Bigarren Mundu Gerra: Kausak, Estrategiak eta Gertaerak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,42 KB
Bigarren Mundu Gerraren Kausak
Kausak:
- Lehen Mundu Gerraren bake-ituna galdu zutenek ez onartzea.
- Hogeita hamarreko krisia.
- Erregimen totalitarioen gorakada eta erregimen demokratikoen ahultasuna horiei aurre egiteko.
- Estatu totalitarioen espansionismoa.
- Poloniaren inbasioa egin ondoren, Erresuma Batuak eta Frantziak gerra deklaratu zioten Alemaniari irailaren 3an, eta beste gerra bat hasi zen Europan.
Tximista Gerra (Blitzkrieg)
Alemanek tximista gerra estrategiaren esker, ustekabeko eraso azkarraren taktika militar horren oinarrian aurrera egin zuten etengabe. Alemanek berehala okupatu zituzten Polonia, Norvegia, Danimarka, Frantzia, Belgika eta Herbehereak. Hitlerrek Ingalaterrako inbasioan porrot egin zuenean, ekialdea konkistatzeari ekin zion. Mussolini gerran sartu zen Alemaniaren ondoren.
SESBren Inbasioa
Alemanek sobietar ituna hautsi eta Sobietar Batasunaren inbasioari ekin zioten. Erraz konkistatu zituzten Letonia, Lituania, Bielorrusia eta Ukraina, eta Mosku eta Leningrad hirien sarreretaraino iritsi ziren; han eutsi zien sobietar defentsak. Errusiako negu gogorra iritsi zen, Alemaniako armada ez zegoen horretarako prestatuta; gainera, izugarri handiak ziren lurralde-distantziak, eta horrek hornikuntza biziki zailtzen zuen.
Ozeano Bareko Gerra
Japoniak Indotxina okupatu zuen. Estatu Batuek alde hartan interes ekonomikoak zituztenez, kontra azaldu ziren, Japoniari koloniak uzteko eskatu zioten eta merkataritza-blokeoa ezarri zuten. Bi herrialdeen arteko negoziazioek porrot egin zuten. Japoniarrek Pearl Harbor-en iparramerikarrak bonbardatu zituzten; biharamunean, presidenteak gerra deklaratu zion Japoniari, eta Erresuma Batuak ere bat egin zuen deklarazioarekin. Aldi berean, Alemaniak eta Italiak gerra deklaratu zieten Estatu Batuei.
Afrikako Frontea
Mendebaldeko potentziak Afrikan ere borrokatu ziren elkarren aurka, kolonien kontrola hartzeko. Alemanen helburua Suezko kanala eta Mediterraneoa kontrolatzea zen, garrantzi handiko estrategia zirelako. Britainiar armadak Afrika menderatu zuten, italiarrek Afrikako iparraldetik abiatuta.
Gerraren Bukaera
Alemanek atzera jo zuten etengabe, indar aliatuen presioaren eta atzegoardian izan zituzten bonbardaketen ondorioz. Gainera, Japoniako armadak ere atzera egin behar izan zuen, amerikarrek eta britainiarrek bultzatuta.