserbadoreen erlijio katolikoaren ofizialtasuna + fusionisten erlijioso askatasunaren aldarrikapena.
13. art: adierazpen- eta biltzeko-askatasuna arautzen ditu, liberalismoaren oinarrizko printzipioak direnak. Artikulu oso generikoa da. Izan ere, errealitatean gobernu ezberdinek arautuko dituzte askatasun hauek eta beti ez dira konstituzioan aldarrikatutako askatasunak errespetatuko.
18., 19., 20. eta 50. art: subiranotasuna eta botere banaketaren inguruan jarduten dira. 18. artikuluak botere legegilea Erregea eta Gorteen esku egongo dela zehazten du. Subiranotasunaren ingurukoaipamen zuzenik ez da egiten, baina botere banaketak argi uzten du subiranotasun partekatua dagoela (“Legeak egiteko ahalmena Gorteek eta Erregeak dute”).
19. artikuluak Gorteak bi ganberetan zatituak egongo direla zehazten du: alde batetik, Senatua, bizi osorakokarguak izango dena eta Erregeak zuzenean izendatutakoak. Orotara, Espainiako Handikiek eta armadako zein elizako goi-karguek osatuko dute (20.art.). Bestalde, Diputatuen Kongresua egongo da eta bertako kideak sufragio bidez aukeratuko dira.
50. artikuluak botere betearazlea Erregearen esku egongo dela zehazten du eta hark izendatuko ditu gobernuburua eta gobernuko kideak.
28. art: sufragio motaren inguruan jarduten da. Diputatuak aukeratzeko metodoa ez da zehazten. Ondorioz, alderdiekmalgutasuna izango dute hau arautzerako momentuan. Hala ere, badakigu hau oso mugatua egon zen 1876-1890bitartean (sufragio zentsitarioa) eta 1890tik aurrera gizonezkoen sufragio unibertsala onartu zela.
75. art: Espainia osoan “foru bakar” baten bidez berdintasun juridikoa ezarriko dela zehazten du. Oinarrian, XIX.mendeko foruen eta konstituzioaren arteko borrokarekin bukatzeko egindako artikulua da. Horren emaitza hilabete beranduago aterako den 1876ko euskal foruen abolizio legea izango da.
TESTUINGURU HISTORIKOA
Aurrekariak (Berrezarkuntzari hasiera eman zioten faktoreak):
Seiurteko Demokratikoak garaiko arazoei konponbidea ematen ez jakin ondorioz, 1874ean Pavia jeneralaren estatu kolpeak I. Errepublikarekin amaitzen saiatu eta urte bereko abenduan Martinez Campos jeneralaren altxamenduarekin Borboitarren itzulera eman, Berrezarkuntzari hasiera emanez. Hiru etapa bereizi: Alfontso XII.a (1875-1885), Maria Kristinaren erregeordetza (1885-1902) eta Alfontso XIII.aren erregetza (1902-1931). Azkeneko etapa horretan 1923tik aurrera Primo de Riveraren diktadura ezarri. Testuaren une historikoa (Berrezarkuntza sistemaren hastapenak, garapena eta krisialdia):Alfontso XII.aren erreinaldia: Berrezarkuntza sistema politikoaren oinarriak ezarri. Garai hartako pertsonaia garrantzitsuena: Antonio Canovas del Castillo alderdi kontserbadoreko kidea + berrezarkuntzako sistema-politikoaren sortzailea. Sistema “oinarrizko egia” batzuetan oinarritu: monarkia, jabetza pribatua, zentralismoa eta askatasunak. Hauekonartu behar joko politikoan parte hartzeko + alderdien arteko konpromisoa ezinbestekoa izan gobernatzeko.
Sistemaren beste bi oinarriak:
a) 1876ko Konstituzioa (aztergai dugun testua)Berrezarkuntzako sistema-politikoaren oinarri juridikoa izan. Egonkortasun politikoa lortzeko + erregimen monarkiko konstituzionala ezartzeko idatzi.
Malgua izan behar bi alderdiek onartzeko.
Ezaugarriak: hainbat askatasun eta eskubide onartu ziren, baina ondorengo legeekin murriztu + Erregeari eskumen zabalak ematen zitzaizkion (armadako buruzagitza, legeak egiteko eskubidea, beto eskubidea…) + Espainiaren batasuna bilatzen (zentralismoa), estatu osoan lege eta arau berdinak egotea + sufragioa onartzen, baina hau zehaztu gabe, estatuaren konfesionaltasuna,…
b) Alderdi politikoak: Alderdi Kontserbadorea eta Alderdi Fusionista.
Hirietako goi-mailako kideek osatzen. Antonio Canovas del Castillo eta Praxedes Mateo Sagasta izan buruzagiak.
Bi alderdien arteko txandaketa bermatzeko, oinarria negoziazioa izan zen (isilpeko itunak + hauteskundeen manipulazioa). Txandaketa-sistemaren prozesua: lehenik alderdietako buruzagiek Erregearekin adosten zein alderdi aterako zen garaile ondoren Erregeak Gorteak desegiten eta hauteskundeetarako deia egiten hauteskundeetakoemaitzak faltsutzen et hasieratik erabakitako alderdia garaile atera.
Hauteskundeen manipulazioaren oinarria kazikismoa. Kazikea landa eremuan eragin handiko pertsonaia izan. Berak kontrolatzen bere eskualdeko biztanleen botoak eta ordainetan faboreak, lanik hoberenak edo goi-karguak lortzen. Gainerako alderdi guztiak sistematik kanpo gelditu: karlistak, errepublikanoak, langile mugimenduak eta nazionalistak.
1885ean Alfontso XII.a hil Maria Kristina erregeorde (1885-1902)
El Pardoko Ituna sinatu (1885) Canovas eta Sagastak, sistemari jarraikortasuna eta egonkortasuna emateko eta M. Kristinaren erregeordetzaren lasaitasuna bermatu.
Hala ere, urte batzuk geroago, 1898ko hondamendia Erregenerazionismoa eta 98ko Belaunaldia agertuko eta kritika gogorra egin Berrezarkuntzaren sistemari. Erregenerazionistek gizartea modernizatzen eta analfabetismoa gainditzen saiatu eta 98ko Belaunaldiak egoera aztertu, kritikatu eta irtenbideak bilatzen saiatu. Krisi honenondorioz, Espainiak bere azken koloniak galtzeaz gain, Berrezarkuntzaren sistemak prestigioa galdu. 1902an, Alfontso XIII.ari adin nagusitasuna eman eta haren erreinaldia hasi.
Sistemaren krisian sartuko: Bartzelonako Aste Tragikoa, 1917ko Krisia eta Annualgo Hondamendia. Horrenbestez, sistemaren azken urteetan Primo de Riverak estatu-kolpe bat eman, Erregearen adostasunarekin, eta bere diktadura ezarri (1923-1930).
ONDORIOAK/TESTUAREN GARRANTZIA
Espainiako historia garaikideko konstituziorik laburrena izango da luzerari dagokionean, baina luzeena iraupenaren aldetik eta egoera politikoari egonkortasuna emango dio.
Joera kontserbadorea zuen arren, hainbat giza-eskubide onartu zituen. Era berean, oso malgua izan zen eta bi alderdiek nahierara interpretatzea baimendu zuen.
Garai bateko sinboloan bihurtu zen, baina erregimenak errealitatean zuen funtzionamendutik urrun gelditu zen zenbait aspektutan. Izan ere, konstituzio honen bidez sistema demokratikoa saltzen saiatu ziren, oinarrian atzetik dena Errege eta alderdi politikoetako buruzagiek adostua eta manipulatua zutenean.
Preguntas frecuentes
Zer erlijio zen ofiziala 1876ko Konstituzioaren arabera?
11. artikuluak Espainiako erlijio ofiziala katoliko, apostoliko eta erromatarra zela ezartzen zuen. Beste kultuak onartzen ziren, baina eremu pribatuetara mugatuta.
Nola osatzen ziren Gorteak 1876ko Konstituzioan?
Gorteak bi ganberatan zatitzen ziren: Senatua, zati bizi osorakoa eta Erregeak izendatua, eta Diputatuen Kongresua, sufragio bidez aukeratua. Senatua Espainiako Handikiek eta goi-karguek osatzen zuten.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.