XVIII. eta XIX. mendeetako nekazaritza eta industria iraultzak: eraldaketa ekonomiko eta sozialak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,58 KB
XVIII. mendeko nekazaritza hedapena
XVIII. mendean, nekazariek elikagai gehiago ekoizteko beharra zuten, eta horrek aldaketa ekonomikoak eragin zituen lehen sektorean. Hainbat hobekuntza eman ziren:
- Nekazaritza teknikak hobetu ziren: makina berriak eta ongarriak erabiltzen hasi ziren.
- Abeltzaintza hobetu zen: hortik aurrera, okela ez zen aberatsentzako bakarrik izan.
- Nekazaritza egiturak aldatu ziren: herri lurrak pribatizatu zituzten.
Ondorioak:
- Ekoizpenak gora egin zuen.
- Teknologia eta makina berriak erabiltzean, eskulan soberakinak sortu ziren, eta nekazari askok hirietara emigratu behar izan zuten.
Pentsamolde berria
Gizartean eta ekonomian, liberalismo ekonomikoaren ideologia hedatu zen. Ekonomia hazkundea ekimen pribatuak eragiten zuela zioen liberalismoak. Horren ondorioz, jendeak joera handiagoa zuen inbertitzeko, berrikuntzak egiteko eta etekinak bilatzeko.
Funtsezko ideiak
- Protagonistak: Industrializazioa Britainia Handian hasi zen eta Europara hedatu zen.
- Faktoreak: Burdina eta ikatz meategi asko zeudenez, industrializazioa hasi zen.
- Gakoak: Ikatza zen energia iturri nagusia.
- Ondorioak: Produktibitateak gora egin zuen eta produktuen prezioa jaitsi egin zen.
Garraioen iraultza
Industriak sekulako abiaduran egin zuen gora, baina garraioa oso motela zenez (belaontziak, diligentziak…), XIX. mendean trena eta lurrun itsasontzia asmatu ziren.
Industria eta potentzia berriak
1870etik aurrera, energia iturri berriak erabiltzen hasi ziren: elektrizitatea eta petrolioa. Elektrizitatea ekoizteko eta zabaltzeko, elektrizitate industriak sortu ziren.
Goi klaseak
Pertsonak beren ekonomia egoeraren arabera bereizten ziren taldeetan. Burgesia zen klase nagusia, eta aristokratek pribilegio gehienak galdu zituzten. Lege berdintasuna zegoen, baina, hala ere, aldea nabaritzen zen klaseen artean. Emakumeak aitaren ala senarraren menpe zeuden.
Erdi eta behe klaseak
Langileek fabriketan egiten zuten lan soldata baten truke (proletariotza). Soldata kaskarrak zituzten (emakumeek eta umeek, batez ere), eta lanaldi oso luzeak (12 ordukoak).
Langile mugimenduak
Soldatapeko langileek beren lan eta politika egoera hobetzeko eginiko ekintza kolektiboen multzoari esaten zaio langile mugimendua. 1824an sortu zen.
Ideologiak
- Marxismoa
- Anarkismoa