Aro Modernoa Euskal Herrian eta Independentzia Gerra
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,93 KB
Aro Modernoa Euskal Herrian: Foruak eta autogobernua
Aro Modernoan, Euskal Herriko foruak funtsezkoak izan ziren. Foruak legeak ziren, erkidego bakoitzak bereak, ohiturak lege bihurtuta. Hauek bizitza antolatzeko balio zuten. Erresuma guztiek arauak zehaztu zituzten, baita agintariarekiko harremanak ere. Berezitasun bat zegoen: erregearen erabakiak hartzeko ahalmena, "pase forala" izenekoa. Honen kontrako neurriak "kontrafueroak" ziren. Foruen jatorria zuzenbidean eta "carta puebla" delakoetan zegoen (hiriei emandako pribilegioak).
Foruen bilakaera historiko eta konstituzionala
Erdi Aroan, euskal lurraldeak gobernatzeko instituzioak antolatu ziren. Nafarroan, hiru estamentuetako ordezkariak biltzen ziren. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian, lehenbizi, Ermandadeak (Batzar Nagusiak) eratu ziren. Hiru instituzio maila zeuden:
- Erkidego bakoitza: Gorteek bertako antolamendua arautzen zuten. Herri bakoitzak ordezkari bat zuen. Bizkaian eta Gipuzkoan, bilerak urtean behin egiten ziren. Batzarrak, demokratikoak ziren. Diputazioak sortu ziren arazoak konpontzeko (aginte betearazlea), baina hauek oligarkizatu egin ziren. Eskualdeko batzarrak eta herrietan udalak sortu ziren.
- Erkidegoen arteko instituzioak: Bi korporazio nagusi zeuden: Batzarrak (ekonomia aztertzeko, Ipar eta Hego Euskal Herriko ordezkariak biltzen ziren) eta Batzar Mistoak (gai politiko, juridiko eta administratiboak lantzeko konferentzietan; kontrafueroak gai nagusia ziren).
- Erkidegoen eta erregearen arteko instituzioak: Korrejidorea, erregeak bidalitako ordezkaria zen. Austriar dinastian, zerga urriak eta euskal autogobernu handia egon ziren. Borboiekin, egoera aldatu zen. Aragoik foruak galdu zituen "Nueva Planta" dekretuaren ondorioz, Filipe V.aren kontra egiteagatik. Euskaldunak, aldiz, mantendu egin zituzten. Azkenean, Kontzertu Ekonomikoa ezarri zen.
Foru pribilegioak eta xedapenak
Hainbat xedapen garrantzitsu zeuden: "aitoren semetasuna" (noblezia, kristautasunaren bidez frogatu behar zena), aduanak barnealdera eramatea, soldadutzarik eza (baina bazegoen?) eta autogobernu maila, instituzio propioekin.
Independentzia Gerra (1808-1814)
1808an, Napoleonen erregearen aukeraketaren kontrako erreakzioa eman zen. Iraultza liberala gertatu zen, Kadizko diputuek egindako lanari esker. Herritarrak haserre zeuden Godoyrekin eta Napoleonekin, eta Fernando VII.a errege izendatu zuten, Baionako abdikazioa deuseztatuz.
Kadizko Konstituzioa (1812)
Gerra aurrera eramateko, herritarrek Juntak sortu zituzten. Junta Zentral Gorena Andaluzian eratu zen. 1810ean desegin zen, baina Castañosek Gorteak biltzeko deia egin zuen. Kadizen bildu ziren 1810etik 1813ra, 100 eta 300 diputatu artean, antzoki batean eta, gero, San Felipe Neri elizan. Bozka sistemak arazoak sortu zituen. Bi alderdi zeuden: liberalak eta absolutistak. Elizak propaganda egin zuen, eta besteek inprenta erabili zuten. Gorteek iraultzaren printzipioak babestu zituzten, liberalismoa oinarri hartuta. Erregimen zaharra baztertu zuten, Inkisizioa indargabetu eta inprenta askatasuna ezarri zuten. 1812ko Konstituzioa aldarrikatu zuten.
Kadizko Konstituzioaren ezaugarriak
- "La Pepa" izena zuen, San Jose egunean aldarrikatu zelako.
- Estatuaren antolamendua: monarkia konstituzionala, Fernando VII.a erregea zelarik.
- Botere banaketa:
- Legegilea: erregea eta Gorteak (erregeak 3 urteko betoa zuen).
- Betearazlea: erregea.
- Judiziala: epaitegiak.
- Gorte ganberabakarrak: diputatuek errenta ordaindu behar zuten, 2 urtez, eta sufragio unibertsal zeharkakoaren bidez hautatzen ziren.
- Subiranotasun nazionala aldarrikatzen zen.
- Norbanakoen eskubideak finkatu ziren: askatasun zibila, jabetza pribatua eta berdintasuna.
- Administrazio judiziala eta milizia nazionala sortu ziren.
- Hezkuntza sistema publikoa ezarri zen.
- Erlijio katolikoa ofiziala zen.
Krisi egoera Karlos IV.aren garaian
Karlos IV.aren erregealdian, politika erreformistak bultzatu ziren. Frantziatik zetozen ideiek harrera ona izan zuten, eta, horregatik, isolamendu politika ezarri zen.
Fernando VII.aren erregealdia (1814-1833)
Napoleonek Leipzigen galdu ondoren, Fernando VII.ari tronurako eskubidea itzuli zitzaion (Valençayko Ituna). Fernandok estatu kolpea eman zuen Konstituzioa indargabetzeko (Kadizko batzuen laguntzarekin, "Pertsiarren Manifestua").
Seiurteko absolutista (1814-1820)
Fernando VII.ak absolutismoa berrezarri zuen: Inkisizioa, gizarte estamentala, eta abar. Herriaren egoerak ez zuen hobera egin, eta krisia areagotu egin zen Amerikako kolonien independentzia gerrarekin. Liberalak errepresioaren biktima izan ziren. Garay Ogasun ministroak erreformak proposatu zituen. Riego eta Quirogaren altxamenduek arrakasta izan zuten, eta Fernandok Konstituzioa sinatu behar izan zuen.