Hirugarren Karlistaldia eta Foruak: Euskal Historiaren Gakoak

Clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,6 KB
Actualizado el

Resumen

Testuak Hirugarren Karlistaldia (1872-1876) eta haren ondorioak azaltzen ditu, batez ere foruen ezabatzea eta 1878ko Kontzertu Ekonomikoa. Gainera, XIX. mendeko euskal lurraldearen antolaketa politikoa eta foruen esanahia laburbiltzen ditu. Ikasleak gatazkaren kausak, emaitzak eta foru-sistemaren ezaugarriak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Karlos VII.ak 1868ko iraultzaren ondoren tronua eskatu zuen, eta hirugarren Karlistaldia 1872an hasi zen.
  • Karlisten leloa "Jainkoa, Aberria, Foruak eta Erregea" zen, eta Lizarran gorte bat ezarri zuten.
  • Bilbo hartzeko helburua huts egin zuten, eta 1874an Alfontso XII.a iritsi zenean karlisten laguntza murriztu zen.
  • 1876ko porrotaren ondoren, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba foruak galdu zituzten, soldadutza eta zerga zentralizatua ezarriz.
  • 1878an Kontzertu Ekonomikoa adostu zen, probintziek tokiko zergak bildu eta "kupo" bat ordainduz Estatuari.
  • XIX. mendearen hasieran euskal lurraldea lau gune politikotan antolatuta zegoen: Nafarroa, Gipuzkoa eta Araba, Bizkaia eta Nafarroako erresuma (testuak hiru gune zerrendatzen ditu).

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Hirugarren Karlistaldia (1872-1876)

Hirugarren Karlistaldia Karlos VII.ak 1868ko iraultzaren ondorengo ezegonkortasunaren erdian tronua eskatu zuenean sortu zen. Gatazka honek babes handia izan zuen Euskal probintzietan eta Nafarroan, non karlistek "Jainkoa, Aberria, Foruak eta Erregea" leloa lortu zuten eta herriaren eta militarren babesa lortu zuten. 40.000 soldaduko armada osatu zuten, Lizarran ezarri zuten gortea eta egiturak ezarri zituzten, moneta propio bat bezala.

Euskal lurraldearen zati handi bat kontrolatu bazuten ere, porrot egin zuten Bilbo hartzeko helburuan. 1874an Alfontso XII.a iritsi zenean, karlisten laguntza murriztu egin zen, batez ere burgesiaren artean, liberalismora jo baitzuen.

1876ko karlisten porrotaren ondoren, Espainiako gorteek foruak ezabatu zituzten Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, soldadutza eta zerga-sistema zentralizatua ezarriz. Gatazka fiskala konpontzeko, 1878an, Canovasen gobernuak eta euskal diputazioek Kontzertu Ekonomikoa adostu zuten: probintziek tokiko zergak bilduko zituzten eta urtero "kupo" bat emango zioten Estatuari. Gerra Zibilean Gipuzkoan eta Bizkaian Kontzertua bertan behera geratu bazen ere, 1980an berriz ezarri zen.

Foruen Esanahia

XIX. mendearen hasieran euskal lurraldea lau gune politiko nagusitan antolatuta zegoen:

  • Nafarroako erresuma
  • Gipuzkoa eta Arabako probintziak
  • Bizkaiko jaurerria

Gune bakoitzak bere legeak eta erakundeak zituen, foru izenekoak, euskal gizartearen antolaketa eta eskubideak bermatzeko sortuak. Gaztelako erregeak euskal foruak mantentzeko konpromisoa hartu zuen, euskaldunek koroarekiko leialtasuna erakusten zuten bitartean; horrela, foruek itun izaera hartu zuten.

Udalek autonomia handia zuten eta batzarrak itxita edo irekita egon zitezkeen, herritar guztien parte-hartzea ahalbidetuz edo gutxiengo baten esku utziz. Foruen aurkako legeak baliogabetzeko, “foru baimena” erabiltzen zen. Gaztelako erregeen diru-eskariei buruz, Batzar Nagusiek azken hitza zuten, eta itsasotik iristen ziren merkantzien gaineko zergarik ez zen ordaintzen, euskal lurraldean produktu guztiak inportatzeko eskubidea baitzuten.

Euskaldunek ez zuten soldadutza betebeharrik, nahiz eta frantsesen erasoetatik defendatzeko beharra izan. Beste ezaugarri berezi bat zen kaparetasun unibertsala: euskaldunek nobleen eskubideak eta odol garbia aitortuta zituzten. Nahiz eta garapen ekonomikoa izan, nekazaritzan pobrezia nagusi zen, eta aro modernoan zehar Euskal Herriak emigrazio handia izan zuen.

Preguntas frecuentes

Zergatik hasi zen Hirugarren Karlistaldia?

Karlos VII.ak 1868ko iraultzaren ondorengo ezegonkortasunaren erdian tronua eskatu zuenean sortu zen gatazka. Euskal probintzietan eta Nafarroan babes handia izan zuen.

Zer ondorio izan zituen 1876ko karlisten porrotak foruetan?

Espainiako gorteek Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako foruak ezabatu zituzten, soldadutza eta zerga-sistema zentralizatua ezarriz.

Zer da Kontzertu Ekonomikoa?

1878an Canovasen gobernuak eta euskal diputazioek adostutako ituna da. Probintziek tokiko zergak bilduko zituzten eta urtero "kupo" bat ordainduko zioten Estatuari.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein leloa zuten karlistek?
2. Zein gobernuk eta zeinekin adostu zuen Kontzertu Ekonomikoa 1878an?
3. Zer gertatu zen karlisten porrotaren ondoren?
4. Zergatik murriztu zen karlisten laguntza 1874an?
5. Zer zen foru baimena?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.