Estatua Modernoa eta Errege-erregina Katolikoak: Boterearen Garaia
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,45 KB
Estatua Modernoaren Sorrera
Monarkia Autoritarioak
XV. mendean, Europako errege-erreginek boterea sendotu zuten. Monarkia autoritarioak sortu zituzten eta hiri finko batean kokatu ziren.
Horretarako, nobleziaren, Elizaren, udalerrien eta parlamentuen boterea ahuldu zuten, eta beren aginduak betetzeko administrazioa zentralizatu zuten, armada indartu zuten, zergak igo zituzten eta diplomazia sarea sortu zuten inguruko herrialdeekin harremanak izateko.
Erresuma Handiak
Antzina, Europa estatu txiki askotan banatuta zegoen. XV. mendetik aurrera, estatu asko batu ziren konkisten bidez edo subiranoen arteko ezkontza-itunen bidez. Garai hartan sortu ziren potentzia handiak egungo Europako herrialdeen jatorria dira.
Monarkia autoritarioen artean lau erresuma nabarmendu ziren: Frantzia, Ingalaterra, Errusia eta Espainia (Errege-erregina Katolikoek Iberiar penintsulako erresumak bateratu zituzten).
Errege-erregina Katolikoak: Monarkia Autoritarioa
Gaztela eta Aragoi XV. Mendean
XV. mendearen hasieran, Iberiar penintsulan bost lurralde zeuden: Gaztelako Koroa (Isabel erregina), Aragoiko Koroa (Fernando erregea), Nafarroako Erresuma, Portugalgo Erresuma eta Granadako Erresuma islamikoa.
Batasun Dinastikoa
1469an, Fernando Aragoiko erregea eta Isabel Gaztelako erregina ezkondu ziren. Gaztelako Koroa eta Aragoiko Koroa batu egin ziren. Hala ere, erresuma bakoitzak bere lege eta erakundeak mantendu zituen.
1502an Isabel hil zenean, batasun dinastikoa arriskuan jarri zen: Isabelen alaba Joana erotuta zegoenez, ezin zuen tronua hartu. Fernando erregeorde aritu zen, Joana Eroaren seme Karlos I.ak bi erresumen tronua hartu arte (Gaztela eta Aragoi), 1516an. Batasun dinastikoa finkatuta geratu zen.
Barne-politika
Beren boterea sendotu zuten.
Lurralde-hedapena
Errege-erregina Katolikoek asko zabaldu zituzten erresumako mugak.
1492an, Granadako Erresuma, musulmanen azken lurraldea, konkistatu zuten.
1512an, Nafarroako Erresuma ere konkistatu zuten.
Penintsulatik Kanpo
- 1504an, Napoliko Erresuma Aragoiko Koroan sartu zuten.
- Afrikan, Melilla eta Oran.
- Ozeano Atlantikoan, Kanariar Uharteak eta Amerikaren konkistari ekin zioten.