Minbizia: Diagnostikoa, Prebentzioa eta Tratamenduak
Clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,65 KB
Minbiziaren diagnostiko goiztiarra eta prebentzioa
Tumore gaiztoen kontrako borrokan, oinarria diagnostiko goiztiarra da, orduan oraindik garbi lokalizatuta daudelako eta metastasiaren fase inbaditzailea hasi gabe dagoelako. Minbiziaren kontrako metodo prebentibo nagusi bi daude:
- Ingurumenean osasunerako kaltegarri eta bereziki minbizi-eragile izan daitezkeen substantziak detektatzeko kontrolak egitea eta minbizia garatzeko arriskua duten populazioei analisi zehatzak egitea.
- Adin jakin batetik aurrera aldizkako azterketak egitea. Adibidez, bularreko minbizia prebenitzeko, 40 urtetik gorako emakumeek urtero mamografia bat egitea aholkatzen dute adituek, eta prostatako minbizia prebenitzeko, 50 urtetik gorako gizonek urtero PSA proba.
catalán con un tamaño de 3,71 KB
español con un tamaño de 7,42 KB