Gerra Karlistak: Jatorria, Garapena eta Ondorioak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,66 KB
I. Sarrera: Gerra Karlisten Jatorria
Tronuaren oinordetzarengatik gertatzen dira gerra hauek. Fernando VII.ak alaba bat du, baina Lege Salikoak dioenez, emakume batek ezin du koroa oinordetzan jaso. Baina Fernando VII.ak lege hori aldatu eta Isabel koroa lortzea lortu zuen. Karlosi, ordea, ez zitzaion hori gustatu, berak jasoko baitzuen koroa lege hori aldatu ez balitz.
Bi bando sortu ziren:
- Karlistak: Absolutismo monarkikoaren alde zeuden. Karlosen koroa aldarrikatzen zuten. Jainkoa eta foruak babestu zituzten.
- Liberalak edo Isabeldarrak: Liberalak ziren. Konstituzionalismoa, monarkia parlamentarioa, estatuko lege bakarra eta Eliza Katolikoak bideratu gabeko gizarte zibila defendatzen zituzten.
II. Lehen Gerra Karlista (1833-1840)
Hiru etapa daude:
1. Lehen Etapa: Gerrilla Taktikak
Karlistek gerrilla taktikak erabili zituzten. Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa kontrolpean zituzten, baina hiriburuak ez. Gerra Katalunia, Errioxa, Gaztela eta Valentziara zabaldu zen. Baina gerra ekintza gehienak Hego Euskal Herrian izan ziren. Europako potentziek laguntzea nahi bazuten, hiriburu bat lortu behar zuten. Bilbo setiatzea pentsatu zuten, baina Zumalakarregik ezetz esan zuen, artilleria gutxi baitzuten. Geroago, kanoikada batez hil zuten.
2. Bigarren Etapa: Liberalen Nagusitasuna
Karlisten espedizioa amaitzean, liberalek egoera menderatzea lortu zuten.
3. Hirugarren Etapa: Bergarako Hitzarmena
Karlistak erdi etsiak zeuden. Absolutistek eta foruen defendatzaileek gerra luzatu nahi zuten, baina besteek negoziatzearen beharra zuten, bakezko irtenbidea eman nahi zioten. Horrela, Bergarako Hitzarmena sinatu zuten. Isabel II.a erregina izaten jarraitu zuen, f ten eta soldadu karlisten karguak mantendu ziren.
III. Gatazka Piztea (Bigarren Gerra Karlista)
Zenbait gerrila sortu ziren eta eraso zehatzak burutzen zituzten. Ramon Cabrerak altxamenduak antolatzen hasi zen muga zeharkatu eta gero. Ez zegoen oso ondo antolatuta, eta Ebrotik gora gerrila bat besterik ez zen. Karlisten indarra gero eta ahulagoa zen.
IV. Hirugarren Gerra Karlista (1872-1876)
Isabelen erregealdia amaitzean, karlistak indarberritu egin ziren. Hirugarren Gerra Karlista 1872an sortu zen, Karlosek koroa eskuratzeko zuen eskubidea aldarrikatzen duenean. Hasieran galtzen hasi ziren karlistak eta Zornotzako Eten Sua sinatu zuten. Karlistek 1873an gerrari ekin zioten eta gerrilla teknikekin trenbideak eta telegrafoak saboteatzen zituzten. Hurrengo hilabeteetan karlistek errepublikarrak menderatu zituzten. Borroka militarrak 1876ra arte iraun zuten.