Seiurteko Demokratikoa (1868-1874): iraultza eta erreforma
Clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,62 KB
Actualizado el
Resumen
Testuak Seiurteko Demokratikoaren aldia (1868-1874) azaltzen du: Isabel II.aren erorketa, kausa ekonomiko eta politikoak, 1869ko Konstituzioa eta gizonezkoen sufragio unibertsala. Era berean, Amadeo Savoiakoaren erregealdia, Lehen Errepublika eta 1874ko Errestaurazioa laburtzen ditu.
Puntos clave
- 1868ko Iraultza Gloriosa Isabel II.aren erregealdia amaitu zuen, Cádizen hasitako altxamendu militarraren ondoren.
- Ustelkeria, erregimen moderatuaren autoritarismoa eta 1860ko hamarkadaren amaierako krisi ekonomikoak iraultzaren kausa nagusiak izan ziren.
- Serranoren behin-behineko gobernuak gizonezkoen sufragio unibertsala onartu zuen.
- 1869an subiranotasun nazionala, eskubide indibidualak eta botereen banaketa aitortzen zituen Konstituzio demokratikoa onartu zen.
- Amadeo Savoiakoaren erregealdia porrotean amaitu zen, eta 1873an Lehen Errepublika aldarrikatu zen.
- 1874an Alfontso XII.arekin monarkia berrezarri zen, Errestaurazio garaiari hasiera emanez.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Seiurteko Demokratikoa (1868-1874)
Seiurteko Demokratikoa (1868-1874): KLa Gloriosa izeneko 1868ko iraultzak Isabel II.aren erregealdia amaitu zuen eta Espainian liberalismo demokratikoaren hastapena markatu zuen. Kausa nagusietako bat Isabel II.aren erregealdiak sortutako ezinegona izan zen, ustelkeria eta kontrol falta handiak tarteko. Erregimen moderatuaren autoritarismoak herritarren eskubideak mugatu zituen, zentsura eta manipulazio politikoa erabiliz, eta honek desadostasun sakona sortu zuen gizartean. Beste alde batetik, 1860ko hamarkadaren amaierako krisi ekonomikoak ondorio larriak izan zituen nekazaritza eta industria sektoreetan, eta burdinbideak ere gainbehera egin zuen. Honen ondorioz, langabezia, gosea eta miseria orokortuta, klase baxuak eta langileak egoera prekarioan geratu ziren.
Gainera, liberalismo aurrerakoia eta errepublikar mugimenduak gero eta indartsuagoak ziren eta askatasun eta demokraziaren aldeko borroka aldarrikatzen zuten. Hauekin batera, kantonalismoak eta nazionalismoak Espainiako zentralismoaren aurka egin zuten, Euskal Herrian eta Katalunian autonomia aldarrikatuz. Honek guztiak iraultza demokratikoa piztu zuen, eta, 1868an, Juan Prim, Serrano eta Topete jeneralek zuzendutako altxamendu militarra hasi zen Cádizko portuan. Guduek arrakasta izan zuten, eta Alcoleako Zubian Isabel II.aren aldekoak garaituta, erreginak Frantziara ihes egin behar izan zuen, sistema politiko berri baterako bidea irekitzen. OSeiurteko Demokratikoak aldaketa sakonak ekarri zituen Espainiako sistema politiko eta sozialean, baina ezegonkortasuna nagusi izan zen aldi honetan. Isabel II. erregina erbesteratu ondoren, behin-behineko gobernua eratu zen Serranoren gidaritzapean. Gobernu honek hainbat erreforma demokratiko sustatu zituen, eta lehen aldiz gizonezkoen sufragio unibertsala onartu zen. 1869an, subiranotasun nazionala, eskubide indibidualak eta botereen banaketa aitortzen zituen Konstituzio demokratikoa onartu zuten. Hala ere, sistema berriaren finkatzea ez zen erraza izan, alderdi politikoen arteko zatiketa sakona eta gizartearen ezinegona zirela eta.
Kasu honetan, Amadeo Savoiakoa erregetza demokratikoaren saiakeran izendatu zuten errege, baina bere agintaldia porrotean amaitu zen Espainian oinarri sendo falta eta barne gatazken ondorioz. Ondoren, Espainiako Lehen Errepublika aldarrikatu zen 1873an, baina honek ere ez zuen luzaro iraun, gatazka politiko eta sozialak tarteko. Azkenik, Alfontso XII.arekin monarkia berrezarri zen 1874an, Errestaurazio garaiari hasiera emanez, eta horrela amaitu zen Espainiako iraultza demokratikoaren aldi laburra.
Preguntas frecuentes
Zer izan zen 1868ko Iraultza Gloriosa?
Isabel II.aren erregealdia amaitu zuen altxamendu militarra izan zen, 1868an Cádizko portuan Juan Prim, Serrano eta Topete jeneralek zuzendua. Alcoleako Zubian erregezaleak garaitu zituzten, eta erregina Frantziara ihes egin behar izan zuen.
Zer erreforma egin zituen Serranoren gobernu behin-behinekoak?
Hainbat erreforma demokratiko sustatu zituen, eta lehen aldiz gizonezkoen sufragio unibertsala onartu zen. Ondoren, 1869an Konstituzio demokratikoa onartu zuten.
Zergatik porrotean amaitu zen Amadeo Savoiakoaren erregealdia?
Testuaren arabera, Espainian oinarri sendo falta eta barne gatazkak zirela eta. Errege izendatu zuten erregetza demokratikoaren saiakeran, baina bere agintaldia ez zen luzea izan.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.