Filosofiaren Etapak: Aintzinaroa, Erdi Aroa eta Aro Modernoa

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,69 KB

Aintzinaroa (K.a. VI. mendetik K.o. I. mendera arte)

Filosofiaren lehen etapa honetan, hiru azpi-etapa nagusi bereizten dira:

  • Etapa Kosmologikoa

    Naturaren jatorria azaltzen zuen osagaia (arjea) aurkitu nahi zuten pentsalariek. Etapa honetako filosofoei naturaren filosofoak edo presokratikoak deitzen zaie. Haien artean, Tales, Parmenides, Heraklito, Pitagoras, eta beste batzuk daude.

  • Etapa Antropologikoa

    Gizakia bera aztertzen hasi ziren, natura alde batera utziz. Sokrates izan zen hori egiten hasi zen lehen filosofoa, baina sofistak Sokrates baino lehenago hasi ziren.

  • Sistema Handien Etapa

    Filosofia bere heldutasunera iritsi zen. Gai handi guztiak aztertu zituzten (gizakia, kosmologia, etika, etab.). Bi sistema handi sortu ziren:

    1. Idealista (Platon): Gizakian gorputza hilkorra da, baina arima ez. Mitoan gehiago oinarritzen zituen bere hausnarketak.
    2. Errealista (Aristoteles): Gizakian gorputza eta arima hilkorrak dira. Batez ere logika eta metafisika landu zituen bere lanetan.

Erdi Aroa

Aro honetan Kristautasuna izan zen nagusi, eta bizimodu sistema bat zen. Filosofiaren eta Kristautasunaren arteko sintesi bat eratu zen. Arrazoia (teozentrismoa) eta fedea (kreazionismoa) bateratu egin ziren. Bi korronte nagusi zeuden:

  • Patristika (I. - V. mendeak)

    Elizako Gurasoek egindako gogoetak ziren.

  • Eskolastika (XI. - XIV. mendeak)

    Eskoletako irakasleei monje deitzen zitzaien. Aristotelesen eragina izan zuten, eta fedearen eta arrazoiaren arteko erlazioa ez zen hain argi ikusten. Tomas Akinokoa pentsalari garrantzitsuena izan zen (Aristotelesen lanak onartu zituen eta metafisika arloan garatu zituen bere ideiak).

Aro Modernoa (XIV. - XVI. mendeak)

Antropozentrismoa (gizakia gauza guztien erdian dago) eta naturalismoa aldarrikatu ziren. Matematika eta Fisika izan ziren eragile nagusiak, eta giza ezagutza izan zen gai nagusia.

Sistema Filosofikoak

  • Arrazionalismoa

    Giza ezagutzaren arazoari erantzuten saiatu ziren, matematika jakintza iturri nagusi gisa erabilita, eta hortik ondorioztatu zituzten egi guztiak. Filosofo nagusiak: Descartes eta Leibniz.

  • Enpirismoa

    Filosofo hauen ustez, alde batera utzi behar da ezagutza unibertsala, eta zentzumenen esperientzia hartu behar da ezagutzaren iturri gisa. Filosofo nagusiak: Locke eta Hume.