Sobietar Batasuna: NEP, SESB eta Bost Urteko Planak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,18 KB

NEP eta SESBren sorrera

Politika Ekonomiko Berriaren (NEP) ideia nagusia krisiari aurre egiteko merkatu ekonomikora neurri batean itzultzea izan zen.

Ekonomia liberalizatzeko hartutako neurriak

  • Landa-eremuan, industria txikietan eta saltokietan jabetza pribatua onartu zen.

  • Diru-ekonomia berrezarri eta errublo berria sortu zen.

  • Bankuak, industria astuna eta kanpoko merkataritza estatuaren kontrolpean jarraitu zuten.

Emaitza ekonomikoak

  • Nekazaritzaren hedapenak gosetea murriztu zuen eta errazionamendua ezabatu egin zen.

  • Nekazaritzako eta industriako ekoizpenak gora egin zuen.

Ondorio sozialak

  • Nekazari talde aberats bat sortu zen: kulakak.

  • Merkatariak nahiz enpresariak aberastu egin ziren.

Sobietar Batasunaren sorrera

1922an: Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB) sortu zen.

  • Osatu zuten herrialdeak: Ukraina, Bielorrusia, Transkaukasia eta Errusia.

1924an: Konstituzioa egin zen.

Boterea: Alderdi Komunistaren esku geratu zen.

Diktadura komunista bermatzeko baliabideak: armada eta polizia politiko beldurgarria.

Iraultzaren eragina nazioartean: Kominternaren sorrera

Leninen iritzia: Gobernu boltxebikeak ezin izango zuela iraun bakartuta geratzen bazen. Horregatik, funtsezkotzat jotzen zuen proletarioen iraultzak munduan arrakasta izatea.

Bost Urteko Planak

Stalinen industria-politikaren helburuak

  • Industria astun boteretsua sortzea.

  • Independentzia ekonomikoa, teknologikoa eta militarra lortzea.

Helburu horiek lortzeko, gobernuak Bost Urteko Planak diseinatu zituen, bost urtean bete beharreko helburuak ezarriz.

Emaitza: Industria astuna eta armagintza izugarri garatu ziren, baina herritarren bizi-mailaren kontura izan zen, izan ere, kontsumorako ondasunen industria ia ez zen garatu.

Definizioak

Okhrana: Tsarraren polizia sekretua.

Mentxebikeak: Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrataren zatiketaren ondorioz sortutako taldea.

Boltxebikeak: Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrataren zatiketaren ondorioz sortutako taldea. Lenin zen haien buru.

Eseristak: Alderdi Sozialista Iraultzailea ziren. Nekazarien iraultzaren alde zeuden.

Kadeteak: Alderdi Demokrata Konstituzionalista zen, erregimen konstituzionala ezarri nahi zuten.

Kulak: Nekazari aberatsa.

Sobiet: Langileen biltzarra.

Amnistia: Delituaren legezko ahaztea da, egileen erantzukizuna bukatzen delarik.

Koljos: Lurretxe kolektiboak. Lurraren jabetza estatuarena zen. Makinak eta ekoizpena, berriz, koljosaren jabetzakoak ziren.

Purgak: Aurkari politikoak atxilotzeko eta hiltzeko kanpainak.

Soljos: Estatuaren jabetzako landetxe handia, estatuko langileek kudeatua.