Bigarren Mundu Gerra: Kronologia eta Gertaera Nagusiak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,3 KB
Bigarren Mundu Gerraren Hasiera (1939-1940)
Irudia. 1939an hasi zen gerra, bi gerra-fronte nagusirekin: Europan eta Ozeano Barean.
Alemaniarrak Danzigen sartu eta Polonia konkistatu zuten. Hitlerrek inperio bat osatu nahi zuen. Alemanentzat baliabide ekonomiko oso garrantzitsuak ziren, hala nola, Suediako burdina edo Errumaniako petrolioa.
Erresuma Batuak eta Frantziak gerra deklaratu zioten Alemaniari. Halere, eskuak gurutzatuta, ezer egin gabe geratu ziren. Alemaniak gerra laburra egin nahi zuen (Blitzkrieg), eta horretarako baliabide guztiak jarri zituzten gerran. Polonia hilabetean eskuratu zuten. Konkistatu eta gero, segituan Frantzia mendebalderantz joan ziren.
Gerraren Hedapena eta Neguko Gerra
- 1939ko abendua - 1940ko urtarrila: Finlandia eta Sobietar Batasunaren arteko gudua (Neguko Gerra). Asmoa ez zen Finlandia konkistatzea, lurralde zati estrategiko bat eskuratzea baizik. Sobietarrek ez zuten ondo jokatu, eta Hitlerrek, hori ikusita, Sobietarrak ahulak zirela pentsatu zuen.
- 1940ko apirila: Alemaniak lehen kolpea eman zuen, Danimarka (ziztu bizian) eta Norvegia hartuz. Britainia Handiak ere nahi zuen Norvegia, baina Alemania bizkorragoa izan zen. Itsasoko gerran ontzi galera handia izan zen.
- 1940ko maiatza: Eraso masiboa gertatu zen. Alemanak Belgikatik Frantziara joan ziren. Britainia Handia eta Frantzia zain zeuden, baina Britainia Handiak alde egin zuen, eta Frantzia bakarrik geratu zen, azkenean errenditu egin zelarik.
Ardatzaren Nagusitasuna eta Ekialdeko Frontea
Europa gehiena Alemaniaren esku zegoen. Alemaniak Britainia Handiarekin bakerako pauso batzuk eman zituen, baina Britainia Handiari ez zitzaion interesatzen kontinentean boterea izatea, kalte egingo baitzion.
Mussolinik azpi-gerra sustatu zuen. Alemaniak, Japoniak eta Italiak bakoitzak bere gerra egin zuen, beraien interesen arabera jokatuz, inor kontuan hartu gabe. Ardatzaren artean ez zegoen kidetasun handirik.
Mussoliniren Hutsegiteak eta Hitlerren Laguntza
- Mussolinik Frantzia konkistatu nahi zuen, baina Hitlerrek ez zion utzi.
- Mussolini Grezia konkistatzera joan zen eta porrot handia izan zuen (Grezia orduan Britainia Handiaren eraginpean zegoen).
- Ondoren, Egipto erasotu zuen, Britainia Handiarena zelarik, eta Libia konkistatzeko Hitlerren laguntza jaso zuen.
- Alemaniak Yugoslavia (hasieran neutroa, gero aliatuen aldekoa) eta Kreta (Britainia Handiarena) ere konkistatu zituen.
SESB-en Inbasioa eta AEBen Sarrera
Alemaniarrek SESB (Sobietar Batasuna) eskuratu nahi zuten, eta Moskuraino iritsi ziren.
- 1941eko negua: SESBek kontraerasoa egin zion Alemaniari, eta Alemaniak atzera egin behar izan zuen.
- Bi egun geroago, Pearl Harbor gertatu zen: Japoniarrek AEBko ontzidi militarra suntsitu zuten, eta horrekin AEB gerran sartu zen.
- Hitlerrek gerra deklaratu zien AEBei abenduaren 10ean. Alemaniak tratua egin zuen Japoniarekin erasotua bazen laguntzeko, baina ez, ordea, berak erasotzen bazuen.
Aliatuen Kontraerasoa eta Gerraren Amaiera
Gerraren Inflexio-puntua (1943)
1943an, Kurskeko gatazkan, SESBek Alemaniari aurre egin zion. Alemaniak baliabideak xahutzeko asmoa zeukan, asko baitzeukaten. SESB irten zen garaile (Alemaniak atzera egin zuen eta SESBek lurrak irabazi zituen).
Britainia Handia eta Estatu Batuak Afrikatik Siziliara joan ziren, Europan sartuz. Mussolinik porrotak ikusi zituen: gobernu faxista kargutik kendu zuten eta preso hartu zuten. Italia aliatuen alde jarri zen.
Azken Etenaldiak (1944-1945)
- 1944an: Britainia Handia Normandian lehorreratu eta Europan sartu zen.
- SESBek irabazten zihoan, eta mendebaldarrak beldur ziren (ez zuten nahi lurralde guztiak kentzea). Baina elkarlana egin zuten mendebaldarrek eta SESBek.
- 1944ko ekaina: SESBek bere lurralde osoa hartu zuen eta Estoniatik Bulgariara gogor erasotzen zieten naziei.
- SESB Berlinera sartu zen naziak errenditzeko asmoz. Honek Hitlerren suizidioa ekarri zuen.
- Mussolini fusilatua izan zen.
Europan gerra amaitu zen.