Etika eta Zoriontasuna: Sokratesetik Aristotelesera

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,2 KB

DETERMINISMOARI EGINDAKO KRITIKA: Legeak geure buruari jartzen dizkiogu eta legeak baldintzatzen gaituzte, baina ez digute determinatzen.

Maila Aurrekonbentzionala

Zigorra edo sariengatik jokatzen du, hau da, hori egiten baduzu karamelo bat emango dizut, beraz hori egiten du karameloa lortzeko. Heteronomoak dira, hau da, ez dira autonomoak.

Maila Konbentzionala

Gizarteko legeekin bat datorrena da bidezkoa. Gizarteko arauak eta printzipioak onartzen ditu. Oraindik pixka bat heteronomoak dira, gizarteko arauetara moldatzeko jokatzen dutelako eta ez dute norberaren printzipioei jarraitzen.

Maila Postkonbentzionala

Autonomoak dira. Bere kontzientearen arabera jokatzen dute eta bidezkoa dena bakoitzak ondo pentsatuta erabakitzen du. Norberaren justizia eta elkartasun globala batera doaz. Heldutasun moral handieneko maila da autonomia.

Erantzukizun Printzipioak

Aurrerapenari buruzko kontzeptua faltsua zen, pentsatzen genuelako baliabideak gizakion ongizatea asetzeko zirela eta horrela lurra suntsitzen ari gara, beraz, aurrerapenari buruzko ikusmoldea aldatu egin behar da: gure ekintzen ondorioak erantzukizunez gure gain hartzea da aurrerapena.

Mendebaldeko Etikaren Hastapenak: Sokratesen Metodoa edo Jarrera

Sokratesen helburua egia bilatzea zen eta hainbat ideia erakutsi zigun.

  • Egia bilatu behar da atsedenik hartu gabe.
  • Egia gizakien bihotzean dago. Egia aurkitzeko bi metodo: gogoeta eta elkarrizketa. Bi elkarrizketa mota: Ironia eta maieutika.

Ironia: besteei ikusgarri jarri ezjakintasuna.

Maieutika: egia mundura ekartzeko artea.

Sokratesek maieutika esan zion bere metodoari. Zoriontsu izateko, intelektualismo moralaren jarreraren lotura ezinbestekoa da. Hau da, ongia ezagutzen duena (jakinduria) → ongia egiten du (bertutea) → zoriontsu izan (zoriontasuna).

Zoriontasuna Aristotelesen Ustez: Eudemonismoa

Aristotelesek zioen gizakiok egiten ditugun gauza guztiak beste helburu bat lortzeko bideak direla eta helburu hori beste helburu berri bat lortzeko bitartekoa dela soilik, baina benetako azken helburua zoriontasuna da eta egiten ditugun gauza guztiak zoriontsu izatera heltzeko egiten ditugu. Aristotelesen ustez zoriontasuna jarduera teorikoan datza, hau da, adimena erabiltzen dugunean gara zoriontsu, gizakiok dugun berezitasuna da adimena, animalietatik bereizten gaituena, beraz, pentsatzeak edo adimena erabili ahal izateak egiten gaitu zoriontsu. Etika norberak zoriontsu izateko egiten duena da, baina hori ez da nahikoa zoriontsua izateko. Gure inguruak ere eragina du eta egoera txar batean zaila da zoriontsua izatea horregatik dio.

Etikak Politika

Aristotelesek gure etikaren gain politikak ere eragina duela, gure inguruan lege egokiak behar ditugulako zoriontsu ahal izateko.

Zuhurtasuna

Bi bertute mota daude: dianoetikoak (adimenarenak) eta etikoak (izaerarenak).

Zuhurtasuna jakinduria praktikoa osatzen du eta bertute dianoetikoa da:

  • Ongi erabakitzen laguntzen digu, gure bizitzan zer komeni zaigun proposatuz.
  • Bertuteak gabeziaren eta gehiegikeriaren arteko erdibidea aurkitzen laguntzen digu.