Menderakuntza eta Euskal Bidaia-Liburuen Azterketa

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,58 KB

Menderakuntza: Perpaus Sintaxia

Menderakuntza: Menderakuntza perpaus bat beste baten barruan txertatzean datza. Txertatutako perpausari mendekoa esaten zaio, eta perpaus nagusiaren osagai bilakatzen da. Nagusia eta mendekoa ez dira maila berekoak. Perpausak lotzeko alborakuntzaz edo juntagailuaz lotzen dira. Menderakuntzan, menderagailuekin lotzen da. Menderagailuak aurrizkiak edo aditzaren alboan jarritako hitzak dira, eta mendeko perpauseko aditzari eransten zaizkio. Mendeko aditza, bestetik, jokatua edo jokatugabea izan daiteke.

Mendeko Perpausak eta Menderagailuak

Mendeko perpausak hainbat motatakoak izan daitezke, haien funtzioaren arabera:

  • Perpaus osagarriak: -ela/enik.
  • Perpaus ergatiboak: -en.
  • Denborazko perpausak: -enean.
  • Moduzko perpausak: bezala.
  • Helburuzko perpausak: -tzeko.
  • Kausazko perpausak: -elako.
  • Kontzesio-perpausak: nahiz eta.
  • Baldintza-perpausak: bada.
  • Konparazio-perpausak: baina.

Perpaus Osagarriak

Perpaus osagarriak menderakuntza bidezko perpausak dira. Perpaus osagarriek ZER? galderari erantzuten diote eta objetu-funtzioa betetzen dute gehienetan.

Adierazpen-perpaus Osagarriak

Aditz jokatuekin:

  • Baiezkoa denean: -(e)la.
  • Ezezkoa denean: -(e)nik.

Aditz jokatugabeekin: -t(z)ea, -t(z)erik.

Galde-perpaus Osagarriak edo Zehar-galderak

Aditz jokatuei lotuta: -(e)n.

Aditz-izena

Aditz-izena: Nahi aditzarekin -t(z)ea aditz-izena erabiltzen da zenbaitetan. Hala ere, ez dugu partizipazioarekin nahasi behar, esanahia ere aldatu egiten baita. Bestalde, aditz batzuek aditz-izenaren zenbait forma har ditzakete, baina esanahia aldatu egiten da (adibidez, ahaztu aditzarekin gertatzen dena).

Bidaia Liburuak

Bidaia Liburuen Ezaugarriak

Ezaugarriak: Bidaiatzen joaten zaren tokiaren paisaia, geografia, landaredia, animaliak, biztanleria, bizimodua, historia eta ohiturak deskribatzen dira. Nahiz eta bidaia benetazkoa izan, fikziozko elementuak tartekatzen dira. Gehienetan lehen pertsonan gertatzen dira.

Historia Laburra

  • Homero: K.a. IX. mendean Ulisesen bidaia luzea kontaut zuen.
  • Marco Polo: Munduko Gauza Harrigarrien Liburua. Txinan egin zuen bidaiaren berri ematen da bertan (italiarra zen, 1298-1299 inguruan).

Euskal Herria Bidaia-Liburuetan

Euskal Herriari buruzko bidaia-liburu aipagarriak:

  • Erdi Aroan: Aymeriz Pizaud (euskarazko lehen hiztegitxoa), Leon Rosmithal eta Andrea Navagero (garrantzitsuenak).
  • Victor Hugo: 1843an ibili zen.
  • Jon Arretxe: Tubabu (1994), Tuparen Seme-alabak (1997), Ekialdeko Mamuak (2002) eta Griot (2004).
  • Juajo Olasagarre: Mandelaren Afrika (1998).
  • Amaia Elortzegi eta Esther Mugertza: Txirringaren Aienan (2000).
  • Jon Maia: Apaizac Obeto (2006).