Euskal Herriko Industrializazioa eta Ondorio Sozialak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,59 KB

Euskal Herriko Industrializazioa eta haren Gizarte Ondorioak

XIX. mendearen erditik aurrera, industrializazioa eman zen, honek aldaketa eta ondorio sakonak ekarri zituen arlo guztietan.

Industrializazioaren Faktoreak

Industrializazioan faktore batzuk garrantzitsuak izan ziren:

  • Ingalaterrak burdina behar zuen, burdin berezia, Bessemer bihurgailua zela eta, Euskal Herrian zegoena.
  • Euskal Herrian meategiak erreka, portu edo itsasotik hurbil zeuden.
  • Esku lana merkea zen.
  • Burdina ateratzea erraza zen lurrazaleko meategiak zirelako.

Honek Ingalaterra eta Euskal Herriaren arteko merkataritza harremanak sortu zituen: burdina bidaltzen zen eta ikatza ekarri.

Kontuan hartu behar dira XIX. mendean liberalek egindako lege berriak eta honen eragina industrializazio prozesuan.

Industrializazioa Lurraldeka

Bizkaia

Bizkaian industrializazio prozesua beste lurraldeetan baino lehenago eman zen. Atzerritar inbertsioaz aparte, Euskal Burgesiaren inbertsioa ere egon zen, kapital asko irabaziz. Kapital horiek, enpresak sortuz, industrializazioan inbertitu zuten: siderurgia sortuz.

Industrializazio prozesuak garraiobideak bultzatu zituen, batez ere trenbideak.

Gipuzkoa

Gipuzkoan industrializazio prozesua askoz motelagoa izan zen eta bi sektoreetan oinarrituta: papergintza eta ehungintza. Aipatzekoa da armagintza ere.

Araba

Araban industrializazioa hiriburuan gauzatu zen, askoz beranduago. Aipatzekoa Fournier kartak egiten zituen enpresa.

Industrializazioaren Ondorioak

Industrializazioak aldaketa eta ondorio asko eta oso sakonak ekarri zituen:

  1. Immigrazioa: Milaka pertsona etorri ziren, gehienak hurbiletik etorritakoak: Nafarroa, Araba, Burgos, etab.
  2. Euskal Oligarkia sortu zen: Bereziki Bilbon, Nerbioi ibaiaren eskuinaldera mugitu ziren eta ingles estiloko auzo berrietan bizi ziren. Klase kontzientzia zuten eta haien interesak babesteko "Liga Vizcaina de Productores" sortu zuten. Oso eroso bizi ziren kontzertu ekonomiko eta gero boterea ematen baitzien eta zergen kontrola baitzuten.
  3. Hirien garaipena: Migrazioak auzo berriak ekarri zituen, azkar egindakoak, antolakuntzarik gabekoak, kalitate eskasekoak...
  4. Gizartean tentsioak: Industrializazioak dena aldatu zuen, lana egiteko era, pentsamendua... baina Euskal Herrian bazegoen nekazal gizarte tradizionala.
  5. Langileen egoera: Langileen bizitza gogorra zen. Lana gogorra zen: ordu asko, arriskutsua, aseguru eta erretirorik gabe, soldata baxuak...