Filosofiako Oinarrizko Kontzeptuak eta Definizioak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,66 KB

Adimena (arrazoia)

Oro har, pentsatzeko ahalmena. Zehazkiago, gizakiak gauza sentikorrak pentsatzeko eta haietatik unibertsala abstraitzeko eta kontzeptu forman adierazteko ahalmena. Tradizioz, adimena res cogitans, gauza pentsatzailearen sinonimotzat edo arrazoiaren sinonimotzat erabili da.

Alegoria

Ezaugarri sinbolikoak dituen irudi bidez edo bilakatutako metafora bidez egindako ideia baten irudikapena, adierazpena. Poema baten barnean edo bertako zati batean (nahi bada) azaltzen den irudia. Errealitate militar dagokion osagarriak metafora mailara aplikatzen ditu.

Apologistak

Kristautasunaren hasierako kristauek beren doktrina adierazteko eta defendatzeko borrokatu ziren idazleak.

Argitzapena

San Agustinen ezagutzaren teoria da, geroago eskolastiko guztiek bereganatuko dutena. Honetan datza teoria: Jainkoak giza arimetan betiereko ideiak edo egiak isurtzeko egiten duen prozesuari deitzen zaio argitzapena. Asko izan dira San Agustinen gai honi buruz egindako interpretazioak: ea arimaren argitzapenaz ari den edo oinarrizko egien edukia ote den argitua; ea arimak zuzenean hartzen dituen hautemandako gauzetan argiztaturiko ulergaiak, edo abstrakzio bidez, hau da, ea adimen-egilearen indarrez sentipenaren datuetatik iradokiak izan diren ulergai horiek.

Arima

Gizakia bi substantziaz osatutako izakia da, gorputza eta arima. Gorputza hilkorra da, eta arima, ordea, hilezkorra. Agustinen ustez, arima Jainkoak sortua da ezerezetik gorputzarekin bat egiteko. Agustinek ez du onartzen arima ideien munduan aurrexistitu zela gorputzera etorri aurretik, Platonek onartzen duen bezala. Agustinek ez du onartzen Platonen arimaren haragitzea. Agustinentzat, Platonentzat bezala, arimak garrantzi handiago du gorputzak baino.

Arima garbia

Jainkoaren nahia betetzen duen gizakiak arima garbia du.

Betiereko egia eredugarriak

Jainkoak bere baitan dituen betiereko ideiak eta giza ariman argitzapenaren bidez jartzen dituen baieztapen edo eduki ziurrak. Haien funtsa ez dago sentsibilitatean, azken hau aldakorra delako. Gauza hilezkorren eremua da horrelako egien esparrua.

Betierekotasuna: Jainkoaren denboratik kanpoko orainaldia.

Bertutea

Gizakiari dagozkion ekintzak gauzatzeko ahalmena, gaitasuna, erraztasuna, joera adierazten du bertuteak. Ez dira jatorrizko joerak soilik, eta jarduera serio eta iraunkorrez eskuratu egiten da. Jarrera iraunkorra eta aktibitaterik ezak, eta aurka jarduteak bertutea moteldu eta galarazten du guztiz.

Kontrakoa bizioa da, hau da, era ez egokian (gizakiaren naturari dagokionez) jarduteko joera.

Adimen-bertuteek edo dianoetikoek gizakia perfekzionatzen dute egiaren ezagutzan, eta honako hauek dira: adimena, jakinduria, zuhurtzia eta artea.

Borondate-bertuteek ekintza moralean perfekzionatzen dute gizakia, eta honako hauek dira: zuhurtzia, justizia, sendotasuna eta neurritasuna.

Bekatua

Bekatua Jainkoaren esana ez betetzea da. Bekatua Jainkoa iraintzea da. Bekatua Jainkoarengandik urruntzea da, eta gauza materialak Jainkoa baino gehiago maitatzean datza.

Kreazioa

Jainkoak mundua sortu duen ekintza librea; Jainkoak Hitzaren bitartez, berak baititu gauza guztien betiereko ideiak, sortu zuen moduan.

Kreazionismoaren teoria hiru doktrinari kontrajartzen zaie: batetik, edo goi-errealitatetik, errealitatea jarioz ateratzen dela dioen teoriari.

Aurrez existitzen zen materiatik mundua jainko edo demiurgo batek eratu zuela dioen doktrinari.

Mundua betierekoa dela dioen doktrinari, mundu hori aldagaitz edo bilakaera jarrai batean, betiereko itzuleran, mugimendu zikliko batean hartuz.