XVIII. mendeko iraultzen hiztegia: kolonietatik errepublikara
Clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,61 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentu honek XVIII. mendeko iraultza burgesen garaiko hitz eta kontzeptu nagusiak biltzen ditu, hala nola kolonizazioa, monopolioa, Tearen Matxinada, Iraultza Burgesa eta Giza Eskubideen Adierazpenak. Irakasleak arazorik gabe ulertzeko definizioak eta data garrantzitsuak ikasiko dituzu.
Puntos clave
- Iraultza Burgesa XVIII. mendean Europan eta Ameriketan burgesek sustatutako mugimendu politiko, ekonomiko eta sozial bat izan zen.
- Tearen Matxinada 1773an Bostonen gertatu zen; kolonoek Britainia Handiaren zerga igoeren aurka te kargamentuak itsasora bota zituzten.
- Virginiako Giza Eskubideen Adierazpena 1776an onartu zen, eta gizaki guztien berdintasuna aldarrikatu zuen.
- Versailleseko Ituna 1783an sinatu zen Britainia Handiaren eta Estatu Batuen artean, independentzia eta bakea ezartzeko.
- Jeu de Paume-n, 1789an, Hirugarren Estatuko kideek Nazio Biltzarra autoizendatu zuten.
- Gizakiaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpena 1789ko abuztuaren 26an onartu zen Frantzian.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
XVIII. Mendeko Iraultzen Hiztegia
- Kolon
- Jatorrizko lurraldetik at joatea, lurra landu eta eratu asentamendu berri bat sortzea.
- Monopolio
- Merkatuko ondasun edo zerbitzu bat enpresa bakar batek kontrolatzea.
- Matxinada
- Gizartearen atsekabe egoera baten ondorioz sortutako errebolta.
- Tearen Matxinada
- 1773. urtean, Bostonen, kolono talde batek hiru te kargamentu itsasora bota zituzten, Britainia Handiaren zerga igoeren ondorioz sortutako suminduragatik.
- Metropoli
- Hiri nagusia, kanpoan bere menpe dituen lurraldeekiko.
- Iraultza Burgesa
- XVIII. mendean Europa eta Ameriketan burgesek sortutako mugimendu politiko, ekonomiko eta soziala, garaiko gizartea guztiz aldatu zuena eta eredu soziopolitiko eta ekonomiko berria sortu zuena.
- Giza Eskubideen Adierazpena (Virginia)
- 1776. urtean, Virginiako kolonian, gizaki guztien berdintasuna aldarrikatzen zuen eta, horregatik, independentzia eskubidea eskuratzeko dokumentua zen.
- Independentzia
- Lurralde bat beste lurralde batetik desanexionatzea (desbinkulatzea).
- Versailleseko Ituna / Pariseko Ituna
- 1783. urtean Britainia Handiaren eta jaio berria zen Estatu Batuen artean sinatutako independentzia eta bake hitzarmena.
- Errepublika
- Erregerik ez duen sistema politikoa.
- Kexa Koadernoa
- 1788. urte inguruan Estatuaren finantza-egoera hobetzeko estamentu proposamen politikoak idazten zituzten koadernoak ziren.
- Handikien Biltzarra
- Hiru estamentu orokorren asanblea.
- Jeu de Paume
- 1789an, Versailles jauregiaren ondoko frontoian, Estatu Orokorretako, batez ere, Hirugarren Estatuko kideak bildu eta Nazio Biltzarra autoizendatu ziren tokia.
- Abolitu
- Lege bat kendu edo deusestatzea.
- Asanblea / Asanblada
- Biltzarra.
- Beldur Handia
- 1792ko abuztuaren 10ean aldarrikaturiko iraultzaren ondoren, honen kontra aritu zitekeen edonoren aurka egindako atxiloketak, epaiketak edo/eta exekuzioen garaia.
- Gizakiaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpena
- Frantzian, 1789ko abuztuaren 26an onartu zen eta zenbait eskubide indibidual eta kolektibo definitzen zituen idatzia.
- Betoa
- Lege edo akordio baten onarpena indargabe uzteko eskubidea.
Preguntas frecuentes
Zer da Tearen Matxinada?
1773an Bostonen kolono talde batek Britainia Handiaren zerga igoeren aurka hiru te kargamentu itsasora bota zituen protesta gisa. Gizartearen atsekabe egoera baten ondorioz sortutako errebolta izan zen.
Zer da Jeu de Paume?
1789an Versailles jauregiaren ondoko frontoia zen, non Estatu Orokorretako kideak bildu eta Nazio Biltzarra autoizendatu zuten. Batez ere Hirugarren Estatuko kideak izan ziren.
Zer da Kexa Koadernoa?
1788 inguruan Estatuaren finantza-egoera hobetzeko estamentuek idatzitako proposamen politikoak ziren. Koaderno horiek Estatu Orokorretara eraman ziren.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.