Susmoaren pentsalariak: Marx, Nietzsche, Freud eta Darwin

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,49 KB

1.2. XX. mendeko pentsamoldearen oinarriak

Paul Ricoeur filosofoaren ustez, “susmoaren pentsalariak” hiru izan dira: Karl Marx, Friedrich Nietzsche eta Sigmund Freud. Hirukote honetan laugarren pentsalari bat koka dezakegu: Charles Darwin.

Susmoaren filosofiaren ezaugarriak

Zeintzuk dira pentsalari hauek elkarlotzen dituzten aspektuak? Hiru filosofoek zalantza ezagutza-mekanismo gisa bultzatzen zuten. Descartesen zihurtasunaren (“Cogito ergo sum”) ordez, “susmoa” kontzientzia kritikoaren ezinbesteko baldintza bihurtzen da. Pentsamenduaren tranpak eta ilusioak erakusteko, errealitate zehatzaren azterketa proposatzen zuten:

  • Itxuraren azpian “benetako errealitatea” topatuko da.
  • Susmoak errealitatearen egiturak topatzeko asmoz, munduaren ikuspegia “hankaz gora” (Marx) jartzen du.
  • Egitura horiek ezagutu ondoren, errealitatea eraldatu dezakegu.

Autoreen ekarpenak

Marx, Freud eta Nietzsche

Zelan gauzatzen dira autore hauen “susmoak”?

  • Marx: Gizartean nagusitu diren ideia politiko-juridikoak ez direla hiritar guztien eskubideak, baizik eta burgesiaren interesak defendatzeko tresnak direla susmatzen du.
  • Freud: Gure portaeraren eragile nagusia ez dela pertsonalitatearen alde arrazionala, baizik eta inkontzientearen bulkada irrazionalak direla susmatzen du.
  • Nietzsche: Mendebaldeko kultura osoa jartzen du zalantzan, batez ere platonismoaren eta kristautasunaren erruagatik. Bere pentsamendua erabat suntsitzaile eta kritikoa da.

Nietzscheren ustez, gizakien bizitza ez dago gertakari hutsez eginda; oso inportanteak dira gertakari horien interpretazioak. Interpretazioak ez dira inozoak: une zehatzetan eta asmo konkretuekin sortzen dira. Horretarako, Nietzschek metodo genealogikoa proposatu zuen: jatorrira bueltatzea.

Darwin eta eboluzioaren ikuspegia

Aurrean esan dugu Darwin “susmoaren maisuen” taldean koka dezakegula. Lehenengo begiradan, Darwin ez zen filosofoa, psikologoa edo politikaria; objektu zehatza aztertzen zuen ikertzaile naturalista zen. Bere objektua espezien eboluzioa zen, eta, horrekin lotuta, bizitzaren prozesu natural guztiak.

Hala eta guztiz ere, bere lanak irakurtzen baditugu, konturatzen gara idazten zuen guztietan metodo eta filosofia inplizitua dagoela.