Zelula Biologia: Mitosia, Meiosia eta Genetika Oinarriak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,08 KB
Mitosia: Zelulen Zatiketa Prozesua
Mitosia zelula-zatiketa prozesu bat da, zeinaren bidez bi zelula alabek kromosoma-kopuru berdina izango duten. Interfasean, ohiko eginkizunez gain, material genetikoa bikoizten da.
Mitosiaren Etapak
- Profasea: Kromosomak ikusgai izaten hasten dira, kontrakzio prozesu baten ondorioz. Horrela, kromosoma bakoitzak bi kromatida eta zentromero bat izango ditu.
- Metafasea: Kromosomak guztiz bereizi dira eta ekuatore-planoan ordenan jartzen dira. Zentromeroak ardatzaren harizpiekin lotzen dira.
- Anafasea: Kromosomak zentromeroetatik zatitu egiten dira, eta horren ondorioz bi kromatida bereizten dira. Horrez gain, ardatzaren harizpiek muturretara eramaten dituzte.
- Telofasea: Harizpiek muturretara heltzean, mintz nuklearra berriro sortzen da. Kromosomak kromatina bihurtzen dira berriro, eta zitoplasma ekuatore-planotik zatitzen hasten da.
Meiosia: Gametoen Sorkuntza
Gametoek ohiko kromosoma-kopurua izango balute ernalketan, zigotoak kromosoma-kopuru bikoitza izango luke, eta belaunaldiz belaunaldi gehiagotuko litzateke. Horregatik, gonadetan meiosi izeneko prozesu berezi baten bidez zatitzen dira.
Genetikaren Oinarrizko Kontzeptuak
- Geneak:
- Karaktere hereditario jakin baten informazioa gordetzen duen DNAren zatiak dira.
- Genoma:
- Espezie baten karaktere hereditario guztiak zehazten dituen gene multzoa.
- Kariotipoa:
- Espezie bakoitzaren kromosomen ezaugarri aldaezinak (tamaina, forma, etab.).
- Kariograma:
- Kariotipoaren irudikapen grafikoa.
- Kromatina:
- Kromosomaren material genetikoa, ordenarik gabe antolatua.
- Kromosoma:
- DNA kate biribilduak dira.
- Genotipoa:
- Indibiduo baten gene multzoa.
- Fenotipoa:
- Indibiduo batengan kanpora agertzen diren geneak.
Herentziaren Teoria Kromosomikoa
Faktore hereditarioak kromosometan zeudela ondorioztatu zuten. Faktore hereditarioen transmisioaren artean paralelismoa zegoela ikustean, faktore hereditario horiei gene izena jarri zieten.
Morganen Ekarpenak Teoriari
Thomas Hunt Morganek Drosophila melanogaster edo ozpin-eulia erabili zuen esperimentu honetan. Morganek kromosoma pare desberdinak zeudela esan zuen:
- Autosomak:
- Kromosoma homologoen parea.
- Heterokromosomak:
- Ar baten XY kromosomen arteko ezberdintasun morfologikoan agertzen direnak.
- Kromosoma sexualak:
- Sexua determinatzen dutenak (XX eta XY).
- Gene multzokatuak:
- Karaktere hereditario asko multzoka transmititzen dira, hortik geneak kromosometan egotea eta heredatzea gertatzen da. Geneak linealki kokatuta daude kromosometan, eta kromosoma zatien elkartrukatzea birkonbinazio-fenomenoarekin batera gertatzen da.