XX. Mendeko Filosofia: Krisia, Korronte Nagusiak eta Pentsalariak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,58 KB

XX. Mendeko Filosofoei Hurbilketa Orokorra

XX. Mendeko Filosofiaren Testuingurua

Emantzipazio prozesuek filosofiaren krisialdia eragin zuten. Ondorioz, filosofiak berak bere zentzuari buruz galdetu zuen.

Gertaera historikoek Mendebaldeko kulturaren eta zibilizazioaren krisia agerian utzi zuten. Ilustrazioaren arrazoimen eredua, arrazionalitate tekniko-zientifikoa, gizakiaren aurrerapen moral eta materialerako ahalmena izatetik, gizakiarentzako mehatxu bihurtu zen.

Wilhelm Diltheyren Historizismoa (1833-1911)

Giza zientziek beren metodo propioak eta izaera berezia definitzeko beharrari buruz egiten ziren interpretazioek eta proposatutako metodoek natur zientziak hartzen zituzten eredutzat.

Diltheyk arazo honi aurre egin zion: natur zientziak eta giza zientziak bereiztea, bakoitzaren metodo propioak zehaztuz. Giza zientzietako ikertzaileak gertaerak ulertu behar ditu.

Diltheyz geroztik, filosofiaren egitekoa errealitate osoari esanahia ematea izango da, bizi-esperientziatik abiatuta. Gizakia historiaren bilakaeraren emaitza da, eta bere bizitza ingurunea ikuspegi hermeneutiko batetik ikertu behar da.

Edmund Husserlen Fenomenologia

Husserlen ustetan, zientziak krisian zeuden, eta horren azpian Europako krisi bat ezkutatzen zen. Arrazoiaren kontzeptua krisian zegoen. Zientifismoak Europaren proiektua mehatxatzen zuen.

Filosofia Analitikoa

Beste filosofo batzuk zientziaren metodoak analisi filosofikoari aplikatzen saiatu ziren: filosofia analitikoa sortuz.

Filosofia analitikoan, hizkuntza idealaren bilaketa korronte neopositibistaren zeregina izan zen hasieran. Filosofiak hizkuntzaren zuzenketa logikoa zaindu behar zuen, zentzugabeko enuntziatuak berriro ager ez zitezen. Filosofia analitikoak metafisikari uko egiten zion. Hizkuntza, logikaren ikuspuntutik, gaizki erabiltzeagatik, arazo faltsuak sortu zirela argudiatzen zuen, bereziki metafisikan. Filosofia analitikoaren filosoforik garrantzitsuena L. Wittgenstein da.

Teoria Kritikoa: Frankfurteko Eskola

Frankfurteko Eskolaren lanik adierazgarrienetan, Ilustrazioak hasitako emantzipazio prozesuaren frustrazioa ulertzen saiatu zen. Kanten eta ilustratuen iritziz, arrazionaltasunak menperatze eta dogma guztietatik askatu behar zituen gizakiak. Hala ere, egungo gizarteetan, arrazionaltasunak zibilizazio teknifikatuaren dogma eta mitoen menperatze modu berriak sorrarazi zituen; eta horren zergatia azaldu nahi zuen filosofia honek.