Krebsen zikloa
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,9 KB
7.Hartzidurak zituplasman gertatzen den prozesu metabolikoa da; valdintza anaerobikoetan, glukosaren eta beste erregai organiko oxidazio partzialaren ondorioz. 7.1. Ezaugarriak -Elektroien azken hartzailea ez da oxigenoa, molekula organiko bat baizik (azido pirubikoa, azetaldehidoa) hori erreduzitu egiten da eta azken produktua sortzen du. -Glukosaren narraiadura ez da erabatekoa, eta azken produktua kontserbatu egiten du glukosaren energiaren zatirik handiena. - Errendimendu energetikoa glukosa-molekula bikoitzeko bi ATP molekulakoa da, glukolisian lortzen dira, NADH molekulak pirubatoa edo azteldehidoa erreduzitzeko. Badirudi energia handia galtzen dela alferrik, NAD+-a suspertzeko aukera ematen du, glukolisia ez gelditzeko. 7.2. Hartzidura laktikoa Azido pirubikoa, baldintza anaerobikoetan, azido laktiko bihurtzen da. Oxigenorik ez dagoenean, pirubikoak glukolisian sorturiko NADH + H+-ko elektroiak onartzen ditu, eta azido laktikora erreduzitu. Hartzidura laktikoa egiten duen zelulak -Hartzidura laktikoak mikroorganismo askok egiten dute; gehienbat Lactobacillus eta Streptococus. Industrian esnekiak lortzearen eragileak dira: gaztak, jogurta... -Hartzidura laktikoa muskulu eskeletikoaren zeluletan ariketa laburretan eta gogorretan ere gertatzen da. Oxigeno- ekarpena ez da nahikoa glukosa bide aerobioz oxidatzeko. Ondoren, suspertze-aldian, azido laktikoa muskulutik atera eta glukosa bihurtzen da, glukoneogenesiaren bidez.