Kolonialismoa XIX. Mendean: Hedapena eta Ondorioak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,53 KB
Afrikaren banaketa
Gatazkak saihesteko, Bismarckek deituta, Berlineko Konferentzian (1884-1885) bildu ziren, eta bertan Afrikaren banaketa erabaki zuten. Konferentziak ezarritakoaren arabera, kostaldeko zati bat izateak barrualdea ere okupatzeko eskubidea ematen zuen. Ituna sinatu eta hurrengo urteetan, azkartu egin zen kontinentearen okupazioa.
Asian eta Ozeanian hedatzea
Asian ondo antolatutako estatuak zeuden. Hori dela eta, ohikoagoak izan ziren kontzesioen sistema eta eragin-eremuen banaketa. Hala ere, lurralde batzuk Erresuma Batuaren, Frantziaren eta Herbehereen esku geratu ziren. Beste potentzia batzuk ere hedatze kolonialean murgildu ziren. Errusiak Siberia gehitu eta Indiarantz eta Txinaratz hedatu zen; Estatu Batuek Espainia Filipinetatik eta Puerto Ricotik kanporatu, Kuba kontrolatu eta Panamako kanalaren inguruko lurraldeak eta Ozeano Bareko artxipelago batzuk okupatu zituen; eta Japonia Korea eta Mantxuria okupatzen hasi zen, eta bertan Txinarekin eta Errusiarekin egin zuen talka.
Kolonialismoaren ondorioak
Inpaktua gizarte indigenetan
Arlo politikoan
Tokiko gobernuak suntsitu edo atzerriko kontrolaren menpe geratu ziren. Horrez gain, kolonizatzaileek mugak nahieran ezarri zituztenez, gatazka etnikoak piztu ziren, lurralde berean aurkako herriak elkartu edo banatu zirelako.
Arlo demografikoan
Heriotza-tasak behera egin zuen medikuntzan eta higienean egindako aurrerapenei esker. Hala ere, inguru batzuetan biztanle indigenak behera egin zuen.
Arlo ekonomikoan
Potentzia kolonizatzaileek indigenak lan egitera behartu zituzten, haien etekinak lortzeko; lurrak kendu zizkieten; tradiziozko laborantzen ordez esportaziorako laborantzak ezarri zituzten; beste era bateko merkataritza ezarri zuten, lehengaien esportazioa eta manufakturen erosketa oinarri hartuta; industrializazioa saihestu zuten; eta portuak, trenbideak eta azpiegiturak sortu zituzten, haien interesen arabera.
Gizarte arloan
Kontraste gogorra zegoen gutxiengo atzerritarraren eta herritar indigenen artean.
Kulturaren arloan
Hizkuntza, sinesmen eta kultura indigenak baztertu eta atzerrikoak ezarri ziren, eta desagertu edo krisian sartu ziren.
Metropolientzako ondorioak
Herri kolonizatzaileentzat, kolonialismoak nagusitasuna, aginte politikoa, aberastasuna, industrializaziorako estimulua eta beste zibilizazio batzuk ezagutzea ekarri zuen. Nazioarteko gatazka politiko eta ekonomikoak areagotu ziren eta Lehen Mundu Gerra piztearen arrazoietako bat izan zen.