Gerra Handiaren Ostea: Ekonomiaren Desorekak eta Susperraldia
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,76 KB
Munduko ekonomiaren desorekak
Gerraren ondorio ekonomikoak
Amaierako egoera
Gerrak finantza-kostu izugarriak sortu zituen. Ondorioz, hainbat arazo agertu ziren:
- Urre-erreserbak agortzea.
- Zor publikoa erruz jaulkitzea.
- Diru-papera ugaritzea.
- Beste herrialde batzuei kredituak ordaindu beharra.
- Inflazioa eta kanpo-zorra handitzea.
Bake-itunak
Bake-itunek ondorio larriak ekarri zituzten:
- Kalte-ordain handiak ezarri ziren.
- Espazio ekonomiko handiak desegin ziren.
- Diru-batasuna eta garraio-sistemak apurtu ziren.
- Ekialdeko Europako inperio handiak desagertu ziren.
- Industria-eremuak desegituratu ziren.
- Gerra-ordainek eta aliatuen arteko zorrek tentsioak sortu zituzten.
Nazioarteko ekonomian
Merkataritza-desoreka handia sortu zen. Nazioarteko diru-sistema desegituratu egin zen eta prezioek gora egin zuten.
Europaren gainbehera eta AEBren gorakada
Ameriketako Estatu Batuak potentzia nagusi bilakatu ziren.
Aldaketak industrian eta merkataritzan
AEB munduko lehen potentzia bilakatu zen (ekoizpenaren % 42,2), Europa gaindituz (ekoizpenaren % 33,8).
Aldaketa finantzarioak
Estatu Batuak munduko hartzekodun nagusi bihurtu ziren. Dolarra nazioarteko diru nagusi bilakatu zen, eta New Yorkeko burtsa lehen finantzagune bihurtu zen.
Gerraosteko krisi ekonomikoa (1920-1921)
Boom ekonomiko indartsu baina labur bat gertatu zen (1919-1920). Gero, krisia hasi zen; ekonomiaren hazkundeak eta zorrak eraginda, inflazioa sortu zen mundu osoan. Krisi honetan atzeraldi larria gertatu zen, baina laburra izan zen.
Susperraldia eta haren mugak (1921-1925)
Urre-patroira itzultzeko saiakerak egin ziren, baina ez zen nazioarteko lankidetzarik egon.
Inflazioaren arazoa
Estatu Batuek politika deflazionista ezarri zuten: gastu publikoa gutxitu, zergak igo, eta zirkulazioan zegoen dirua eta kredituak murriztu zituzten. Protekzionismoa areagotu zen. Frantzian, Belgikan eta Italian inflazioa 1926an hasi zen kontrolatzen. Aldiz, Alemanian, Austrian, Hungarian, Txekoslovakian eta Polonian hiperinflazioa gertatu zen, Alemaniak billete kopuru handiegia jaulki zuelako. Horren ondorioz, Frantziak eta Belgikak Ruhr-eko industria-arroa okupatu zuten 1923an.
Nazioarteko sistema ekonomikoaren berrezarpena
1922an, Genevako Nazioarteko Konferentzian, helburua dirua egonkortzea eta urre-patroira itzultzea zen. Estatu Batuek 1919an berrezarri zuten urre-patroia. Beste herrialde batzuek, ordea, trukerako urre-patroia ezarri zuten, diru-erreserbak izateko. Protekzionismoak aurrera egin zuen, bereziki Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan, merkataritza oztopatuz eta aduana-zergak igoz.
Dawes plana
Plan honen helburua Alemaniako ekonomia normalizatzea zen, eta horretarako Reichsmark moneta berria ezarri zuten. Planak aliatuen zorren interesak ordaintzea aurreikusten zuen, baina arazo bat sortu zuen: munduko ekonomiaren oreka Estatu Batuetako kapitalen mende geratu zen ia erabat.
1920ko hamarkadako susperraldi ahula
Susperraldia Amerikan izan zen bereziki nabarmena.
1920ko hamarkadako "urte zoriontsuak" AEBn
Hazkunde izugarria gertatu zen, bai industria-ekoizpenean, bai esportazioetan. Garai honetan hedatu ziren:
- Industria eta energia-iturri berriak.
- Automobilgintzaren gorakada.
- Masako ekoizpena (Taylorismoa eta Fordismoa).
- Publizitatea eta epeka erosteko sistemak.
- Masa-kontsumoaren hasiera.
- Enpresen kontzentrazioa.
Honen guztiari esker, prezioek behera egin zuten.
Europako egoera
Europako potentzia nagusien egoera honakoa zen:
- Frantzia: Industria berriak sortu zituen (elektrizitatea, autoak), eta dinamismo handia erakutsi zuen.
- Alemania: 1924tik aurrera suspertu zen, lanaren arrazionalizazioari, enpresa-kontzentrazioari eta estatubatuarren eta britainiarren kapitalari esker.
- Erresuma Batua: Urre-patroira itzuli zen eta merkataritzan oinarritu zuen bere susperraldia.
Zabalkundearen mugak eta desorekak
Hala ere, zabalkundeak muga eta desoreka nabarmenak zituen. Estatu Batuek munduko ekoizpenaren % 12 zuten, baina kapital-hornitzaileen % 60 ziren. Arazo nagusiak hauek izan ziren:
- Sektore eta industria tradizionalen geldialdia.
- Kontsumoaren beherakada (eskaintza gehiegizkoa).
- Munduko merkataritzaren geldialdia (aduana-tasengatik).
- Nazioarteko diru-sistemaren ezegonkortasuna (lankidetza ezaren eta lehiaren ondorioz).
- Ekoizpen-jardueretako kapital-inbertsioen beherakada.