1876ko Foruak Aldatzeko Legea eta Berrezarkuntza Garaia
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,52 KB
1876 UZT 21 LEGEA: Foruak Aldatzeko Legea
Sarrera eta Testuinguru Juridikoa
Aztergai dugun testua 1876ko uztailaren 21ean Gorteek agindu eta Alfontso XII.a erregeak, Cánovasekin batera berretsitako legearen artikulu sorta da. Testua juridikoa eta publikoa da, Espainiar herritarrei eta bereziki Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleei zuzenduta dago. Dokumentua Berrezarkuntzaren hasieran, Alfontso XII.aren erregealdian, azken Karlistaldia amaitu zenean kokatzen da. Helburua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foruak aldatzea da.
1876ko Legearen Eduki Nagusiak
Testuaren azterketari dagokionez, lege honek Euskal Probintzietako biztanleei bi betebehar nagusi ezartzen dizkie, Espainiako gainerako biztanleek bezalaxe (1. art.):
- Gizonezko kupoa aurkeztera edo soldadutzara joatera derrigortzen ditu (2. art.).
- Zergak ordaintzera derrigortzen ditu Ogasunari (3. art.).
Bestalde, 1876ko uztailaren 21eko legeak lehengo foru araubidean erreformak egiteko baimena ematen dio gobernuari.
Testuinguru Historikoa: Berrezarkuntza eta Karlistaldia
Testu hau Berrezarkuntza Garaiaren hasierarekin eta azken Karlistaldiaren amaierarekin lotzen dugu. Seiurteko Iraultzailea hondoratu eta errepublika finkatzeko ahaleginak ezerezean gelditu zirenean, 1874aren amaieran, Borboien Monarkia etorri zen berriro Espainiara, Isabel II.aren semea, Alfontso XII.a, buru zela.
Horrela hasi zen Berrezarkuntza; erregimen hori 1923ra arte egon zen indarrean, eta alderdi politiko guztien artean oreka eta batasuna lortzea izan zuen xede nagusia. Horretarako, 1876ko Konstituzioa idatzi zen. Tarte luze horretan, hainbat errege izan ziren agintean: Alfontso XII.a (1875-1885), Maria Kristina erreginaordea (1885-1886) eta Alfontso XIII.a (1902-1931).
Foruen Eztabaida eta Cánovas del Castilloren Erabakia
1876. urtean, azken Karlistadaren ondoren, berriro hasi zen foruei buruzko eztabaida. Espainiako iritzi publikoak foruei egozten zien karlismoaren indarra eta bi gerra eragin izana. Gobernuko presidente zen Antonio Cánovas del Castillok foruak aldatzea erabaki zuen, euskal probintziak Espainiako beste probintziekin berdintzeko. 1876ko uztailaren 21ean Gorteek lege hau onartu zuten, Foruak Aldatzeko Legetzat hartu izan dena. Lege hau Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabari zegokion, eta honen arabera, euskal probintziek Ogasunari zergak ordaindu behar zizkioten eta gizonek soldadutza egin behar zuten.