Fotosintesia: Fase Argia eta Iluna
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,66 KB
Elektroien Garraio Ziklikoa
Fase argiaren ordezko bidea da; bertan, argiak I. fotosistemako elektroia aktibatzen du, baina NADP+-ra joan beharrean, PS I-era itzultzen da. Ibilbidean, cit b6f konplexura lagatzen da, protoiak estromatik eremu intratilakoidera garraiatzen dituen konplexura. Translokazio horrek ATP molekulen sintesia ahalbidetzen du. Garraio ziklikoa ATP sintesirako bide bat da, eta kloroplastoetan NADP+ gutxi dagoenean erabiltzen da. Egoera horretan, PS I-ak elektroiak lagatzen dizkio cit b6f deritzonari, horrek ez baitauka NADP+ molekula oxidaturik. Baina bakterio fotosintetiko anoxigenikoen ohiko bidea ere bada. Bere ezaugarriak hauek dira:
- I. fotosistemak soilik hartzen du parte.
- Ez dago NADP+-aren erredukziorik, elektroiak irten eta itzuli egiten baitira PS I-era.
- Ez dago uraren fotolisirik eta oxigeno-askapenik ez dago.
- ATParen sintesia dago, cit b6f konplexuak H+ translokatzearen eraginez.
Fase Iluna
Molekula bakunen sintesia egiten da, molekula ez-organikoen erredukzioaren bidez, fase argian sintetizaturiko NADPH eta ATP molekulak erabiltzen dira. Kloroplastoko estroman egiten da eta argia egonda edo egon barik egin daiteke. Erabilitako substratu nagusia CO2 da, monosakarido bakunetara erreduzitzen da. Hala ere, landareek beste zenbait substraturen erredukzioa ere egin dezakete.
CO2-aren Erredukzioa Calvinen Zikloaren Bitartez
CO2 glizeraldehido-3-fosfatora erreduzitzen da, horretarako erreakzioetan, erribulosa 1,5-difosfatoak hartzen du parte, halako erreakzioek NADPH-ak emandako hidrogenoak eta ATP-aren energia behar dituzte, fase argitik lortzen dituztenak. Zikloko bira bakoitzean CO2 molekula bakarra erreduzitzen da; G3P lortzeko, hiru bira behar dira, hau da, CO2-ko hiru molekula erreduzitu behar dira, NADPH-ko beste sei molekularekin eta ATP-aren bederatzi molekula behar dira gainera; 3 erribulosa 1,5-difosfato ere parte hartzen dute, eta horiek suspertu egiten dira bira bakoitzeko (3CO2 + 6NADPH + 6H+ + 9ATP => G3P + 6NADP+ + 9ADP + 9Pi). Glukosa bat sintetizatzeko, bi G3P eratu behar dira, hau da, sei bira.
Fotosintesian Eragina duten Faktoreak
Fotosintesiaren errendimendua CO2-aren edo askaturiko O2-aren arabera neur daiteke, honako eraginpean egon daiteke:
CO2-aren Metaketa Inguruan
Inguruan zenbat eta CO2 kantitate handiago egon, hainbat eta azkarragoa da fotosintesiaren abiadura, asimilazio-puntu maximora heldu arte.