Zelula eta Ehunak: Oinarrizko Kontzeptuak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,07 KB
Zelula Definizioa
Nutrizioa, ugalketa eta harreman-funtzioak betetzen dituen unitaterik txikiena da.
Giza zelulak zelula eukariotoak eta konplexuak dira. Zelula txikienak espermatozoideak dira eta handienak obuluak.
Zelularen Egitura
Mintz Plasmatikoa
Zelula inguratzen duen mintz mehea da. Babesa emateaz gain, mantenugaien sarrera eta hondakinen irteera erregulatzen du.
Zitoplasma
Mintz plasmatikoaren barruan dagoen ur-disoluzioa da.
Nukleoa
Egitura esferikoa da.
- Mintz Nuklearra: Bikoitza da eta nukleoa biltzen du.
- Nukleoplasma: Nukleoaren barruan dagoen ur-disoluzioa da.
- Kromatina: Zelula kumeek zelula amaren informazio genetikoa jasotzen dute.
- Nukleoloa: ARNz eta proteinaz osatutako zati esferikoa da. Erribosomak eratzen ditu.
Organuluak
Zitoplasman dauden egiturak dira.
- Mitokondrioak:
- Ezaugarriak: Mintz bikoitzez osatuak.
- Funtzioa: Arnasketa zelularra; mantenugaietatik energia lortzen da.
- Erretikulu Endoplasmatikoa:
- Ezaugarriak: Erribosomak izan ditzake lotuta (pikorduna) edo ez (leuna).
- Funtzioa: Erribosometan sintetizatzen diren proteinak gorde eta garraiatzen ditu; erretikulu endoplasmatiko leunak lipidoak sintetizatu, metatu eta garraiatzen ditu.
- Erribosomak:
- Ezaugarriak: ARNz osatuta daude, 2 azpiunitate dituzte: bakarka edo erretikulu endoplasmatiko pikordunari lotuta.
- Funtzioa: Proteinak sintetizatzeaz arduratzen dira.
- Golgi Aparatua:
- Ezaugarriak: Bata bestearen gainean pilatutako zaku zapalak dira.
- Funtzioa: Erretikulu endoplasmatikotik datozen substantziak metatzen dira, eta kanpora jariatzeaz ere arduratzen da.
- Bakuoloak:
- Ezaugarriak: Mintzez osatutako poltsa txikiak dira.
- Funtzioa: Erreserba edo hondakin substantziak gordetzen ditu.
- Lisosomak:
- Ezaugarriak: Mantenugaiak digeritzen dituzten substantziak gordetzen dituzte.
- Funtzioa: Mantenugaietako substantziarik konplexuenak digeritzeaz arduratzen da.
- Zentrosoma:
- Ezaugarriak: Bi zilindro elkarzutek osatzen dute, proteinazko mikrohodiz osatuta daude.
- Funtzioa: Zelularen zatiketan hartzen du parte.
Ehuna Definizioa
Egitura berdintsua duten eta funtzio bera betetzen duten zelulen multzoari esaten zaio.
Ehun Motak
- Ehun Epiteliala: Funtzio babeslea.
- Gihar Ehuna: Uzkurduran espezializatutako zelula eta zuntzak.
- Nerbio Ehuna: Nerbio sistema osatzen dute.