Lehen Mundu Gerra, Nazismoa eta 1929ko Krisia
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,8 KB
Lehen Mundu Gerraren Ondorioak
Gerrak murrizketa demografiko izugarria izan zuen. Europan 8,5 milioi hilketa izan ziren, gainera, jaiotza-tasa urritu zen.
Galera demografikoei galera ekonomikoak gehitu behar zaizkie. Ondorioz, zor publikoa handitu eta inflazio-prozesua eragin zuen.
Ekonomiaren gainbeheraren hainbat kausa:
- Biztanleria gutxitzea edota jaiotza-tasa urritzea.
- Zauritu eta elbarritu ugari izatea, gizarte-kostu handiak sortzen zituzten eta estatuko instituzioek beraien ardura hartu behar izan zuten.
- Gerrak sortutako txikizioak.
- Gerrarako industria-azpiegiturak birmoldeatzeari ekin beharra.
- Gerran garaitua izan zenak ordaindu behar izan zituen kalte-ordainak eta indemnizazioak.
Alderdi sozialean ere azaldu ziren gerraren ondorioak: biztanle gehienak egoera ekonomiko eskasean egotea, elikadura eskasa...
Lehen Mundu Gerrak inperio handi horien azkena eta Balkanetako lurralde-banaketa eragin zituen, estatu-banaketa politikoak sortuz.
1929ko krisia gertatu zen, hainbat herrialdetan zapuzketa egoera sortu eta estatu faxistak sortu ziren.
Diktadura Nazia Alemanian
1933ko otsailean, naziek sua eman zioten legebiltzarrari eta errua komunistei egotziz. Aitzaki hori baliatuz, alderdi komunista debekatu zuten.
Egoera horretan legebiltzarrerako hauteskundeak deitu ziren eta gehiengoa NSDAPk lortu zuen.
Legebiltzarrak Hitlerri botere asko eman zion eta honek maiatzean, NSDAP izan ezik beste alderdiak debekatu zituen.
Naziek sozietatea kontrolatzeko ekintza gogorrak egin zituzten:
- Hitlerren aurkako 200 pertsona hil zituzten eta SAren sortzailea ere hil zuten.
- Sozietatea kontrolatzeko erakundeak sortu zituzten, sarraski-esparruak preso politikoak sartzeko. 1935etik aurrera juduak ere sartzen zituzten. Horietan milioika pertsona hil zituzten.
- 1934an propaganda-zerbitzu berezia sortu zuten, Hitlerren aurkako kritikak erasotzeko. Handik bi urtera Gestapo sortu zuten, polizia politikoa.
1934an Hindenburg presidentea hil zenean, Hitlerrek bere gain hartu zuen presidentzia, hauteskundeak egiteko aukera ukatu, Alemania inperio bihurtu zuen eta bere burua gidari izendatu zuen.
1936tik aurrera arrazisten ideiak praktikan jarri zituzten, alemaniar ez zirenak eliminatuz.
Nazismoaren ezaugarrietako bat SA eta SSren bortizkeria zen. Hauek langileak jazarri zituzten, sindikatuen egoitzak suntsitu... eta Alemaniako Lan Frontea erakundean parte hartzera behartu zituzten.
NSDAPko kideak izan ziren onuradunak eta horrexegatik hainbeste alemaniar agertzen ziren bere alde.
Italian bezala, Alemanian naziek zuzendu zuten kultura nazia.
1929ko Munduko Krisia
Estatu Batuak bihurtu ziren estatu boteretsuena, munduko urrearen erdia kontrolatzeaz gain.