Diktadura Frankista Euskal Herrian: Oinarri Soziala eta Oposizioa
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,08 KB
Francoren Erregimenaren Oinarri Soziala
DIKTADURA FRANKISTA EUSKAL HERRIAN. Francoren erregimenak, hasiera-hasieratik, honako hauen laguntza izan zuen: Armadarena, Elizarena, enpresa-buruen, hiriko erdiko klaseko zati baten eta lurjabe ziren nekazariena.
Erregimen berriak aurrerakuntza ekarriko zuela zioen. Horrela, frankismoarekin EAEko burgesiak berreskuratu egin zuen Errepublikan galdutako indarra, eta gainera, Estatuak bera kontuan hartzea lortu zuen. Madrilen, hain zuzen ere, beste garai batzuetakoa baino ordezkaritza askoz ere handiagoa izan zuen.
EAEko Burgesia eta Laguntza Pragmatikoa
Laguntzaile horiek prestakuntza kultural eta intelektual handiko pertsonak ziren, batez besteko adin gaztekoak eta prestakuntza politiko oso urrikoak. Erregimenaren aldeko jarrera pragmatikoa zuten, eta jarrera hori Francorekiko leialtasun pertsonalaren eraginezkoa zen.
EAEn Francori lagundu ziotenean gizarte-agituran burgesia ertaineko eta txikiko sektore zabalak ere sartu ziren, baita nekazaritza-inguruko karlismo soziologikoa ere. Ekonomiaren garapenak, gainera, erregimeneko bezerokeria apolitikoa sortzea eragin zuen.
Frankismoaren Gizarte-Egitura EAEn
Frankismoaren EAEko gizarte-egituraren barruan honako hauek sartzen dira:
- Burgesia txikia eta enpresaburu ertainak
- Funtzionarioak
- Nekazariak eta abeltzainak
Izan ere, erregimeneko katolizismoarekin identifikaturiko nekazaritza-inguruak eta garapen frankistako protagonista izandako hiriko burgesiak gizarte-oinarri ona ematen zioten udak Donostian igarotzen zituen erregimenari.
Oposizio Politikoa eta Sindikala
Oposizioak arazoak izan zituen erregimenaren aurkako eredu politiko eta sindikal orokorra eratzeko. Jazarpen politikoa eta soziala Fronte Popularreko alderdietan eta taldeetan oinarritu zen.
Erregimenarekiko ezagutzarik ezaren, arduragabekeriaren eta laguntza pasiboaren eraginez, oposizioa eratzeko ahaleginak alferrekoak izan ziren, eta oposizio hori, egoera kontuan hartuta, testigantzazkoa baino ez zen izan.
Alderdi Politikoen Berrantolaketa
Alderdi politikoak berrantolatzen saiatu ziren:
- Errepublikanoak: Buruzagi historikoak desagertuta, jarduteko gaitasunik gabe gelditu ziren.
- Komunistek: Borrokan jarraitu zuten, eta Aran haranaren (Lleidan) inbasio txikia eta alferrekoa ere egin zuten.
- Abertzaleak: Estatubatuarrekiko harremanak estutu zituzten, komunismoaren aurkakoak baitziren.
Nazioarteko Aldaketak eta Mobilizazioa
Amerikako Estatu Batuetako 1953ko hitzarmena sinatzeak eta bi urte geroago NBEn sartzeak aldaketa ekonomikoak eragin zituen Espainian. Langileen klaseak protagonismoa hartzearen eraginez, gizarte-mobilizazioak ugaritu egin ziren.
EAEn barruko oposizioak lotura estua izan zuen erbestearekin, Frantziatik hurbil zegoelako.