Lizardi: Olerkigintza, Eraginak eta Euskal Gramatika

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,68 KB

Lizardi eta bere Olerkigintza

Eraginak eta Aurrekariak

Lizardiren olerkia hain da pertsonala eta bere estetikaren hezurmamitua, zaila da inoren eraginak antzematea. Batzuen ustez, ez du aurrekaririk. Beste zenbaitek, ordea, Frantziako sinbolisten eragina azpimarratzen dute: Baudelairek bezala, korrespondentzien arteko bilakuntza egiten du, errealitatea sinboloen bidez sakonago ezagutu eta adierazi nahirik. Verlaine ere maisu izan zuela esaten da, olerkietan musikaltasuna bilatze-lanean.

Lizardiren Handitasunaren Gakoak

Argi dago Lizardi euskal lirikoetan handienetakoa dela, honako arrazoi hauek medio:

  • Hizkera poetiko berria sortzeko hizkuntzak dituen aukerak baliatzen ditu.
  • Hizkuntzaren erabileran duen malgutasuna aipagarria da: hiperbatona, zangalatraua, paralelismoa.
  • Hizkuntzaz baliatuz lortzen duen musikaltasuna, esana dugunez.

Aipatzekoa da A. Valverdek, B. Lertxundik eta X. Letek Lizardiren olerki batzuk musikatu izanak jende askok zarauztar olerkaria ezagutzea eta begiko izatea ekarri duela.

Sustraiak eta Mitologia

Lizardiren olerkiak erromantizismoan ditu bere sustraiak. Arrese Beitiarekin hasi eta Lizardiraino, etenik gabeko bidelagun dira asaba zaharrak, zuhaitz ihartuak, baratzeak... euskararen eta herriaren egoera islatzen zuten metaforak eta irudiak. Baina Lizardirekin euskarak mintzaira poetikoaren alfabeta berri bat lortu zuen: Lizardik bere berea duen mitologia eratu zuen. Pertsonifikazioaz baliatuz, pertsonaren, herriaren eta naturaren harremanak bizitzaren, heriotzaren eta berpizkundearen ardatzean biltzen ditu.

Euskal Gramatikari buruzko Baieztapenak

  • Izen eta aditz dira perpaus guztietako osagai nagusiak: Egia.
  • Perpauseko osagaiak lotzeko, erlazio atzizkiek izenak lotzen dituzte, ez sintagmak: Gezurra.
  • Osagaien hurrenkera, zehatza eta aldagaitza da aditz sintagman: Gezurra.
  • Nork izen sintagma subjektua da beti euskaraz: Egia.
  • Euskal aditzak ekintzaren subjektuarekin bakarrik du komunztadura: Gezurra.
  • Aditzondo eta adizlagunek funtzio berbera dute perpausean: Egia.
  • Zeinahi aditz-lagun izen-lagun bihur daiteke -ko erlazio atzizkiaren bidez: Egia.
  • Postposizioak euskara batuan erabiltzen dira soilik: Gezurra.
  • Postposizioak eta erdal preposizioak gauza bera dira: Gezurra.
  • Aditzaren eduki semantikoa aldiz laguntzaileak adierazten du: Gezurra.
  • Morfologikoki, aditz eratorririk ez dago: Gezurra.