Lehen Mundu Gerra: Garapena, Etapak eta Ezaugarriak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 6,09 KB
Lehen Mundu Gerraren Garapena
Elkarren Aurkako Indarrak
- Parte hartu zuten potentzia nagusiak: Europako 5 potentzia nagusiak: Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Austria eta Errusia. Gerran sartu ziren ia Europako estatu gehienak ere.
- Kanpoan gelditu zirenak: Espainia, Suitza, Herbehereak, Eskandinaviako herriak eta Albania.
Entente Hirukoitzaren (Aliatuak) indarrak
- Frantzia, Erresuma Batua eta Errusia.
- Biztanleria: Hauen biztanleria Austria eta Alemania baino bi aldiz handiagoa zen.
- Armada: 200 dibisioko armada zuten.
- Arazoak:
- Britainiarren parte-hartzea hasieran mugatua izan zen, lurreko armada txikia zutelako.
- Errusiaren mobilizazioa ez zen azkarra, armadaren zati batek Siberiatik iritsi behar zutelako eta trenbide sare mugatuak zailtasunak sortzen zituelako.
- Erraztasunak: Lehengaiak erraz eskuratzeko eta finantziazio ia mugagabea zuen inperio kolonialei esker.
Aliantza Hirukoitza (Inperio Zentralak)
- Indarrak: Austria eta Alemania.
- Aldeko ezaugarriak:
- Agintaritza bakarra zeukaten.
- Bloke geografiko batua osatzen zuten.
- Hasieran, Inperio Zentralek posizio hobea zuten.
Herritarren Jarrera
Herritarrek uste zuten gerra motza izango zela. Soldaduak eta biztanleak pozik zeuden. Gerraren aurkariak oso gutxi ziren, eta alderdi politiko gehienak gerraren alde zeuden; sozialista batzuk soilik agertu ziren gerraren aurka, euren ustez kapitalisten arteko gerra zelako.
Gerraren Etapak
Gerra Azkarra
Alemaniaren Schlieffen Planaren Helburuak
Frantziari eraso egitea nahi zuen, herrialde neutralak zeharkatuz (Belgika eta Luxenburgo). Horrela, Alemaniak armada frantsesa atzetik hartu nahi zuen. Bitartean, Austriako armadak eta Alemaniako armadaren zati batek errusiarrak geldiarazi behar zituzten, horien mobilizazioa ez zela azkarra aprobetxatuz. Frantzia garaitu ondoren, indar aleman guztiek Errusiaren aurka joko zuten.
Kanpainaren Bi Faseak
- Mugetako gerra: Alemanak Belgikatik eta Luxenburgotik sartu ziren Frantziako lurraldean, eta frantsesek huts egin zuten germaniarren aurkako erasoan. Hala ere, alemanen arrakastak ez ziren erabakigarriak izan.
- Marneko gudua: Aliatuen kontraerasoa izan zen. Alemanek alde egin behar izan zuten konkistaturiko Frantziako lurraldearen zati batetik. Bi armada, bai frantsesak eta bai alemanak, ahituta gelditu ziren aste gutxi batzuetako borrokaren ondoren.
Errusiaren Erasoaren Ondorioak
Errusiarrek ekialdeko Alemanian egindako erasoek mesede egin zioten aliatuen erresistentziari. Aliatuek alemanak behartu zituzten tropa batzuk Frantziatik ekialdeko frontera bidaltzera. Ondoren, alemanak bi frontetan banatu ziren aldi berean, borrokatu behar izatearen beldur ziren, eta azkenean halaxe gertatu zen.
1914ko Kanpainaren Balantzea
- Alemanen gerra azkarreko plana ez zuen ondo irten.
- Belgika, Frantziako ipar-ekialdea eta Polonia errusiarra konkistatu zituzten alemanek.
Posizio Gerra (1915)
Helburua
Alemanek ezin zituzten lerroak behin betiko apurtu, eta borroka forma berriak hartu zituzten mendebaldeko frontean. Horrela, posizio gerra sortu zen, eta bertan armadek posizio finkoak defendatzen zituzten.
Elementu Nagusia
Lubakia.
Armada Berriak
Eskuzko granadak, gas itogarriak, tankeak...
Erasoaldi Nagusienak
Mendebaldeko frontearen egonkortasuna ikusita, Inperio Zentralek ekialdeko fronteari eraso egitea erabaki zuten. Erasoaldi batzuen ondorioz, errusiarrak 600 kilometro atzeratu ziren, 2 milioi gizon galduta. Errusiari laguntzeko, frantsesek eraso egin zuten Artois eta Champagne eskualdeetan, baina gudu horietan ezin izan zen frontea apurtu, gizon asko hil arren.
Estatu Berriak
Italia aliatuen alde, eta Bulgaria Inperio Zentralekin.
Ondorioak
- Aliatuek eraso egin zioten Otomandar Inperioari, Alemaniaren eta Austriaren aliatua baitzen, Dardaneloetako itsasartea hartzeko eta Frantziarekin komunikazioa berrezartzeko.
- Italiak, aliatuek Austria-Hungariaren kontura lurraldeak emango zizkiotela esan ondoren, fronte bat ireki zuen Austriako hegoaldean.
1915eko Kanpainaren Balantzea
Inperio Zentralen aldekoa izan zen, baina ezin izan zuten behin betiko garaipenik lortu.
Higatze Gerra (1916)
Higadura-Gerraren Helburua
Armada aliatua erabat ahitzea lortu nahi zuten, bakea eskatu behar izan zezan.
Batailarik Ospetsuenak
- Verduneko gudua: Alemanek hasi zuten armada frantsesa odolusteko. Lau hilabetez iraun zuen, eta bertan milioi erdi gizon hil ziren. Horrek, ordea, ez zuen aldaketarik eragin fronteetan.
- Sommeko gudua: Aliatuek eraso bat egin zuten, alemanen antzeko estrategia erabiliz. Armamentuan nagusitasun handia izan arren, ezin izan zituzten lerro alemanak hautsi, eta hiru hilabeteko borrokaren ostean, eta Verdunen baino gizon gehiago hil ondoren, erasoaldia gelditu egin zen.
Itsasoko Bataila
Alemaniak eraso egin zion itsas armada britainiarrari. Bi itsas armadek Jutlandiako guduan egin zuten elkarren aurka. Gerra osoko itsas gudu bakarra izan zen.
Emaitzak
Alemanek etsi egin zuten britainiarren nagusitasuna ikusita.
Ekialdeko Frontean
Gerra Mesopotamiara eta Palestinara zabaldu zen. Bertan, otomandar armadak britainiarren aurka egin zuten.
Errusiaren Garaipenak
Bi garaipen lortu zituzten Kaukason eta Austria-Hungariako sektorean. Hala ere, garaipen horiek alferrikakoak izan ziren, eta agortu egin zituzten errusiarren erreserbak.
1916ko Kanpainaren Balantzea
Orekatuagoa izan zen, baina Inperio Zentralen etorkizuna kolokan jarri zen. Gudu odoltsuek urritu egin zuten soldadu kopurua eta material kantitatea, eta itsasoko blokeoa gero eta gehiago nabaritzen zen.