Filosofiaren Oinarriak: Ezaugarriak eta Helburuak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,96 KB
Filosofiaren Oinarriak
Zer da Filosofia?
Filosofia: Errealitateari buruzko hausnarketa arrazionala da. Galderak sortu eta erantzunak arrazoiaren bidez ematen saiatzen den jarduera.
Filosofiaren Ezaugarriak
- Funtsezkoa
- Erotikoa (oinarrizkoa)
- Kritikoa
- Orokorra
- Kausala
- Sinbolikoa
- Arrazionala
Filosofiaren Abiapuntuak
Mitoak eta Logos-a
- Mitoak: Gizakiari eskatzen dizkion arazoei erantzuten die. Erantzuna naturaz gaindikoa da.
- Logos: Azalpen logikoa da, gauzen eta fenomenoen azterketan oinarritzen dena.
Harridura eta Zalantza
- Harridura: Gure mundu misteriotsu honek harridura sortzen du eta mota guztietako galderak eragiten ditu. "Kosmosa" izatea, osotasun harmonikoa, alegia, eta ez "kaosa". Jarduera filosofikoak logosaz baliatzen da.
- Zalantza: Ez gara konformatuko bidean aurkitzen dugun lehenengo irtenbidearekin. Azterketa kritiko hori, pentsamendu filosofiko ororen funtsezko eginkizunetako bat da: aurreusteak, nahikoa hausnartu gabe onartutakoak, argitzea.
Filosofiaren Helburuak
Egiaren Bila
Harridurazko eta zalantzazko jarrera hartzeak jakintza filosofikora garamatza: filosofiaren ezaugarria jakinduriarekiko maitasuna izatea da, erabateko jakinduria nahi izatea. Motorretako bat harridura eta bestea gure ezjakintasunaz ohartzea da. Jakinduria bi ezagutza iturrietatik dator: arrazoimenetik eta zentzumenetatik.
Zoriontasunaren Bila
Filosofoek jakitea zuten helburu; jakiteko interes hori zerbaitera zuzendu zuten, zoriontsu nola izan jakitera. Gizaki guztiok zoriontsu izan nahi dugu. Jakintsuaren nozioa osorik; ondo bizitzen jakitea ere.
Jakintza Filosofikoak
Teorikoa eta Praktikoa
- Teorikoa: Errealitatearen ezagutzaz arduratzen da. Arrazoimenaz edo arrazoimen zientifikoaz baliatzen da ezagutza hori zenbaterainokoa den argitzeko. Filosofia mota teorikoak dira, logika eta jakinduria metafisikoa.
- Praktikoa: Ekintzaz arduratzen da, deliberaziozko arrazoimenaren bidez, zer aukeratzea komeni zaigun argitzen du. Giza ekintza gidatzen du hainbat gairen bidez: zuzenbidearen, ekonomiaren eta erlijioaren filosofiak, etika, filosofia politikoa eta estetika.
Zergatik Filosofatu?
- Arrazionalki zein helburu har ditzakegun eta hartu behar ditugun argitzen saiatzea.
- Ondo bizitzeko behar dugunaz aritzean.
- Kritika arrazionala egiteko irizpideak eskuratzea, dogmei aurre egin ahal izateko.
- Irizpide horiek hausnarketaren bidez ezagutzen dira, eta hausnarketa da filosofiaren berezko jarrera.
- Kritika egiteko argudiatu egiten du.
- Argudioak egitura sistematiko baten baitan egin behar dira.
- Horrek jakinduria guztien jakinduria bateratzailea ematen digu.