Sare Trofikoak, Energia Fluxuak eta Materia Zikloak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,69 KB
Sare Trofikoak
Espezieak ez dira espezie bakar batez elikatzen, baizik eta zenbait espeziez. Espezie bakoitza espezie bat baino gehiagoren elikagai izan daiteke. Gerta daitezkeen erlazio horiek guztiek sare trofiko bat osatzen dute. Adibidez: ekosistema bateko organismo guztien artean izaten diren erlazio trofikoei esker energia eta materia transferitzen dira. Ekosistema bateko organismo bakoitzak funtzio jakin bat betetzen du eta gainerako organismoak horren mende daude.
Energia Fluxuak
Organismo autotrofoek xurgatu egiten dute eguzkiaren energia kantitate txiki hori eta energia horri esker materia inorganikoa materia organiko bihurtzen da.
Organismo heterotrofoek, berriz, materia organiko hori energia kimikoko iturri gisa baliatzen dute beren bizi funtzioak betetzeko eta energia mekaniko, bero energia eta abar bihurtzen dute.
Maila trofiko bateko izaki bizidunetatik goiko maila trofikoko izaki bizidunetara energia igarotzen da.
Materia Zikloa
Ekoizleek fotosintesia egiten dutenean eta lurzorutik eta airetik mantenugaiak berenganatzen dituztenean hasten da materiaren zirkulazioa. Lehen mailako kontsumitzaileek ekoizleak jaten dituztenean materia hori belarjalearen gorputzera igarotzen da eta gero bigarren mailako kontsumitzaileak lehen mailakoak jatean materia bigarren mailako kontsumitzaile horien gorputzera igarotzen da. Beste alde batetik, maila bakoitzean kontsumitzen ez diren organismoak deskonposatu egingo dira hildakoan. Deskonposatzen lan hori deskonposatzaileek egiten dute; izan ere, horien lana piramidean behetik gora doan materia berriro lurzorura eta airera itzultzea da, hortik baitator.
Materiaren erabilera zikloari elementu kimiko batek naturan egiten duen bideari ziklo biogeokimiko esaten zaio. Izaki bizidunek era berenganatzen dituzte elementu kimikoak.
Segida Baten Ezaugarriak
- Biodibertsitatea handitzen da: Espezie aintzindariek eremu bat kolonizatzen dutenean, landare-espezie berriak eta zenbait animali-espezie iristen dira, horrela handitu egiten da espezieen dentsitatea eta kopurua, hau da, biodibertsitatea.
- Aldaketak gertatzen dira ingurunean: Lurzorua aberastuz joaten da ekosisteman bizi diren jardueraren ondorioz, bai eta hiltzen direnean haien ondakinak deskonposatzen ondorioz ere.
- Erlazio trofikoak komplexuagoak bihurtzen dira: Biodibertsitatea handitzean maila trofikoak ugaritu egiten dira eta horrela populazio bakoitzeko banakoen kopurua egonkortu egiten da.
- Populazioak egonkortu egiten dira: Ekosistemaren hazkundea geratu egiten da eta horrela populazio bakoitzeko banakoen kopurua egonkortu egiten da.