XIX. mendeko iraultzak: 1820, 1830 eta 1848ko mugimenduak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 8,11 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak XIX. mendeko hiru iraultza-olatu aztertzen ditu: 1820koa, 1830ekoa eta 1848koa, Herrien Udaberria deiturikoa. Kausak, protagonistak, gertakari nagusiak eta emaitzak azaltzen ditu, Espainia, Frantzia, Belgika, Polonia, Austria eta Alemania barne.
Puntos clave
- 1820ko iraultzak sozietate sekretuek antolatuak izan ziren eta monarkia absolutuen kontra altxatu ziren; Espainian Riegoren altxamenduak 1812ko Cádizko Konstituzioa berrezarri zuen.
- Veronako Biltzarrak (1822) Espainian esku hartzea erabaki zuen, eta Frantziako 'ehun mila semeak' Fernando VII.a tronuan berriro ezarri zuten.
- Greziak 1829an Adrianopolisko Bakean independentzia lortu zuen Otomandar Inperiotik.
- 1830eko iraultza Parisen hasi zen, Karlos X.aren biraketa erreakzionarioaren ondorioz; Luis Felipe Orleansekoa monarkia burgesaren errege izendatu zuten.
- Belgikak Herbehereetatik independentzia lortu zuen 1830ean, eta mapa aldatu zen.
- 1848ko iraultzak nekazal krisi, industria-krisi eta langabezia egoera larri baten ondorio izan ziren; Frantzian II. Errepublika aldarrikatu zen eta gizonezkoen sufragio unibertsala ezarri zen.
- 1848ko iraultzen emaitza nagusia erregimen parlamentarioen ezarpena izan zen, konstituzio moderatuekin eta zentsuzko hauteskundeekin; feudalismoa Errusian ez ezik gainerako herrietan guztiz ezabatu zen.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Mugimendu Iraultzaileak XIX. mendean
5.2. 1820ko Mugimendu Iraultzaileak
Mugimendu hauek ezaugarri hauek zituzten:
- Klandestinitatean zeuden sozietate sekretuek antolatu zituzten iraultzak, horien artean masoneria eta karbonarioak nabarmentzen ziren.
- Altxamendu militarra izan zen gobernuen kontra joateko modua.
- Estatu iraultzaile gehienak Mediterraneo aldean aurkitzen ziren: Grezia, Napoli eta Piemontera, Turin, Espainia eta Portugal.
- Helburu politikoak: monarkia absolutuekin bukatu nahi zuten eta kasu batzuetan mugimendu abertzaleak izan ziren.
- Buruzagiak, orokorrean, intelektualak eta militarrak izaten ziren, gutxiengo bat.
- Iraultza hauek oso gogor zapalduak izan ziren aliantza sistemak martxan jarri baitziren eta buruzagiak exekutatuak izan ziren.
Gertakizunak:
- Fernando VII.aren absolutismoa ez zen bideragarria Espainian: herria hondatuta zegoen, Amerikatik gero eta diru gutxiago iristen zen, eta Erregimen Zaharra eta horren zerga-pribilegioak itzultzea oztopo ziren estatuak baliabide berriak lortzeko.
- Egoera horretan, Ameriketako altxamendua zapaltzeko prestatuta zeuden tropak matxinatu egin ziren Cabezas de San Juanen (Sevilla), 1820an, Riego komandantearen aginduetara.
- Espainiako zenbait hiritan matxinadak egon ziren eta azkenean Fernando VII.ak Cádizko 1812ko konstituzio liberala sinatu behar izan zuen.
- Aliantza Laukoitzeko kideak izutu egin ziren iraultza kutsadura beste herrietara iritsi zelako: Turin, Napoli….
- Orduan kongresuen sistema martxan jarri zen: Veronako Biltzarrean (1822) Espainian esku hartzea dekretatu zuen, eta hori Frantziako armadako gorputz baten esku utzi zuten: San Luisen ehun mila semeak Frantziako mugatik sartu ziren eta Fernando VII.a berriro tronuan ezarri zuten.
- Greziarrek Otomandar Inperiotik bereizi zirela aldarrikatu zuten Epidauroko Biltzarrean (1822), eta Adrianopolisko Bakean gauzatu zuten independentzia, gerra luze baten ondoren (1829ko iraila).
- Horrek guztiak aldarazi egin zuen Vienako Biltzarrean ezarritako ordena.
5.3. 1830eko Iraultza Liberalak
Iraultza hauek testuinguru desberdin batean eman ziren:
- Krisi ekonomiko larria zegoen.
- Populazioaren artean ideia liberalak asko zabaldu ziren.
- Iraultzak herri gehiagotan eman ziren, batez ere Europa erdi eta iparraldean: Frantzia, Belgika, Polonia, Grezia, Italia eta Espainia.
- Helburuak: askatasun politiko handiagoa (egoera soziala, konstituzionala, demokratikoa) edo independentzia nazional handiagoa.
- Protagonistak: Herri masak, hau da, behe mailako eta erdi mailako klaseak.
Gertakizunak:
- Frantzian, mugimendu iraultzailea Parisen sortu eta Europan zehar hedatu zen; berrezarpenaren zaindariak, Austria eta Errusia ikaratu egin ziren.
- Frantzian Karlos X.a (Borboia) zen errege:
- Parlamentuan liberal moderatuak zeuden.
- Erregeak biraketa erreakzionarioa eman zion: prentsa-askatasuna eten eta diputatuen Ganbera desegin zuen.
- 1830 Parisko herria kalera atera zen; uztaileko jardunaldiak; barrikadetan sartuta, erregearen armada garaitu zuten.
- Erregea erbestera joan zen. Diputatuek Luis Felipe Orleansekoa izendatu zuten errege. Koroaren ordez kapela garaia erabiltzen zuen. Monarkia burgesaren ikurra izan zen.
- Errege berriak berriro jarri zuen indarrean 1814ko Gutun Aitortua, aurreko erregeak indargabetua.
- Bitartean Belgikan Herbehereetatik independentzia aldarrikatu zuten eta erregimen liberala ezarri zuten eta Polonian altxamendu liberalak eta nazionalistak eman ziren Errusiaren kontra. Errepresioa oso gogorra izan zen.
Iraultza hauen balantzea:
- Ez zuten aldaketa ekonomikorik sartu eta kapitalismoak aurrera egin zuen. Burgesiaren interesen alde egiten zuten erakunde liberalak eta parlamentarioak zabaldu ziren; interes horiek eskubide politikoak eta hauteskunde-eskubideak mugatuz babestuta zeuden.
- Gizarte egitura ez zuen aldatu.
- Belgikaren independentzia eman zen, beraz mapa aldatu egin zen.
- Nahiz eta Europako herri askotan zabaldu iraultza, bakea ez zen puskatu, potentziek beraien artean kooperatu zutelako bata besteari laguntzen matxinadekin bukatzeko.
5.4. 1848ko Iraultza Demokratikoak: “Herrien Udaberria”
Iraultza hauek arazo desberdinengatik, desegonkortasuna sortu zuen testuinguru batean kokatu behar ditugu:
- XIX. mendeko lehen zatian hazkunde demografiko handia eman zen nekazarien egoera okertuz. Honek nekazari askok hirietako industrietan lan egitera bultzatu zituen.
- 1845etik iraupen krisi bat garatu zen zerealen uzta txarra eta patataren gaitz bat eman zirelako eta honek gosea, gaixotasunak eta heriotza tasa handitzea ekarri zuen.
- Nekazal krisiari gehitu behar zitzaion industria eta finantzetako krisia, batez ere, metalurgia eta meategietako produkzioan. Honek soldaten beherapena, langabeziaren hazkuntza eta populazioaren artean miseria zabaltzea ekarri zuen.
- Jende artean ideia liberal eta demokratikoek indar handia hartuko zuten eta lehenengo aldiz ideia sozialistak agertuko ziren.
Arazo guzti hauek 1848 iraultza hasteak ekarri zuen. Iraultza Parisen hasi zen eta laster Europa guztitik zabaldu zen: Austria, Italia, Alemania, Polonia, Errumania, Txekia....
- 1848an Frantziako monarkia erori eta berriro errepublika aldarrikatu zuten. Orleanseko Luis Feliperen monarkiak gero eta jarraitzaile gutxiago zituen, eta oposizioak, hauteskunde sistema zabaltzearen alde egin zuen. Gobernuak sektore erradikalen bilera politiko bat debekatu zuenean, manifestazioak eta armadaren kontrako borrokak sortu ziren, baita errege Jauregiaren kontrako erasoa ere, horrek erregeak ihes egitea ekarriko du.
- Behin behineko gobernuak hartu zuen agintea: Frantziako II. Errepublika aldarrikatu eta Biltzar Nazional Konstituziogilea aukeratu zen non moderatuak ziren gehiengoa. Gizonezkoen sufragio unibertsala, prentsa-askatasuna eta heriotza zigorraren eta esklabutzaren abolizioa ezartzen zituzten legeak onetsi ziren, gainera langabeziaren ondorioak moteltzeko neurriak hartu ziren Lantegi Nazionalak sortuz.
- Gobernuak lantegi nazionalak ixtea dekretatu zuenean hiru eguneko altxamenduak eman ziren eta hauek odoltsu zapaldu ziren. Luis Napoleon Bonaparte aukeratu zuten Errepublikako presidente. 1852an estatu kolpe baten bidez, Frantziako Bigarren Inperioa aldarrikatu zuen, eta Napoleon III.a izendatu zen.
- Vienan beheko klasekoek sorturiko liskarren ondorioz, Metternich kantzilerra kargutik kendu zuten eta ondorioz jopuen prestazio pertsonalak ezabatu eta monarkia parlamentarioa eta konstituzionala eratu zuten lehenengoz Frantzisko Jose I errege izango delarik.
- Alemaniar estatuetan Prusian hasi zen iraultza. Han Federiko Gilen IV.ak Asanblada Konstituziogilea onartu behar izan zuen. Iraultza Saxonia, Baviera, Hannover eta Frankfurteko hiri librean barrena hedatu zen.; Frankfurteko hiri askeko parlamentua Alemania batuaren konstituzioa lantzen hasi zen, ideia liberaletan oinarrituta, eta Prusiako erregea subirano gisa aitortuta. Prusiako erregeak, boterea mugatuko ote zioten beldur, estatu kolpea eman zuen gudarostearen laguntzaz; Prusiako Asanblada desegin zuen eta uko egin zion Frankfurteko nazionalisten proposamenari.
Iraultza hauen ondorioak:
- Itxuraz, ez zuten arrakastarik izan arrazoi ekonomiko, sozial, politiko eta kulturalengatik.
- Baina lorpen garrantzitsu batzuk egon ziren:
- Feudalismoa guztiz ezabatu zen Errusian ezik.
- Herri gehienetan erregimen parlamentarioak ezarri ziren, konstituzio moderatuekin eta zentsuzko hauteskundeekin.
- Galtzaileak indar sozialak ziren. Lehenengo aldiz erdi maila eta behe mailako jendea banatuko zen, helburu politiko desberdinak izango zituztelako.
Preguntas frecuentes
Zergatik izan ziren 1820ko iraultzak?
Fernando VII.aren absolutismoa Espainian ez zen bideragarria: herria hondatuta zegoen, Amerikatik diru gutxiago iristen zen eta Erregimen Zaharra itzultzeak zerga-pribilegioak zekartzan, estatuak baliabide berriak lortzea oztopatuz. Horregatik Cabezas de San Juanen tropa matxinatu zen 1820an.
Zer izan zen 1830eko iraultza Frantzian?
Karlos X.ak biraketa erreakzionarioa eman zion gobernuari, prentsa-askatasuna eten eta diputatuen Ganbera desegin zuen. Parisko herriak uztaileko jardunaldietan barrikadak altxatu zituen eta erregea erbestera joan zen, Luis Felipe Orleansekoa errege izendatuz.
Zer izan ziren 1848ko iraultzen ezaugarri nagusiak?
Parisen hasi eta Europa osora zabaldu ziren, nekazal eta industria krisiaren eta langabeziaren ondorioz. Frantzian II. Errepublika aldarrikatu zen, gizonezkoen sufragio unibertsala eta prentsa-askatasuna ezarriz.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.