Lehen Mundu Gerra: Ezaugarriak eta Ondorioak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,32 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentu honek Lehen Mundu Gerra azaltzen du. Aipatzen ditu indar aurkariak, Alemaniaren planaren porrota eta mugimendu gerra (1914), lubakien gerra (1915-1916) eta 1917-1918ko amaiera. Versaillesko Itunaren ezaugarriak eta gerraren ondorio ekonomikoak eta sozialak ere azaltzen ditu, besteak beste Estatu Batuen indarra eta emakumeen bozkatzeko eskubidea.

Puntos clave

  • Gerra Inperio Zentralen (Alemania eta Austria-Hungaria) eta Entente Hirukoitzaren (Frantzia, Errusia eta Erresuma Batua) artean izan zen.
  • Alemaniaren planaren helburua mendebaldeko frontean azkar garaipena lortzea zen, baina 1914ko Marneko guduan huts egin zuen.
  • 1915-1916 urteetan fronteak egonkortu ziren eta armadak lubakietan babestu ziren. Gerra kimikoa gerraren bereizgarrietako bat izan zen.
  • 1917ko apirilaren 2an AEBetako presidenteak gerran esku hartzea iragarri zuen Kongresuan.
  • Brest-Litovskeko Bake Itunarekin, ekialdeko frontean gerra amaitutzat eman zen.
  • Versaillesko Itunak Alemaniari gerraren erantzulea leporatu zion. Alemaniak lurralde asko galdu zituen eta armada 100.000 gizonezkoetara mugatu behar izan zuen.
  • Gerraren ondorioz, Estatu Batuak lehen potentzia ekonomiko bilakatu ziren eta Europak munduko nagusitasun ekonomikoa galdu zuen.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Lehen Mundu Gerra

2.1. Indar Aurkariak

Indar aurkariak Inperio Zentralak (Alemania, Austria-Hungaria) eta Entente Hirukoitza (Frantzia, Errusia eta Erresuma Batua) izan ziren.

2.2. Gerraren Ezaugarriak

Mugimendu Gerra: Alemaniaren Planaren Porrota (1914ko abuztua-abendua)

Planaren helburua mendebaldeko frontean garaipena ahalik eta azkarren lortzea zen, gero ahalegin guztiak Errusiako frontean egiteko. Frantzian sartu ziren hasieran, baina aliatuek alemaniarrak gelditzea lortu zuten. Marneko guduan Frantziak garaipen mugatua lortu zuen, alemaniarren Schlieffen Planak huts egin zuen.

Ekialdeko frontean errusiar tropek Ekialdeko Prusia hartu zuten, eta alemaniar tropek erretiratu zituzten. Kontraerasoan, alemaniarrek Tannenbergen garaipen garrantzitsu bat lortu zuten.

Lubakien Gerra (1915-1916)

Fronteak egonkortu egin ziren, armadek posizioak hartu zituzten. Alanbre-hesiak eraiki zituzten eta lurrean egindako lubakietan babestu ziren. Turkiar Inperioa eta Bulgaria Inperio Zentralaren alde, eta Japonia, Italia, Errumania eta Grezia Aliatuen alde sartu ziren. Alanbre-hesiak zeharkatzeko tankeak erabili zituzten, eta soldaduei lubakietan erasoaldirako eskuko granadak eta su-jaurtigailuak.

Gerraren bereizgarrietako bat gerra kimikoa izan zen (gas pozoitsua). Verdungo Gudua etsaia ahalik eta gehien ahultzeko helburuarekin hasi zen, bakea sinatzera behartzeko. Hala ere, Alemaniako armadak porrot egin zuen Verdungo Guduan.

Ahitze Gerratik Amaierako Erasoaldira (1917-1918)

1917ko apirilaren 2an AEBetako presidenteak gerran esku hartzea erabaki zuela iragarri zuen Kongresuan. Errusiako armada desegiten ari zen unean. Errusian, boltxebikeak boterera iritsi ziren eta urte hartan abenduan armistizioa sinatu zuten Alemaniarekin; Brest-Litovskeko Bake Itunaz ekialdeko frontean gerra amaitutzat emanda.

Bake-itunak eta Europako Mapa Berria

3.1. Garaileek Inposatutako Bakea

Parisen sinatutako itun guztien artean Versaillesko Ituna izan zen garrantzitsuena. Alemaniako estatuak eta herritarrek diktat gisa hartu zuten, oso zorrotza zelako.

Ezaugarriak:

  • Alemaniak lurralde asko galdu zituen (Alsazia eta Lorrena, besteak beste).
  • Alemania jo zuten gerraren erantzuletzat, eta, ondorioz, gerra-ordain handiak ordaindu behar izan zituen.
  • Hamabost urtez Frantziaren esku utzi behar izan zuen.
  • Alemaniak nahitaezko soldadutza ezabatu behar izan zuen, eta bere armada 100.000 gizonezkoetara mugatu.

4.2. Ondorio Ekonomikoak

Ekoizpenerako bitartekoak (industriak, landutako lurrak) suntsituta geratu ziren, baita garraiobideak ere (trenbideak, errepideak). Gerrak kostu finantzario handiak ekarri zituen. Gobernuek gerra finantzatzeko maileguak eskatu zizkieten bankuei.

Ondorioz:

  • Europak betiko galdu zuen munduko nagusitasun ekonomikoa.
  • Amerikako Estatu Batuak lehen potentzia ekonomiko bilakatu ziren.
  • Japonian, hedapen nabarmena izan zen industrian eta merkataritzan.

4.3. Ondorio Sozialak

Gerraostean «aberats berrien» eta «txiro berrien» arteko kontrakotasuna agerian jarri zela esaten da. Emakumeek ordura arte gizonezkoenak ziren lanpostuak bete zituzten. Gerraosteko urteetan, emakumeen lorpenik handiena eta garrantzitsuena bozkatzeko eskubidea izan zen.

Preguntas frecuentes

Zein ziren gerraren indar aurkariak?

Inperio Zentralak (Alemania eta Austria-Hungaria) eta Entente Hirukoitza (Frantzia, Errusia eta Erresuma Batua) izan ziren.

Zer izan zen lubakien gerra?

1915-1916 urteetan fronteak egonkortu ziren eta armadek posizioak hartu zituzten. Alanbre-hesiak eraiki zituzten eta lubakietan babestu ziren.

Zer ekarri zuen Versaillesko Itunak Alemaniarentzat?

Alemaniak lurralde asko galdu zituen, Alsazia eta Lorrena besteak beste. Gerra-ordain handiak ordaindu behar izan zituen, nahitaezko soldadutza ezabatu behar izan zuen eta armada 100.000 gizonezkoetara mugatu behar izan zuen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein ziren Inperio Zentralak?
2. Zein urtetan gertatu zen lubakien gerra?
3. Nork iragarri zuen AEBak gerran esku hartuko zuela?
4. Zein izan zen gerraren bereizgarrietako bat?
5. Zein izan zen gerraosteko urteetan emakumeen lorpenik handiena, testuaren arabera?
6. Zer izan zen Versaillesko Itunaren ezaugarri bat?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.