Euskal Herriko Trantsizio Demokratikoa: Gertaerak eta Erronkak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,46 KB
Trantsizioaren Hasiera eta Gertaera Odoltsuak
1976an, greba asko egin ziren Euskal Herrian, eta askatasun eta autonomia handiagoa eskatzeko manifestazio ugari egin ziren. Urte horretan bertan, bi gertaera odoltsu oso garrantzitsu izan ziren:
- Gasteizen manifestazio batean 5 langile hil zituzten tiroka.
- Juramendin karlisten kontzentrazioan ere istilu larriak izan ziren.
Langile, politikari eta ikasle guztiak atera ziren kalera askatasuna eskatzera. Gobernuarentzat, langileentzako jazarpena izan zen garrantzitsuena.
Frankismoaren Amaiera eta Erreforma Politikoa
1979ko urtea gogorrena izan zen; hilketak, tentsioa eta presioa oso gogorrak izan ziren urte honetan. Horregatik, erreformak oso azkar egingo zituztela esan zen. Erreforma bat egin zen, baina ezinezkoa zen frankismoarekin amaitzea. Orduan, kulturalki eta politikoki, aginte frankista transformazioaren bitartez kentzea erabaki zen. Baina, nola kentzen da agintea? Aginte nagusiena legea da; aginte legegilearekin amaitu behar zen frankismoarekin amaitzeko. Beraz, Gorteekin amaitu behar zen. Gobernuak dekretu bat sortu zuen Gorteekin amaitzeko: Erreforma Politikorako Legea. Lege hori onartu zen, eta Gorte frankistak desagertu ziren. 1976an, frankismoa erreferendum horrekin amaitu zen, eta demokraziaren bidea hasi zen.
1977ko Hauteskundeak eta 1978ko Konstituzioa
1977an D'Hondt legearen urtea izan zen, eta hauteskunde legea ezarri zen. Bi koalizio bakarrik aurkeztu ziren. Baina Euskal Herrian, Alderdi Nazionalistak bakarrik lortu zituen diputatuak; nazionalista ugari aurkeztu ziren. Beste alderdi batzuek ez zuten ezer lortu. Horregatik, hurrengo urteetan, hurrengo hauteskundeei begira eta UCDren arrakasta ikusita, 1978ko Konstituzioa idatzi zen. Euskal Herrian ere saiakera bera egin zen, eta Leizaolarekin negoziatu zuten, baina honek ezezkoa eman zuen, ez zegoelako adostasunik.
Nafarroako Eztabaida eta Eskubide Historikoak
Nafarroan egon zen arazo garrantzitsuena: nafartarrek ez zuten Euskal Autonomia Erkidegoan sartu nahi. Horregatik, eztabaida konponezina eta gogorra zen. ETAk eta alderdi nazionalistek Rocarekin negoziatu ondoren, Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoan sartzeko aukera eztabaidatu zen, baina zailtasunak agerikoak ziren. Nazionalistek beste arazo bat planteatu zuten: sinboloak. Baina, azken finean, negoziatu eta onartu zituzten. Horretaz gain, beste arazo larri bat eskubide historikoak izan ziren: Bergarako Hitzarmena eta Cánovasekin sinatutako Kontzertu Ekonomikoa. Baina gero, berezitasun oro kentzea eskatu zuten, autonomia barruko berdintasuna ezartzeko beste herriekin. Azkenean, Suarezek eta Gorteek zuten presagatik, horrela uztea erabaki zuten. Horregatik, nazionalistek abstentzioa eskatu zuten. Orduan, Gobernuak esan zuen ezin zuela autonomiari buruz hitz egin, Konstituzioa nahi ez zutelako. 1978an, beste gertaera garrantzitsu bat izan zen: Euskal Kontseilua sortu zen. Diputatu euskaldun guztiekin osatu zen. Kontseilu horrek eskumen batzuk hartu zituen, dirua kudeatzeko, besteak beste. Horregatik, baztertuta zeuden hainbat alderdi txikik politikan parte hartu nahi zutela erabaki zuten, eta hurrengo hauteskundeetarako koalizio bat egitea pentsatu zuten.
Euskal Kontseiluaren Banaketa eta Koalizio Berriak
Euskal Kontseilua lanean hasi zenean, barruan banaketa bat egitea pentsatu zuten. Koalizio bat egiteko lanean hasi ziren, baina ezadostasunak sortu ziren, eta bi koalizio eratu ziren: HB eta EEE.
Gernikako Estatutuaren Onarpena
Euskal Kontseilua lanean hasi zen; lehenengo pausoa Gernikako Estatutua egitea zen, indarkeria oso handia zelako presioa zutelako. Horregatik, 1978an Estatutua egin zen eta erreferendum bat egin zen. Estatutuaren inguruko bozketak egon ziren. Abstentzioa oso altua izan zen. Hala eta guztiz ere, aurrera egin zuen.
1980ko Hauteskunde Autonomikoak eta Lehendakaria
1980an Estatutua onartu ondoren, hauteskunde autonomikoak egin ziren, lehendakari bat aukeratzeko. Lehenengoa nazionalista bat izan zen: Carlos Garaikoetxea.
Alderdi Nazionalistaren Garaipena eta HBren Estrategia
Alderdi Nazionalistak 25 eserleku lortu zituen (gehiengo absolutua). HB hauteskundeetan aurkeztu zen, zenbat indar zuten jakiteko, baina ez zen Parlamentura joateko asmoz.