Langile mugimendua eta gizarte gatazkak Euskal Herrian (1880-1930)
Clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,79 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak Euskal Herriko langile mugimenduaren garapena aztertzen du 1880tik 1930era bitartean, batez ere Bizkaian. Sozialismoaren nagusitasuna, 1890eko greba handia, Prietismoaren moderazioa eta Gipuzkoako, anarkismoaren eta CNTren bilakaera azaltzen ditu. Ikasleak etapa nagusiak eta gatazka garrantzitsuenak ulertuko ditu.
Puntos clave
- Langile mugimenduak sozialismoaren monopolioa izan zuen Bizkaian 1880tik 1920-30eko hamarkada arte.
- 1890eko maiatzeko greba orokorra Bizkaiko langile mugimenduaren sorreran erabakigarria izan zen, eta Loma Ituna ekarri zuen.
- Loma Itunak 10 orduko lanaldia lortu zuen eta barrakoietan bizitzeko eta enpresetako kantinetan erosteko derrigortasuna kendu zuen.
- 1920tik aurrera Indalecio Prietoren eskutik Prietismoa nagusitu zen, moderantismo eta pragmatismo politikoaren alde.
- 1921ean PSOE zatitu eta Espainiako Alderdi Komunista (PCE) sortu zen.
- Gipuzkoan sozialismoaren gune nagusia Eibar izan zen, antiklerikalismoarekin eta euskal jatorriko langile oinarriarekin.
- Anarkismoak Euskal Herrian indar txikia izan zuen, 1919an Solidaridad Obrera astekaria hasi zen argitaratzen eta Primo de Riveraren diktaduran CNT legez kanpo geratu zen.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
LANGILE MUGIMENDUA ETA GIZARTE GATAZKAK
Kapitalismoak sortutako desoreka handien aurrean, egitura sozioekonomikoa eraldatzeko, meatzari eta langileen lan eta bizi baldintzak hobetzeko eta etorkinez osatutako gizarte berri bat osatzeko helburuak lortzera zuzendutako langileen antolakuntza prozesua gertatu zen. Horri langile mugimendua deitzen diogu.
SOZIALISMOAREN NAGUSITASUNA
Langile mugimenduaren korronte nagusietako bat izan zen. Bere ezaugarri nagusia sozialismoarekiko lotura izan zen, sozialistek izan baitzuten langileen ekintza politiko eta sindikalen monopolioa 1880tik aurrera, 1920-30eko hamarkada arte.
Zabalkundearen arrazoiak
Joera hau azaltzeko arrazoi desberdinak eman dira:
- Bizkaiko enpresa egiturak berak (enpresa handiak) lagundu zion sozialismoa zabaltzen. Ekoizpen unitateen handitasunak, ehundaka langile biltzen zituztenez, antolamendu eredu sendoak osatu beharra zekarren. Horrelakoak eskaintzen zituzten sozialistek.
- Mugimendu sozialistaren oinarri soziala etorkinek osatzen zuten ia osorik. Hauentzat, euskal gizartean integratzeko bidea izan zen sozialismoa.
- Lider sozialisten ekimena nabarmentzekoa izan zen, batez ere Facundo Perezaguak egindako lana. 1879an Pablo Iglesiasekin batera PSOE alderdia sortu zuen. 1886an iritsi zen Bizkaira sozialismoaren doktrina eta ekintza moduak zabaltzeko.
Horrela, bi antolamendu mota sortu ziren sozialismoan:
- UGTren baitako talde sindikalak.
- PSOEri lotutako Elkarte Sozialistak.
SOZIALISMOAREN ETAPAK
1. Aldi Militantea (Perezagua)
1890eko Greba eta Finkapena
1890ean Estatuan sufragio unibertsala ezarri zen. Gainera, II. Internazionalak esandakoari jarraituz, munduan lehenengo Maiatzaren 1a ospatu zen urtea izan zen. Horrela, Bizkaian lehen lan gatazka modernoa gertatu zen: meatzarien greba (Greba Handia).
1890eko maiatzeko greba orokorra erabakigarria izan zen Bizkaiko langile mugimenduaren sorreran, eta haren arrakastak sendotu zituen lider sozialisten ospea. Aldi militante honek 1914. urtera arte iraun zuen, eta honen ezaugarri nagusiak erradikalismoa eta ugazaben eta langileen arteko harreman gogorrak ziren.
Greba lehertarazi zuena Orconera lantegiko 5 langile kanporatuak izatea izan zen. Dena den, beste arrazoi batzuk ere bazeuden:
- Eros ahalmenaren jaitsiera.
- Lanaldi luzeak.
- Barrakoietan bizitzeko eta enpresetako kantinetan derrigorrez erosteko beharra.
Elkartasunez, fabriketara zabaldu zen greba eta gobernuak gerra egoera deklaratu zuen Bizkaian. Arazoari irtenbidea emateko, Loma jeneralaren jokabidea ezinbestekoa izan zen. Hark, “Loma Ituna” ezarri zuen, grebaren amaiera ekarri zuena. Grebalariek garaipena lortu zuten:
- 10 orduko lanaldia.
- Barrakoietan bizitzeko eta enpresetako kantinetan erosteko derrigortasuna kendu zen.
Hala ere, leku batzuetan ez zen ituna errespetatu eta hurrengo urteetan beste hainbat gatazka izan ziren. Grebaren arrakastak aukera eman zien sozialistei Bizkaian finkatu eta erritmo berria emateko. Adibidez: Elkarte sozialista berria eratu zen, 1893an “La Lucha de Clases” astekaria agertu zen.
PRIETISMOA: Moderaziorako Aldaketa
1920tik aurrera, euskal sozialismoaren joera politikoa eta estrategia aldatu egin ziren. Perezaguaren erradikalismoaren ordez, alderdiak moderantismo eta pragmatismo politikora jo zuen, Indalecio Prietoren eskutik. Era honetan, Prietismo izeneko korronte ideologikoa nagusitu zen.
Korronte honetan, hasierako ezaugarriak (gizartea iraultzaz aldatzea, mobilizazioa, presioa...) leundu zituen. Sozialismora iristeko estrategia berriaren oinarriak demokrazia eta parlamentuaren bideak izango dira, eta errepublikazaleekiko lankidetza garatu zuten. Azkenean, Perezagua alderditik kanporatu zuten.
Estrategia honek hauteskundeetan emaitza onak izan zituen: Prieto Gorteetako diputatu hautatu zuten 1918tik aurrera. Gainera, Rufino Laiseka izan zen Bilboko lehen alkate sozialista.
1921ean, sozialista bizkaitarren afiliazioak jo zuen gorena, baina urte berean PSOE zatitu eta Espainiako Alderdi Komunista (PCE) sortu zen. Banaketa honetan protagonismo handia izan zuten euskal sozialista erradikalek (Perezagua, Dolores Ibarruri...). Dena den, PCEk ez zuen lortu benetako alternatiba izatea.
SOZIALISMOA GIPUZKOAN
Gipuzkoara beranduago iritsi ziren ideia sozialistak, arrazoi ezberdinen ondorioz:
- Enpresa egiturak txikiagoak eta sakabanatuagoak ziren.
- Mea jarduera gutxi zegoen.
- Etorkinen pisua txikiagoa zen, eta Gipuzkoako langileen bizi baldintzak hobeak ziren.
Gipuzkoan sozialismoaren gune nagusia Eibar izan zen, Bilbokoarekin lotura estua zuena.
Eibarko Sozialismoaren Bereizgarriak
- Antiklerikalismoa, erlijioaren aurkako joera garbia.
- Bere oinarri soziala euskal jatorriko langileek osatzen zuten, klase kontzientzia euskaldun sentimenduaren aurretik jarri zuten.
BESTE IDEOLOGIA BATZUK: ANARKISMOA
Euskal Herrian ez zuen indar handirik izan. CNT sortu ondoren (1910-11) eta sozialismo moderatua nagusitu zenean, langile batzuk anarkismora jo zuten.
1919an, Bilbo inguruko sindikatu anarkistak Confederación Regional del Trabajo del Norte erakundera bildu eta Solidaridad Obrera astekaria argitaratzen hasi ziren. 1919-20 urteetan UGTren moderazioa zela eta, hazkunde nabaria izan zuen euskal anarkismoak eta Euskal Herri osoan finkatu zen:
- Bizkaiko itsasadarrean
- Donostialdean
- Araban (Gasteiz, Eltziego)
- Nafarroan (Iruñea, Altsasu, Erriberan)
Primo de Riveraren diktaduran CNT legez kanpo geratu zen eta errepresio handia pairatu zuen.
Preguntas frecuentes
Zein izan zen 1890eko greba handiaren ondorioa?
Greba Loma jeneralaren Loma Itunarekin amaitu zen. Grebalariek 10 orduko lanaldia lortu zuten eta barrakoietan bizitzeko eta enpresetako kantinetan erosteko derrigortasuna kendu zen.
Nork sortu zuen PSOE Bizkaian sozialismoa zabaltzeko?
Facundo Perezaguak Pablo Iglesiasekin batera sortu zuen PSOE 1879an, eta 1886an iritsi zen Bizkaira sozialismoaren doktrina zabaltzeko.
Zer da Prietismoa?
1920tik aurrera Indalecio Prietoren eskutik garatu zen korronte ideologikoa, moderantismoa, pragmatismoa eta demokrazia parlamentarioaren bidea defendatzen zituena. Perezaguaren erradikalismoa ordezkatu zuen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.