Platon: Sokratesen ikaslea eta filosofia

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,7 KB

Platon Atenasen familia aristokratiko batean jaiotako Sokrates filosofoaren ikasle bat izan zen./Platonengan eragina izan zuen gertakari garrantzitsuena Peloponesoko guda (Atenas Espartaren aurkakoa) izan zen, Atenaseko gainbehera eta bere maisuaren heriotza eragin zituelako, nahiz eta hark Sofistak errudunak zirela pentsatu./Platonen filosofia ulertzeko, kontuan izan behar ditugu sofisten, Sokratesen eta giro antropologikoen pentsaera. /Garai honetan filosofiaren pentsaeraren barruan aldaketa garrantzitsu bat egon zen, ikertzeko alorra physisetik( unibertsoaren izaera- barne dinamismoa- azaltzen den printzipioa - arje-) nomosera( hiria,etika, politika…- bertutea- arete) desplazatu egin zelako./Filosofo sofistak bai eszeptikoak eta bai erlatibistak ziren. Alde batetik, ez dagoela egia osorik, hobeto edo okerrago iritziak baizik, pentsatzen zutelako eta, beste aldetik, ideia moralak ulertzeko modu ezberdinak zeudela esaten zutelako. Sofisten iritziz gizartearen legeak eta arau moralak zerbait konbentzionala (arau baten ondorioa) dira.

Lehen esan dugun bezala, Sokrates filosofo bat izan zen, Platonen irakaslea. Sokratesek utzitako ideia garrantzitsuenak dira, elkarrizketa bidezko argudiaketa induktiboa(maieutika) eta definizio unibertsala dira.

Sokratesen metodoan, maieutikan, bi urrats daude: ironia (parte hartzaileen jakinduria kritikatzen da, zalantza eta jakineza atera arte) eta maieutika (galderen bidez ideiak ateratzen dira).

Berak definizio unibertsalak iritzi guztien gainetik egon bazirela defenditu zuen sofisten erlatibismoaren aurka

Ideia hauen garrantzia ikusten da adibidez Sokratesen Intelektualismo moralaren planteamenduan. Horretan Hark bertutea jakintzarekin lotzen du (inork ez baitu gaizkia nahita egiten, baizik eta jardunbide zuzena ezagutzen ez duelako) eta, horregatik, irakats daiteke. Hark zion bertute moralentzako (justiziarentzako, esaterako) definizio unibertsalak zeudela eta arrazonamendu induktiboa erabilita aurki eta irakats daitekeela.

Inguru honetan ulertzekoa da Platonen filosofiaren muina bertutea, egia eta morala izatea.

Errepublika lanaren testuan, Platonek bere ontologia eta epistemologia alegia baten bitartez azaltzen digu. Hemen, gizakia hezi gabe dagoenean bere ezjakintasunaren preso dagoela dio. Hortik abiatuz, hark bi errealitate mailari dagozkion bi ezagutza maila (edo munduak) bereizten ditu: sentigarria eta ulergarria. Platonek mundu sentigarria kobazulo batekin konparatzen du. Kobazuloaren barruan daudenak bakarrik ikus ditzakete hormetan egiten diren itzala eta haiek errealitatearekin identifikatzen dute. Kobazuloaren kanpoaldera ailegatu direnak, ordea, ulergarrian daude eta benetako errealitatea ikusten dute.