Kolonialismoa XIX. Mendean: Arrazoiak, Motak eta Ondorioak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,21 KB

Testu hau 1882 eta 1885. urteen artean idatzitako testu politiko, publiko eta historikoa da. Frantziako III. Errepublikaren garaian kokatuta dago testua. Garai hartan, Parlamentuan, 1875eko konstituzioa zegoen indarrean. Industrializazio garaia zen, eta kapitalismoak eraginda, kritikak egon ziren. Batzuentzat, politika koloniala egoera hura konpontzeko modu bat izan zen; beste batzuk, ordea, kontra azaldu ziren.

Kolonialismoaren Arrazoiak

Testu honek azaltzen duen politika (koloniala) hazkunde demografikoa zuten lekuetan gertatu zen, eta produktu gehiegi zeudenetan. Honela, merkatu berri bat irekiko zen, testuaren arabera. Baita ere, gizon zibilizatuaren presentzia behar zela dio kolonietan, bertakoak arraza gutxiagotu bat edo garatu gabeko bat baziren.

Testuak dioenez, hainbat faktorek eragin zuten kolonizazioa. Haietako bat demografiaren hazkundea izan zen. Demografiak Europan hirukoiztu egin zen, eta, horrela, konponbidea kolonietara jendea bidaltzea izan zen.

Bestalde, ekonomikoki, Industria Iraultzarekin gehiago ekoizten zen eta lehengaien behar handia zegoen. Hauek ekartzeko, koloniak behar ziren merkatu esklusibo moduan, arriskurik gabe inbertitzeko. Baita ere, arrazoi politikoak egon ziren.

Gainera, aurrerapen zientifiko eta tekniko handiak egin ziren. Elkarte geografikoen espedizioetan, mineral eta animalien sailkapenak egin zituzten, baita garraiobideen hobekuntza eta arma berriak ere.

Kolonizazioak motibazio sozialak ere izan zituen: talde ekonomiko eta militar berekoiak, alderdi politikoak… Goi mailako klaseentzat, lurralde hauek exotismoarekin eta abenturarekin lotuta zeuden.

Kolonia bat Sortzeko Urratsak

Hauek guztiak izan ziren kolonia bat sortzeko arrazoiak, baina urrats batzuk jarraitu behar ziren kolonia bat sortzeko:

  1. Lehenik eta behin, okupazio militarra izan behar zen. Herrialde industrializatuek indar militarra handiagotu zuten, eta, horrela, errazago eskuratzen zituzten lurraldeekiko eskubideak.
  2. Antolaketa gutun konpainiei uzten zitzaien administrazioaren esku. Merkataritzako enpresak izaten ziren gutun hau jasotzen zutenak. Baina konpainia haiek beren izen ona galdu zuten.

Kolonietan, herrialdean baino gutxiago inbertitzea zen helburua, eta irabazi berak edo handiagoak lortzea.

Kolonia Motak

Mota askotako koloniak zeuden:

  • Merkataritza koloniak: esportazioak eta lehengaien trukeak egiteko erabiltzen ziren. Ondo komunikatuak eta kostaldekoak ziren.
  • Agindupeko eremuak: britainiarrek zituzten; Britainia Handiko jendea bertan bizi zen.
  • Populazio koloniak: agindupekoen funtzio bera zuten, baina autogobernurik gabe.
  • Protektoratuak: indijenez osatuta zeuden, baina metropoliko gobernadore baten mendean.
  • Ustiapen kolonietan: indigenak ziren nagusi, autonomiarik gabe eta gobernadoreak administratuta.
  • Azkenik, eragin eremuak: hauek eskualde jakin batzuetan merkataritza kontuetarako esklusibotasuna izateko balio zuten.

Kolonialismoaren Ondorioak

1870ean, kolonietako lehiak gora jo zuen. Norgehiagoka handia sortu zen. Lehia horien eraginez, gatazka handiak sortuko ziren, diplomazia bidez konpondu ezin zirenak.

Ondorioz, bai metropoliek bai koloniek jasan zituzten ondorioak. Metropoliek, gehienbat, ondorio onak izan zituzten: ongizatea areagotu zen, protekzionismoa sustatu zen, bizi mailak hobera egin zuen, egonkortasun politikoa etorri zen eta produktu berriak iritsi ziren merkatuetara.

Kolonietan, berriz, gaur egun ere nabari diren ondorio txarrak pairatu ziren. Herrialde horietan muga berriak sortu zituzten: historia bera zuten asko bananduta geratu ziren, eta gatazkak izan zituztenak, elkartuta. Horrela, 1914rako, Lehen Mundu Gerrako munduko mapa berri bat sortu zen.

Hilkortasun tasa jaitsi zen medikuntzaren aurrerapenei esker, eta biztanleriak gora egin zuen. Desoreka horrekin, goseteak sortu ziren. Eraikitako azpiegiturek paisaia eraldatu zuten. Gizarte egitura berri bat sortu zen, eta berdintasun eza areagotu zen. Mendebaldeko kultura gailendu zen, eta hainbat alderdi politiko berri sortu ziren.